Ekimena 93.3. Erakunde arteko akordioa eguneratzea, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako arreta hobetzeko eta lehentasunezko, doako eta kalitatezko arreta integrala bermatzeko biktimei eta horien seme...
Erakunde arteko akordioa eguneratzea, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako arreta hobetzeko eta lehentasunezko, doako eta kalitatezko arreta integrala bermatzeko biktimei eta horien seme-alabei.
- Helburua
- Kompromisoa 93. Indarkeria matxista desagerraraztea eta emakumezkoen indarkeriarik gabeko gizarte berdinzale bat eraikitzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Haurrak eta adingabeak, Berdintasuna
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Emakundek jaietako eraso sexistak saihesteko prestakuntza ematen die udalerriei. Udal "guztiei" dei egiten die informazio-bileretara, udako garaian sexu-delituek izan duten gorakadaren aurrean.El Corre...
Eguneratze-data: 2023/06/22
Emakundek jaietako eraso sexistak saihesteko prestakuntza ematen die udalerriei. Udal "guztiei" dei egiten die informazio-bileretara, udako garaian sexu-delituek izan duten gorakadaren aurrean.
El Correo
Erabakia, Estatuko Administrazio Orokorretik jasoko diren funtsak (Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkionak) foru-aldundiei banatzeko baimena ematekoa, sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta...
Eguneratze-data: 2023/06/06
Erabakia, Estatuko Administrazio Orokorretik jasoko diren funtsak (Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkionak) foru-aldundiei banatzeko baimena ematekoa, sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta integraleko zentroak sortzeko.
EAEko erakundeek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko III. Akordioa onartu zuten. Akordio hori 2001ean sinatu zen hasiera batean, eta 2009an eguneratu zen. Akord...
Eguneratze-data: 2023/01/10
EAEko erakundeek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko III. Akordioa onartu zuten. Akordio hori 2001ean sinatu zen hasiera batean, eta 2009an eguneratu zen. Akordio horren helburua da tratu txarren eta sexu-erasoen biktima diren emakumeen arretan inplikatutako erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea, haiei babes osoa bermatzeko, bai osasunari dagokionez, bai polizialari, judizialari eta sozialari dagokienez. (2022/12/20)
Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako arreta koordinatzeko erakundeen arteko III. Akordioaren berri eman zen. Akordio hori 2022ko abenduaren 20 hartu zuten EAEko erakundeek.
Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako arreta koordinatzeko erakundeen arteko III. Akordioaren berri eman zen. Akordio hori 2022ko abenduaren 20 hartu zuten EAEko erakundeek.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak erakundeen arteko lankidetza indartu dute, genero-indarkeriaren biktimei telefono bidez ematen zaien arreta hobetzeko.(2021/10/29)Bilera Berdintasuneko minis...
Eguneratze-data: 2022/01/21
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak erakundeen arteko lankidetza indartu dute, genero-indarkeriaren biktimei telefono bidez ematen zaien arreta hobetzeko.(2021/10/29)
Bilera Berdintasuneko ministroarekin, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko telefono-zerbitzuetarako eta sexu-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zentroetarako bi administrazioek sinatutako lankidetza-hitzarmena berritzeko.
Bilera Berdintasuneko ministroarekin, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko telefono-zerbitzuetarako eta sexu-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zentroetarako bi administrazioek sinatutako lankidetza-hitzarmena berritzeko.
Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurkako Mahaia bildu da, ordezkaritza instituzionalarekin bai eta Emakunde / Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatzen dituen gizarte-erag...
Eguneratze-data: 2021/09/22
Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurkako Mahaia bildu da, ordezkaritza instituzionalarekin bai eta Emakunde / Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatzen dituen gizarte-eragileen ordezkaritzarekin. Akordio garrantzitsuak hartu dira; besteak beste, Jaurlaritzaren (Emakunderen bidez) eta hiru foru-aldundien artean talde espezifiko bat sortzea, kasuak bideratzeko protokolo bat ezartzeko, besteak beste.