Ekimena 98.1. Justizia Digitaleko Plan berri bat onestea, epaitegi eta auzitegien digitalizazio integrala lortzeko, espediente judizial elektronikoa amaitzeko, izapide digitalak egoitza judizial elektronikoaren bide...

Justizia Digitaleko Plan berri bat onestea, epaitegi eta auzitegien digitalizazio integrala lortzeko, espediente judizial elektronikoa amaitzeko, izapide digitalak egoitza judizial elektronikoaren bidez garatzeko eta bideo-konferentzien bidez jarduketak sustatzeko.

Helburua
Kompromisoa 98. Justizia arin, eraginkor eta digitalizatuago baten eraketan aurrera egitea
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Giza eskubideak, Zientzia eta teknologia
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Egoitza Judizial Elektronikoa herritarrei irekitzen zaie, alderdi interesduna den prozesu judizialetan sartu eta esku hartu ahal izan dezaten. Aldez aurretik alta emanda, pertsona partikularrek idazkia...
Eguneratze-data: 2024/02/08
Egoitza Judizial Elektronikoa herritarrei irekitzen zaie, alderdi interesduna den prozesu judizialetan sartu eta esku hartu ahal izan dezaten. Aldez aurretik alta emanda, pertsona partikularrek idazkiak aurkeztu eta jakinarazpenak jaso ahal izango dituzte, baita alderdi gisa erregistratuta dauden espedienteetara sartu ere.
Avantius kudeatzaile prozesala Euskadiko organo judizial eta fiskal guztietan ezarri da. Horrela, espediente judizial elektronikoaren ezarpena burutu da.
Justizia Digitalaren 2021-2026 Planaren berri izateko akordioa, auzitegien kudeaketa eraldatzeko eta hobetzeko eta herritarrentzako kudeaketak arintzeko. Lan hori, gainera, etorkizuneko 2022-2028 Justi...
Eguneratze-data: 2021/12/07
Justizia Digitalaren 2021-2026 Planaren berri izateko akordioa, auzitegien kudeaketa eraldatzeko eta hobetzeko eta herritarrentzako kudeaketak arintzeko. Lan hori, gainera, etorkizuneko 2022-2028 Justizia Plan Estrategikoaren ardatzetako bat da.
5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzea erabaki da, Euskadiko Justizia Administrazioan sistema informatiko judizialaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak e...
Eguneratze-data: 2021/06/15
5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzea erabaki da, Euskadiko Justizia Administrazioan sistema informatiko judizialaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak emateko.
Baimena ematen da Nafarroako Foru Komunitatearekin hitzarmen bat sinatzeko, "Avantius Sistema de Gestión de Justicia" informazio-sistemaren erabilera lagatzeari buruzkoa. Bi erkidegoen arteko akordioak...
Eguneratze-data: 2021/05/25
Baimena ematen da Nafarroako Foru Komunitatearekin hitzarmen bat sinatzeko, "Avantius Sistema de Gestión de Justicia" informazio-sistemaren erabilera lagatzeari buruzkoa. Bi erkidegoen arteko akordioak garrantzi berezia du, izan ere, EAEko epaitegietan paperaren amaiera eta izapide judizialen azkartzea ekarriko du. Teknologia berriak oso baliagarriak izango dira epaiketa telematikoetarako, bideokonferentzietarako eta, azken batean, kudeaketa judizialen garapena errazteko, ez bakarrik profesionalentzat, baita herritarrentzat ere.