Ekimena 99.8. Plaza nahikoak daudela ziurtatzea, zigor-arloko legea urratu duten adingabeei judizialki ezarritako neurri guztiei erantzuteko.

Plaza nahikoak daudela ziurtatzea, zigor-arloko legea urratu duten adingabeei judizialki ezarritako neurri guztiei erantzuteko.

Helburua
Kompromisoa 99. Pertsonengan zentratutako justizia hurbilagoa eta errestauratiboa sustatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Giza eskubideak, Haurrak eta adingabeak, Gazteria
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Berriztu Hezkuntza Elkartearekin sinatutako hitzarmenak 2023rako luzatu dira, Uribarri ikastetxean (Araban) eta Bilboko Autonomia Egoitzan (Bizkaian) adingabe eta gazteei zuzendutako egoitza-harrera- e...
Eguneratze-data: 2023/12/05
Berriztu Hezkuntza Elkartearekin sinatutako hitzarmenak 2023rako luzatu dira, Uribarri ikastetxean (Araban) eta Bilboko Autonomia Egoitzan (Bizkaian) adingabe eta gazteei zuzendutako egoitza-harrera- eta gizarteratze-neurriak gauzatzeko, eta Gipuzkoan ingurune irekiko neurriak gauzatzeko. (2022/12/13)

2024rako luzatu ziren Berriztu Hezkuntza Elkartearekin eta Irsearaba Gizarteratzeko Institutua, S.Coop de Iniciativa Social erakundearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak, eguneko zentrora joateko neurriak edota ingurune irekiko neurriak betearazteko.
Hitzarmen hauek sinatu ziren GAZTAROAN EKIN, IRSEARABA eta BERRIZTU elkarteekin, delituak egin dituzten adingabeen egoitza-harrera eta gizarteratzea lortzeko. Emandako funtsak 1.585.224 eurokoak dira. ...
Eguneratze-data: 2023/11/28

Hitzarmen hauek sinatu ziren GAZTAROAN EKIN, IRSEARABA eta BERRIZTU elkarteekin, delituak egin dituzten adingabeen egoitza-harrera eta gizarteratzea lortzeko. Emandako funtsak 1.585.224 eurokoak dira. (2020/10/06)

Zenbait erakunderekin eta hezkuntza-elkarterekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak 2023. urterako luzatuko dira, Euskadiko hiru lurraldeetan adingabeen babespeko zentroetan asistentzia-neurriak emateko; kostua, guztira, 7.794.371 eurokoa izango da. (2022/12/20)

2024rako luzatuko dira zenbait erakunderekin eta hezkuntza-elkarterekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak.

Eusko Jaurlaritzak hainbat hitzarmen formalizatu ditu hainbat erakunderekin, adingabeak eta gazteak gizarteratzeko. Hitzarmen horiek 2022an zehar hainbat zerbitzu ematea arautzen dute, gazteek eta adin...
Eguneratze-data: 2021/12/30
Eusko Jaurlaritzak hainbat hitzarmen formalizatu ditu hainbat erakunderekin, adingabeak eta gazteak gizarteratzeko. Hitzarmen horiek 2022an zehar hainbat zerbitzu ematea arautzen dute, gazteek eta adingabeek neurri judizialak bete ditzaten. Hirugarren Sektore Sozialeko hainbat erakunderekin egindako hitzarmenen bitartez, 8,6 milioi baino gehiago egoitza-harrerako zentroen funtzionamendura joango dira; 1,4 ingurune irekiko esku-hartzeetara; 0,87 eguneko zentroetara; eta 0,44 'autonomia-egoitza' batera.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak iragarri zuen luzatu egingo zirela Berriztu Hezkuntza Elkartearekin eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuarekin adingabe eta gazte arau-hausleen ...
Eguneratze-data: 2020/10/27

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak iragarri zuen luzatu egingo zirela Berriztu Hezkuntza Elkartearekin eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuarekin adingabe eta gazte arau-hausleen gizarteratzea sustatzeko sinatutako hitzarmenak. Erakunde horiek pertsona horientzako egoitza-harrerako zentroak dituzte Bilbon, Aramaion (Araba), Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren. Esleitutako funtsak: 625.000 euro.