Ekimena 99.15. Epaitegietan berariazko atal bat abiaraztea indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko, langile eta materialaren zuzkidura nahikoarekin, horrela biktima horiei indarkeria ororen aurkako babes integ...
Epaitegietan berariazko atal bat abiaraztea indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko, langile eta materialaren zuzkidura nahikoarekin, horrela biktima horiei indarkeria ororen aurkako babes integrala ematea lortzeko.
- Helburua
- Kompromisoa 99. Pertsonengan zentratutako justizia hurbilagoa eta errestauratiboa sustatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Berdintasuna, Giza eskubideak
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Bilboko emakumeen aurkako indarkeriaren arloko bi epaitegiak eraberritzeko lanak amaitu dira, 642.617,74 euroko inbertsioarekin. Bi epaitegien espazioa 191,89 m2 handitu da lanen ondoren.Horrela, Eusko...
Eguneratze-data: 2023/11/22
Bilboko emakumeen aurkako indarkeriaren arloko bi epaitegiak eraberritzeko lanak amaitu dira, 642.617,74 euroko inbertsioarekin. Bi epaitegien espazioa 191,89 m2 handitu da lanen ondoren.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak modernizatzeko eta egokitzeko, bai eta hiru lurraldeetako epaitegi mistoak egokitzeko ere.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak modernizatzeko eta egokitzeko, bai eta hiru lurraldeetako epaitegi mistoak egokitzeko ere.
Epaitegietan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako itxarongelak berritzeko prozesuaren bilakaeraren berri eman da. Gasteizko Epaitegiko esperientzia pilotuaren ondoren, 2020an Donostian, Du...
Eguneratze-data: 2021/07/01
Epaitegietan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako itxarongelak berritzeko prozesuaren bilakaeraren berri eman da. Gasteizko Epaitegiko esperientzia pilotuaren ondoren, 2020an Donostian, Durangon, Gernikan, Irunen eta Tolosan egindako lanak burutzea ekarri duen eta aurreikusita zegoen jarduketa-egutegia garatu da; 2021ean, Amurrion, Balmasedan, Barakaldon, Getxon, Bergaran eta Eibarren egindako berrikuntzei erantzungo zaie, eta, 2022ko lehen seihilekoan, proiektua Bilboko bi epaitegietan egindako erreformekin amaituko da.