Ekimena 100.1. Berrestea gure konpromisoa ETAren, GALen eta bestelako taldeen biktimei zein polizia-abusuen biktimei dagozkien egia, justizia, memoria, konponketa eta solidaritateko eskubideekin. Hori guztia parekatz...
Berrestea gure konpromisoa ETAren, GALen eta bestelako taldeen biktimei zein polizia-abusuen biktimei dagozkien egia, justizia, memoria, konponketa eta solidaritateko eskubideekin. Hori guztia parekatzerik eta bazterketarik gabe eta edozein terrorismo- edo indarkeria-forma justifikatzeko edo testuinguruan kokatzeko teoria oro ukatuz.
- Helburua
- Kompromisoa 100. Biktimen eskubideak defendatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Giza eskubideak, Bizikidetza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek eta haien familiek ETAren terrorismoak jasandako bidegabekeriari buruzko txostena aurkeztea.
Eguneratze-data: 2022/01/21
Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek eta haien familiek ETAren terrorismoak jasandako bidegabekeriari buruzko txostena aurkeztea.
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan egin da: Biktimen Oroimenezko Ekitaldia. Bizikidetza eraikitzen. Eusko Jaurlaritzak ETAren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta a...
Eguneratze-data: 2021/10/20
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan egin da: Biktimen Oroimenezko Ekitaldia. Bizikidetza eraikitzen. Eusko Jaurlaritzak ETAren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta antolatutako ekitaldien programa ixten duen ekitaldi instituzionala da.
Udaberri 2024 Plan/Bizikidetzaren, Giza Eskubideen eta Aniztasunaren Plana aurkeztu da. Plan horren helburua da aurrera egiten jarraitzea honako printzipio hauetan oinarritutako bizikidetza-eredu baten...
Eguneratze-data: 2021/09/21
Udaberri 2024 Plan/Bizikidetzaren, Giza Eskubideen eta Aniztasunaren Plana aurkeztu da. Plan horren helburua da aurrera egiten jarraitzea honako printzipio hauetan oinarritutako bizikidetza-eredu baten eraikuntzan: pertsonaren duintasuna, terrorismoaren eta indarkeriaren erabateko deslegitimazioa, giza eskubideen berme eta babes eraginkorra, eta aniztasuna eta aniztasuna babestu eta garatu beharreko baliotzat hartzea. (2021/09/21)
Bizikidetzaren, Giza Eskubideen eta Aniztasunaren Plana – Udaberri 2024 aurkeztu da Madrilen, politikarekin (Kongresoa eta Senatua), kazetaritzarekin, kulturarekin eta gizartearekin lotutako berrogeita hamar pertsona baino gehiagoren aurrean, baita terrorismoaren biktimen hainbat elkartetako eta bake-erakunde eta -institutuetako ordezkarien aurrean ere. (2021/10/06)
Bizikidetzaren, Giza Eskubideen eta Aniztasunaren Plana – Udaberri 2024 aurkeztu da Madrilen, politikarekin (Kongresoa eta Senatua), kazetaritzarekin, kulturarekin eta gizartearekin lotutako berrogeita hamar pertsona baino gehiagoren aurrean, baita terrorismoaren biktimen hainbat elkartetako eta bake-erakunde eta -institutuetako ordezkarien aurrean ere. (2021/10/06)
Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko Balorazi...
Eguneratze-data: 2021/06/24
Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko Balorazio Batzordeak bere lehen txostena aurkeztu du Legebiltzarrean. Aztertu diren 55 kasuetatik 35 aintzatesteko eta erreparatzeko proposatu dira, gainerakoak azterketa-prozesuan daude; Gobernuak, EAEn 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko Balorazio Batzordeak proposatuta, 35 kasutan aitortzen du izaera hori.
Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak bilkura berezi bat egin zuen, Lehendakaria eta Berdintasuneko, Justiziako eta Gizarte Politiketako sailburua bertan zirela, Terrorismoaren Bik...
Eguneratze-data: 2021/03/10
Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak bilkura berezi bat egin zuen, Lehendakaria eta Berdintasuneko, Justiziako eta Gizarte Politiketako sailburua bertan zirela, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela-eta (martxoaren 11n da). Bileran, biktimen elkarteek agiri adostu bat aurkeztu zuten, errekonozimenduaren eta erreparazioaren arloan eman beharreko urratsei buruz.