Ekimena 101.1. Memoria kritikoarekiko konpromisoa iraganeko edozein terrorismo- edo indarkeria-formaren legitimazio, konpentsazio edo minimizazio ukatuz eta orain edo etorkizunean gertakari berberak errepikatzea irmo...

Memoria kritikoarekiko konpromisoa iraganeko edozein terrorismo- edo indarkeria-formaren legitimazio, konpentsazio edo minimizazio ukatuz eta orain edo etorkizunean gertakari berberak errepikatzea irmoki aurkatuz gauzatzen da. Hala, memoria hori bizikidetza-proiektu sozial bat partekatzera bideratuko da eta terrorismoak eta motibazio politikoko bestelako indarkeria batzuek eragindako bidegabekeria aitortzean oinarrituko da.

Helburua
Kompromisoa 101. Terrorismoko eta indarkeriako iraganaren memoria kritikoa sustatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Giza eskubideak, Bizikidetza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

2023ko deialdia (137.500.-€) (2023/10/24). Informazio gehiago.2023ko esleipena. (2024/01/18)
2022ko deialdia (137.500.-€) (2022/09/01). Informazio gehiago.2022ko esleipena (2022/12/22).
Eusko jaurlaritzak Adierazpen bat onaru du, Turtziozko Manifestuaren 85. Urteurrena dela eta. Bertan, legez eratutako Errepublikaren erregimenaren aurkako altxamendu militarra gaitzesten da. Pertsonare...
Eguneratze-data: 2022/06/28

Eusko jaurlaritzak Adierazpen bat onaru du, Turtziozko Manifestuaren 85. Urteurrena dela eta. Bertan, legez eratutako Errepublikaren erregimenaren aurkako altxamendu militarra gaitzesten da. Pertsonaren duintasunaren balio gorenaren aldeko konpromisoa berresten da, baita printzipio eta balio etiko eta demokratikoen aldeko konpromisoa eta Giza Eskubideen defentsa, babes eta berme eraginkorraren aldeko konpromisoa ere. Informazio gehiago.

Eusko Jaurlaritzak, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta onartu den Adierazpen Instituzional baten bidez, gerra guztietako biktimei omenaldia egiten die.
1936-1945 urteen artean demokrazia defendatzeagatik fusilatutako pertsonen (Gerra Zibila eta gerraostea) omenezko ekitaldia.
Memoriaren Eguna ospatzeko ekitaldia, aurten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egin dena. Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen oroimenez antolatutako ekitaldia Bakearen alde egin zenuten guztio...
Eguneratze-data: 2021/11/10
Memoriaren Eguna ospatzeko ekitaldia, aurten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egin dena. Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen oroimenez antolatutako ekitaldia Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko! Lelopean ospatu da. Bakearekin konprometitu zineten guztioi, eskerrik asko!, bakearen alde postulatu ziren pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak emateko. Hori dela eta, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen ohiko presentziaz gain, aurten bizitzako uneren batean bakearen aldeko mugimenduetan parte hartu duten pertsonak gehitu dira, edo, bereziki, bakearen aldeko konpromisoa hartu dutenak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren arteko lankidetza-hitzarmena, memoriaren, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubi...
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Euskal Irrati Telebista (EITB) erakunde publikoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren berri jasotzeko erabakia. EITB MEDIA sozietat...
Eguneratze-data: 2021/10/26
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Euskal Irrati Telebista (EITB) erakunde publikoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren berri jasotzeko erabakia. EITB MEDIA sozietate instrumentalaren bitartez izango da lankidetza hori.
2021eko deialdia (137.500.-€) (2021/09/24); Informazio gehiago.2021eko esleipena (2021/11/24).
2021eko deialdia (112.500.-€) (2021/06/28).2021eko esleipena (2021/11/10)
2021eko deialdia (350.000.- €) (2021/05/31). Informazio gehiago. 2021eko esleipena. (2022/01/27).
2021eko deialdia. (100.000.-€) (2021/05/31). Informazio gehiago.2021eko esleipena (2022/01/27)
Lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren artean, Memoriaren, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloan. Bi administrazioen arteko l...
Eguneratze-data: 2021/05/26
Lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren artean, Memoriaren, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloan. Bi administrazioen arteko lankidetza-protokolo orokorrak, 2016ko maiatzaren 10ekoak, honako jarduera-eremu hau ezarri zuen: "Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak". Haren garapenean eta hobekuntzan, beharrezkotzat jo da Bakea eta Bizikidetza sendotzeko beharrezko baldintzak sortzen dituzten programak eta ekintzak sustatzen laguntzeko loturak bultzatzea. Hauek dira funtsezko gaiak: memoria, biktimak, bizikidetza, giza eskubideak eta aniztasuna.
Baimena eman zen Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artean hitzarmen bat sinatzeko, memoriaren, bakearen, bizikidetza...
"2015-2020 aldirako EAEko Plana, hobien kokapena ikertzekoa, Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatu eta identifikatzeko" planaren azken emaitzei buruzko txostena aurkeztu zen, Lehendakaria berta...
Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Egunaren ekitaldi nagusia egin da, eta bertan izan da Lehendakaria, Gogora Institutuaren egoitzan. Memoriaren transmisioa belaunaldi gazteenei da Memoriaren Egunaren ide...
Eguneratze-data: 2020/11/10
Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Egunaren ekitaldi nagusia egin da, eta bertan izan da Lehendakaria, Gogora Institutuaren egoitzan. Memoriaren transmisioa belaunaldi gazteenei da Memoriaren Egunaren ideia nagusia, eta aukeratutako leloan laburbiltzen da: "Atzera begiratu aurrera jarraitzeko".
Memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka berreskuratu, ikertu eta zabaltzeko proiektu espezifikoak finantzatzeko laguntza-programa, 1936-1977 aldian, Euskal Autonomia Erkid...
Eguneratze-data: 2020/09/05
Memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka berreskuratu, ikertu eta zabaltzeko proiektu espezifikoak finantzatzeko laguntza-programa, 1936-1977 aldian, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Gogora / Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. EAEko elkarteek eta fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak gauzatzeko dirulaguntza-programa.
Eguneratze-data: 2020/09/05

Gogora / Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. EAEko elkarteek eta fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak gauzatzeko dirulaguntza-programa.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-programa. Memoriaren tokiko ikerketa eta demokraziaren aldeko bor...
Eguneratze-data: 2020/09/05
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-programa. Memoriaren tokiko ikerketa eta demokraziaren aldeko borroka berreskuratzeko eta bultzatzeko proiektu espezifikoak dira. Era berean, ebazpenak barne hartzen ditu Memoria Historikoaren ibilbideak konfiguratzeko eta sinbologia frankista kentzeko jarduerak.
Elkarrekin Bonuen Programa tokiko bizikidetzaren esparruan.
Elkarrekin Bonuen Programa, herritarren parte-hartzearen arloan.