Ekimena 105.1. Eusko Jaurlaritzaren politiketan giza eskubideetan, genero-berdintasunean eta garapenerako politiken koherentzian oinarritutako zeharkako ikuspegia garatzea. Konpromisoa Garapenerako Lankidetzaren Eusk...

Eusko Jaurlaritzaren politiketan giza eskubideetan, genero-berdintasunean eta garapenerako politiken koherentzian oinarritutako zeharkako ikuspegia garatzea. Konpromisoa Garapenerako Lankidetzaren Euskal Lege berri bat eginez eta onetsiz gauzatuko da. Garapenerako LankidetzarenV. Plan Zuzentzailea onartuko da ikuspegi hauekin: Afrika indartuz; garapenerako politiken koherentzia erreal bateranzko bultzada irmoa; Eusko Jaurlaritzako sail desberdinak bere jarduketa-eremuekin lotutako lankidetza-ekimenetan sartzeko ekintza zehatzen sustapena eta erakundeen barneko zein erakunde arteko koordinazioa, bereziki sakonduz Euskal Fondoarekiko. aliantzan

Helburua
Kompromisoa 105. Garapenerako politiken koherentzia sustatzea gobernu-politiken eremu orokorrean.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Garapenerako lankidetza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

3/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Lankidetzarakoa eta Elkartasunerakoa onartu da, Euskadiren konpromiso solidarioa eta pertsona guztien duintasuna bermatzeko botere eraldatzailea berresten dituena. Eusk...
Eguneratze-data: 2024/02/29
3/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Lankidetzarakoa eta Elkartasunerakoa onartu da, Euskadiren konpromiso solidarioa eta pertsona guztien duintasuna bermatzeko botere eraldatzailea berresten dituena. Euskal gizarte eta erakunde guztiei eskatzen die beren gaitasunak eta baliabideak erronka globalen zerbitzura jar ditzatela Hegoaldeko eragileekin aliantzan, eta Eusko Jaurlaritzaren funtsen % 0,7 lankidetza- eta elkartasun-politiketara bideratzeko konpromisoa jasotzen du. EHAA.
Lankidetzarako eta elkartasunerako Euskal Lege proiektua onartu da.Lege-proiektuaren aurkezpena egin zen Eusko Legebiltzarrean.
Garapenerako Lankidetzaren IV. Plan Zuzentzailea hiru urtez luzatzea onartu zen.
Lehendakariak, Osasun sailburuekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuekin batera, Covid19 txertoen patenteak aldi baterako etetearen aldeko Euskal Adierazpena argitaratu du. Ek...
Eguneratze-data: 2021/05/25

Lehendakariak, Osasun sailburuekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuekin batera, Covid19 txertoen patenteak aldi baterako etetearen aldeko Euskal Adierazpena argitaratu du. Ekitaldian izan dira, lehendakariarekin batera, adierazpena sinatu duten pertsona guztiak: Espainiako Mugarik Gabeko Medikuen presidentea; Nazioarteko Amnistiaren zuzendari nagusia; Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluko Programa, Herritar eta Intzidentzia Saileko zuzendaria; Euskal Herriko Medikuen Kontseiluko Presidentea.