Ekimena 109.2. Edozein erradikalizazio biolento prebenitzeko programak indartzea, sinesmen edo iritzi desberdinak ez errespetatzeagatik eragindako bereizkeria-, xenofobia- edo arrazakeria-adierazpenak barne, baita fa...
Edozein erradikalizazio biolento prebenitzeko programak indartzea, sinesmen edo iritzi desberdinak ez errespetatzeagatik eragindako bereizkeria-, xenofobia- edo arrazakeria-adierazpenak barne, baita fanatismo totalitarioa bereizten duen gorrotora erakartzeko eta horretan hezteko tresna berriak ere, propaganda jihadistarekiko ahulenak diren kolektiboetan sakonduz.
- Helburua
- Kompromisoa 109. Prebentziozko segurtasuna ezartzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Segurtasuna eta bizikidetza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Segurtasun Sailaren eta Futbol Liga Profesionalaren (LaLiga) arteko lankidetza-hitzarmena, Euskadiko futbol-estadioen barruan eta inguruetan tripulaziorik gabeko aireontziek, asmo txarrez edo zuhurtzia...
Eguneratze-data: 2023/04/18
Segurtasun Sailaren eta Futbol Liga Profesionalaren (LaLiga) arteko lankidetza-hitzarmena, Euskadiko futbol-estadioen barruan eta inguruetan tripulaziorik gabeko aireontziek, asmo txarrez edo zuhurtziarik gabe, hegan egitea saihesteko
Eusko Legebiltzarrean 2022ko Euskadiko gorroto-gertakarien txostena aurkeztu da. Ertzaintzak 2022an izandako 438 gorroto-intzidenteak aztertzen ditu txostenak; horietatik gehienak, 435 (% 99,3), gorrot...
Eguneratze-data: 2023/04/17
Eusko Legebiltzarrean 2022ko Euskadiko gorroto-gertakarien txostena aurkeztu da. Ertzaintzak 2022an izandako 438 gorroto-intzidenteak aztertzen ditu txostenak; horietatik gehienak, 435 (% 99,3), gorroto-delituak dira, eta 3 (% 0,68), berriz, gorroto-arau-hauste administratiboak.
Eusko Legebiltzarraren “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021ko Txostena”-ren aurkezpena egiten da. Txostenean jaso eta aztertzen dira gorroto-gertakariekin lotuta Ertzaintzak 2021ean erregistratu...
Eguneratze-data: 2022/04/11
Eusko Legebiltzarraren “Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021ko Txostena”-ren aurkezpena egiten da. Txostenean jaso eta aztertzen dira gorroto-gertakariekin lotuta Ertzaintzak 2021ean erregistratu zituen 277 delitu eta 2 arau-hauste administrativo. Gainera, berritasun gisa eta gorroto-delituen eta genero-indarkeriako delituen arteko intersekzioa aztertzea helburu izanik, aztertzen dira Euskadin bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakumeei buruzko 25 epai.
Legebiltzarrean, lehendakariordeak berak eskatuta, "Euskadiko Odio Gertaeren Txostena 2020" aurkeztu da, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako irakasleen zuzendaritzapean eta koordinazio...
Eguneratze-data: 2021/05/31
Legebiltzarrean, lehendakariordeak berak eskatuta, "Euskadiko Odio Gertaeren Txostena 2020" aurkeztu da, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako irakasleen zuzendaritzapean eta koordinaziopean egindako dokumentua. Txostenak Ertzaintzak iaz erregistratutako 241 gorroto-delituak jasotzen eta aztertzen ditu. Ekitaldi horretan, ez dago, ezohiko moduan, gorroto-istiluekin lotutako arau-hauste administratiborik.