Ekimena 109.3. Emakumeen aurkako indarkeriaren arrisku-egoeren detekzio eta prebentzio goiztiarrerako programak indartzea.

Emakumeen aurkako indarkeriaren arrisku-egoeren detekzio eta prebentzio goiztiarrerako programak indartzea.

Helburua
Kompromisoa 109. Prebentziozko segurtasuna ezartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Segurtasuna eta bizikidetza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk indarkeria matxistaren biktimen arriskua baloratzeko polizia-tresna eguneratu dute. Balorazioa zientifikoki egingo da, baina tresna hori erraz erabili ahal izango da pol...
Eguneratze-data: 2024/02/06
Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk indarkeria matxistaren biktimen arriskua baloratzeko polizia-tresna eguneratu dute. Balorazioa zientifikoki egingo da, baina tresna hori erraz erabili ahal izango da polizian.
31 udalerrik bat egin dute EBA sistemarekin (Etxekoeen eta emakumeen babesa), genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kasuetan arriskua baloratzeko.
Eguneratze-data: 2023/12/08
31 udalerrik bat egin dute EBA sistemarekin (Etxekoeen eta emakumeen babesa), genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kasuetan arriskua baloratzeko.
Genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kasuetarako Ertzaintzaren plantilla % 41 indartu da. Horrela, 70 lanpostuko egungo Lanpostuen Zerrendatik 100era igoko da, gai horretan aritzen den eragile...
Eguneratze-data: 2023/06/28
Genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kasuetarako Ertzaintzaren plantilla % 41 indartu da. Horrela, 70 lanpostuko egungo Lanpostuen Zerrendatik 100era igoko da, gai horretan aritzen den eragile bakoitzak bere lan-karga, batez beste, % 29,33 murriztu ahal izan dezan: agenteko batez besteko 75,6 kasuetatik 53,7 espedienteetara igaro da.
EBA proiektua (Etxekoen eta Emakumeen Babesa) jada ertzain-etxe guztietan eta biztanle gehien dituzten Euskadiko 15 udaltzaingoetan.
Haurren eta nerabeen aurkako sexu-erasoen kasuen prebentzioaren eta ikerketaren arloko ertzainen formakuntza bultzatuko da. Ikastaroaren helburua da agenteen gaitasun profesionalak etengabe garatzea, h...
Eguneratze-data: 2022/11/17
Haurren eta nerabeen aurkako sexu-erasoen kasuen prebentzioaren eta ikerketaren arloko ertzainen formakuntza bultzatuko da. Ikastaroaren helburua da agenteen gaitasun profesionalak etengabe garatzea, haurren eta nerabeen aurkako sexu-erasoen kasuen aurrean polizia-jarduketarik onena egingo dela bermatzeko.
Indarkeria matxistaren biktima diren 5.000 emakume baino gehiago babesten ditu Ertzaintzak. Eskolta dutenen kopurua % 10 igo da hiru urtean, eta markak hautsi ditu Euskadin; izan ere, salaketak prepand...
Eguneratze-data: 2021/11/03
Indarkeria matxistaren biktima diren 5.000 emakume baino gehiago babesten ditu Ertzaintzak. Eskolta dutenen kopurua % 10 igo da hiru urtean, eta markak hautsi ditu Euskadin; izan ere, salaketak prepandemikoetara itzuli dira.
Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurkako Mahaia bildu da, ordezkaritza instituzionalarekin eta  Emakunde /  Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatzen dituen gizarte-eragileen...
Eguneratze-data: 2021/09/22

Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurkako Mahaia bildu da, ordezkaritza instituzionalarekin eta  Emakunde /  Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatzen dituen gizarte-eragileen ordezkaritzarekin. Akordio garrantzitsuak hartu dira; besteak beste, Jaurlaritzaren (Emakunderen bidez) eta hiru foru-aldundien artean talde espezifiko bat sortzea, kasuak bideratzeko protokolo bat ezartzeko, besteak beste.

Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordea bildu da eta akordio garrantzitsuak hartu dira: VioGén eta EBA programen arteko konexioa, biktima diren emakumeen datuak partekatzeko eta haien mugikort...
Eguneratze-data: 2021/06/18
Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordea bildu da eta akordio garrantzitsuak hartu dira: VioGén eta EBA programen arteko konexioa, biktima diren emakumeen datuak partekatzeko eta haien mugikortasun segurua errazteko aukera emango duena; Lantalde bat sortzea, hiru hilabeteko epean Ertzaintzak UNE/Europol-Siena, Sirene eta Interpolen datu-baseetako informazioa eta espedienteak eskuratzeko dituen moduak aztertzeko; Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroa (CITCO) Koordinatzeko Prozeduren Eskuliburua aldatzea, Segurtasun Batzordean bertan ezarritako erabakiak errespetatuko dituen xedapen bat izan dezan; Polizia-kidegoen lankidetza indartzea nazioartean, ziberkriminalitatean, droneetan eta ingurumenean; Nazioartean, Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko Justizia eta Barne Gaietarako Kontseiluan (JAI) aztertzen diren gaien berri emango dio Eusko Jaurlaritzari. Gainera, Barne Ministerioak bultzatuko du Ertzaintzak, EBko estatu kide bateko polizia den aldetik, mugaz gaindiko zaintzak egin ahal izatea ikerketa judizialen esparruan, eta Europan garatzen diren lankidetza-proiektuetan parte hartzea; Ertzaintza "Ziberkriminalitatearen aurkako Plan Estrategikoan" eta haren jarraipen-batzordean sartu da; Ertzaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Saila gizarte zibilak aurretiazko komunikazioak jasotzeko eta tripulatu gabeko aireontzien (droneak) operazioen administrazio-kontrolerako arau eta prozeduretan sartzen dira; Indartu egiten dira Ertzaintzak Euskadin ingurumenarekin zerikusia duten delitu eta ez-zilegi administratiboak ikertzeko dituen eskumenak.