Ekimena 109.4. Prebentzioa sustatzea Interneten erabileran, bereziki, haurrei eta nerabeei dagokienez.

Prebentzioa sustatzea Interneten erabileran, bereziki, haurrei eta nerabeei dagokienez.

Helburua
Kompromisoa 109. Prebentziozko segurtasuna ezartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Segurtasuna eta bizikidetza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Jokoarekiko adikzioaren lehen zantzuei buruzko kontzientziazio-kanpaina, "Jokoak dibertsioa izan behar du" lelopean. Ekimen honen helburua da euskal herritarrei jolasaren arriskuei eta arrisku- eta pat...
Eguneratze-data: 2024/02/06
Jokoarekiko adikzioaren lehen zantzuei buruzko kontzientziazio-kanpaina, "Jokoak dibertsioa izan behar du" lelopean. Ekimen honen helburua da euskal herritarrei jolasaren arriskuei eta arrisku- eta patologia-jokoarekin lotutako jokabideak prebenitzeko eta tratatzeko dauden baliabideei buruzko informazioa ematea.
Kanpaina bat abian jarri da "CYBERGABONAK- Argi ibili eta burua erabili" esloganarekin. Sentsibilizazio-kanpaina bat da, Internet bidezko erosketetan segurtasuna sustatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordea bildu da eta akordio garrantzitsuak hartu dira: VioGén eta EBA programen arteko konexioa, biktima diren emakumeen datuak partekatzeko eta haien mugikort...
Eguneratze-data: 2021/06/18
Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordea bildu da eta akordio garrantzitsuak hartu dira: VioGén eta EBA programen arteko konexioa, biktima diren emakumeen datuak partekatzeko eta haien mugikortasun segurua errazteko aukera emango duena; Lantalde bat sortzea, hiru hilabeteko epean Ertzaintzak UNE/Europol-Siena, Sirene eta Interpolen datu-baseetako informazioa eta espedienteak eskuratzeko dituen moduak aztertzeko; Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroa (CITCO) Koordinatzeko Prozeduren Eskuliburua aldatzea, Segurtasun Batzordean bertan ezarritako erabakiak errespetatuko dituen xedapen bat izan dezan; Polizia-kidegoen lankidetza indartzea nazioartean, ziberkriminalitatean, droneetan eta ingurumenean; Nazioartean, Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko Justizia eta Barne Gaietarako Kontseiluan (JAI) aztertzen diren gaien berri emango dio Eusko Jaurlaritzari. Gainera, Barne Ministerioak bultzatuko du Ertzaintzak, EBko estatu kide bateko polizia den aldetik, mugaz gaindiko zaintzak egin ahal izatea ikerketa judizialen esparruan, eta Europan garatzen diren lankidetza-proiektuetan parte hartzea; Ertzaintza "Ziberkriminalitatearen aurkako Plan Estrategikoan" eta haren jarraipen-batzordean sartu da; Ertzaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Saila gizarte zibilak aurretiazko komunikazioak jasotzeko eta tripulatu gabeko aireontzien (droneak) operazioen administrazio-kontrolerako arau eta prozeduretan sartzen dira; Indartu egiten dira Ertzaintzak Euskadin ingurumenarekin zerikusia duten delitu eta ez-zilegi administratiboak ikertzeko dituen eskumenak.