Ekimena 109.5. Zibersegurtasuneko gorabeheren aurrean sentiberak diren azpiegituren babeserako prebentzio- sistema bat sortzea.
Zibersegurtasuneko gorabeheren aurrean sentiberak diren azpiegituren babeserako prebentzio- sistema bat sortzea.
- Helburua
- Kompromisoa 109. Prebentziozko segurtasuna ezartzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Segurtasuna eta bizikidetza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia berria, Cyberzaintza, eratzeko bilera, Euskadin internet eta teknologia berriak erabiltzearen ondoriozko mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egiteko sortu ...
Eguneratze-data: 2023/12/20
Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia berria, Cyberzaintza, eratzeko bilera, Euskadin internet eta teknologia berriak erabiltzearen ondoriozko mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egiteko sortu dena. (2023/09/13)
Cyberzaintza-Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia aurkeztu da. Agentzia berriak Basque Cybersecurity Centre (BCSC) erakundea ordezkatuko du, eta, babes digitalarekin batera, talentua prestatzea eta atxikitzea izango du erronka, EAEko sektore digitalean belaunaldi-erreleboa egiten laguntzeko, funtsezkoa baita datozen hamarkadetan lurraldearen aurrerapena eta ongizatea ziurtatzeko.
Ertzaintzak ziberiruzurren igoera esponentzialaz ohartarazten du, eta herritarrei eskatzen die, beherapen digitalak izango diren egun hauetan, euren buruak babesteko erosketa seguruak egiteko. Cyberzai...
Eguneratze-data: 2023/11/20
Ertzaintzak ziberiruzurren igoera esponentzialaz ohartarazten du, eta herritarrei eskatzen die, beherapen digitalak izango diren egun hauetan, euren buruak babesteko erosketa seguruak egiteko. Cyberzaintza – Euskadiko Zibersegurtasun Agentziarekin koordinatuta, Ertzaintzak herritarrei aholku praktiko batzuk eta autobabeseko neurri batzuk eskaintzen dizkie, online erosketak modu seguruagoan eta fidagarriagoan egin ditzaten.
Ertzaintzak, ENGAGE proiektu europarraren testuinguruan, 30 eguneko kanpaina hasi du, ziberdelituaren aurka borrokatzeko, sare sozialen bidez. Helburua da herritarrak eta enpresak kontzientziatzea eta ...
Eguneratze-data: 2023/07/11
Ertzaintzak, ENGAGE proiektu europarraren testuinguruan, 30 eguneko kanpaina hasi du, ziberdelituaren aurka borrokatzeko, sare sozialen bidez. Helburua da herritarrak eta enpresak kontzientziatzea eta inplikatzea teknologia berrien bidez egindako delituaren aurkako borrokan; izan ere, teknologia horien zifrak handitzen ari dira, eta horiek dira prebentzioaren arloko erronka polizial handienetako bat.
Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia sortzeko lege-proiektua onartu da. Lege horrek ziberkrimenaren eta euskal herritarren, enpresen eta sektore publikoaren aurkako zibererasoen aurkako borroka zaindu e...
Eguneratze-data: 2023/06/06
Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia sortzeko lege-proiektua onartu da. Lege horrek ziberkrimenaren eta euskal herritarren, enpresen eta sektore publikoaren aurkako zibererasoen aurkako borroka zaindu eta koordinatuko du.