Ekimena 109.6. Ikerketa-sistema zein espezialista-taldeen prestakuntza egokitzea, ingurumen-delituak, salerosketa- sareak eta Interneten bidezko finantza-delituak bezalako delitu-forma berriei prebentzioz erantzuteko...
Ikerketa-sistema zein espezialista-taldeen prestakuntza egokitzea, ingurumen-delituak, salerosketa- sareak eta Interneten bidezko finantza-delituak bezalako delitu-forma berriei prebentzioz erantzuteko.
- Helburua
- Kompromisoa 109. Prebentziozko segurtasuna ezartzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Segurtasuna eta bizikidetza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Euskadik alerta-sistema probatzen du istripu kimikoen kasuan, herritarrak alarma-sistema horrekin ohitzeko, ihes toxikoa eragin dezaketen istripuen aurrean.
Eguneratze-data: 2023/06/06
Euskadik alerta-sistema probatzen du istripu kimikoen kasuan, herritarrak alarma-sistema horrekin ohitzeko, ihes toxikoa eragin dezaketen istripuen aurrean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordea bildu da eta akordio garrantzitsuak hartu dira: VioGén eta EBA programen arteko konexioa, biktima diren emakumeen datuak partekatzeko eta haien mugikort...
Eguneratze-data: 2021/06/18
Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordea bildu da eta akordio garrantzitsuak hartu dira: VioGén eta EBA programen arteko konexioa, biktima diren emakumeen datuak partekatzeko eta haien mugikortasun segurua errazteko aukera emango duena; Lantalde bat sortzea, hiru hilabeteko epean Ertzaintzak UNE/Europol-Siena, Sirene eta Interpolen datu-baseetako informazioa eta espedienteak eskuratzeko dituen moduak aztertzeko; Terrorismoaren eta Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroa (CITCO) Koordinatzeko Prozeduren Eskuliburua aldatzea, Segurtasun Batzordean bertan ezarritako erabakiak errespetatuko dituen xedapen bat izan dezan; Polizia-kidegoen lankidetza indartzea nazioartean, ziberkriminalitatean, droneetan eta ingurumenean; Nazioartean, Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko Justizia eta Barne Gaietarako Kontseiluan (JAI) aztertzen diren gaien berri emango dio Eusko Jaurlaritzari. Gainera, Barne Ministerioak bultzatuko du Ertzaintzak, EBko estatu kide bateko polizia den aldetik, mugaz gaindiko zaintzak egin ahal izatea ikerketa judizialen esparruan, eta Europan garatzen diren lankidetza-proiektuetan parte hartzea; Ertzaintza "Ziberkriminalitatearen aurkako Plan Estrategikoan" eta haren jarraipen-batzordean sartu da; Ertzaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Saila gizarte zibilak aurretiazko komunikazioak jasotzeko eta tripulatu gabeko aireontzien (droneak) operazioen administrazio-kontrolerako arau eta prozeduretan sartzen dira; Indartu egiten dira Ertzaintzak Euskadin ingurumenarekin zerikusia duten delitu eta ez-zilegi administratiboak ikertzeko dituen eskumenak.