Ekimena 110.1. Tresna teknologiko berriak ezartzea pertsonen babesa indartzeko; sistema informatikoak eta komunikazioak eguneratuz eta agenteei banakako kamerak emanez, bere jarduketen gardentasuna bermatzeko eta del...
Tresna teknologiko berriak ezartzea pertsonen babesa indartzeko; sistema informatikoak eta komunikazioak eguneratuz eta agenteei banakako kamerak emanez, bere jarduketen gardentasuna bermatzeko eta delituzko egitateen aurrean froga hobeak emateko.
- Helburua
- Kompromisoa 110. Segurtasun berritzailea ezartzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Segurtasuna eta bizikidetza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Ertzaintzak baimen ofizialen izapidetze elektronikoa egiteko aukera abian jarri du atzerrira bakarrik edo guraso-ahala ez duten helduekin bidaiatzen duten adingabeentzat.
Eguneratze-data: 2023/01/04
Ertzaintzak baimen ofizialen izapidetze elektronikoa egiteko aukera abian jarri du atzerrira bakarrik edo guraso-ahala ez duten helduekin bidaiatzen duten adingabeentzat.
112-SOS Deiak aplikazioak funtzionalitate berria izango du eskaintzen dituen zerbitzuetan, eta horri esker edozein larrialdi-motarekin erlazionatutako irudiak bidali ahal izango dira.
Eguneratze-data: 2023/01/01
112-SOS Deiak aplikazioak funtzionalitate berria izango du eskaintzen dituen zerbitzuetan, eta horri esker edozein larrialdi-motarekin erlazionatutako irudiak bidali ahal izango dira.
Ertzaintzak INGENIOUS proiektuan parte hartzen du, Europako funtsekin finantzatuta. Proiektu horrek aplikazio adimendunekin lan egiten du, horien artean, aurpegia ezagutzeko aplikazioarekin, gertaera b...
Eguneratze-data: 2022/11/12
Ertzaintzak INGENIOUS proiektuan parte hartzen du, Europako funtsekin finantzatuta. Proiektu horrek aplikazio adimendunekin lan egiten du, horien artean, aurpegia ezagutzeko aplikazioarekin, gertaera baten biktimen arreta eta triajerako aplikazioarekin eta sare sozialetan informazioa arakatzekoarekin, eta, gainera, drone bidezko kartografia, Txakur Unitatearentzako kameradun txalekoak eta azken berrikuntza teknikoak dituzten botak, kaskoak, eskumuturrekoak edo gas-sentsoreak ditu. Ingenous proiektuaren barruan egin den erakustaldian gertakari kritiko baten simulakroa egin dute, eta tresna bakoitza pantaila eta aplikazio espezifikoen bidez probatu eta monitorizatu dute.
Ertzaintzak salaketa % 100 elektronikoki jartzeko aukera jarri du abian. Larriak ez diren delituen biktimek Eusko Jaurlaritzaren web-orrian jarri ahal izango dituzte salaketak ziurtagiri digitala erabi...
Eguneratze-data: 2022/07/06
Ertzaintzak salaketa % 100 elektronikoki jartzeko aukera jarri du abian. Larriak ez diren delituen biktimek Eusko Jaurlaritzaren web-orrian jarri ahal izango dituzte salaketak ziurtagiri digitala erabiliz eta ertzain-etxera joan beharrik izan gabe. Horrela, Ertzaintza salaketa % 100 elektronikoa ezartzen duen Estatuko lehenengo polizia izango da.
Gobernu Kontseiluak 2021etik 2024ra bitarteko aldirako Euskadiko Segurtasun Publikoko Informazio eta Komunikazio Teknologien Plan Estrategikoa (PETICSEG) ezagutzen du.
Eguneratze-data: 2021/10/19
Gobernu Kontseiluak 2021etik 2024ra bitarteko aldirako Euskadiko Segurtasun Publikoko Informazio eta Komunikazio Teknologien Plan Estrategikoa (PETICSEG) ezagutzen du.
Alarma-egoeraren lehen fasean ezarritako zehapen ekonomikoen zenbatekoa itzuliko da, diskriminazio-egoerak saihesteko.
Eguneratze-data: 2021/10/01
Euskarri abian jarri da Ertzaintzan gorabeherak eta baliabideak kudeatzeko sistema berri gisa, 1996tik martxan zegoen Zutabe ordezkatuz. Mugarri horrekin, Ertzaintzak teknologikoki berritutako sistema ...
Eguneratze-data: 2021/09/20
Euskarri abian jarri da Ertzaintzan gorabeherak eta baliabideak kudeatzeko sistema berri gisa, 1996tik martxan zegoen Zutabe ordezkatuz. Mugarri horrekin, Ertzaintzak teknologikoki berritutako sistema bat izango du, eta horri esker, are gehiago eboluzionatu ahal izango du prebentzio- eta gorabehera-ekintzaren kudeaketarako eta euskarrirako aplikazio integral baterantz, aginte-, kontrol-, koordinazio- eta kudeaketa-zentroak ahalbidetzeko, egoera eta benetako aginte-gaitasuna erabat ezagututa. Ildo horretan, aipatzekoa da Euskarri Larrialdietako Euskal Sistemaren egungo tresna dela, eta honako hauek biltzen dituela: SOS Deiak, Osakidetzako Larrialdiak, EAEko suhiltzaile-zerbitzuak, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa eta Donostiako Udaltzaingoa ere larrialdietako agentzia gisa koordinatuta dago Euskarriko zerbitzuen bidez. Beraz, Ertzaintza Euskarri sisteman integratzea urrats garrantzitsua da, eskatzen diren polizia-funtzionaltasunak txertatuz, Segurtasun Publikoaren Euskal Sistemaren agentzia operatibo guztiek plataforma beraren pean jardun dezaten.
Herritarren segurtasunerako patruilak osatzen dituzten agenteek kamera pertsonalak erabiltzeko proiektu pilotu bat abiarazi dela jakinarazi da. Prozesu horri esker, Gobernuak grabazio-sistema horien fu...
Eguneratze-data: 2021/04/30
Herritarren segurtasunerako patruilak osatzen dituzten agenteek kamera pertsonalak erabiltzeko proiektu pilotu bat abiarazi dela jakinarazi da. Prozesu horri esker, Gobernuak grabazio-sistema horien funtzionaltasunak definitu, ezarri eta doitu ahal izango ditu, legegintzaldi honetan unitate guztietara zabaldu ahal izateko.
Segurtasun Sailak 2021ean zabaldu zuen grabazio-sistemen erabilera Gasteizko, Bilboko eta Irungo Herritarren Segurtasuneko patruiletara. Proiektu pilotu bat da, eta grabazio-sistemen funtzionalitateak ...
Eguneratze-data: 2020/12/21
Segurtasun Sailak 2021ean zabaldu zuen grabazio-sistemen erabilera Gasteizko, Bilboko eta Irungo Herritarren Segurtasuneko patruiletara. Proiektu pilotu bat da, eta grabazio-sistemen funtzionalitateak definitu, ezarri eta doitzea ahalbidetuko du, honako azken helburu honetarako: patruila guztiek grabazio-sistemak integratuta izatea.