Ekimena 110.3. Bide-segurtasunarekin lotutako kontzientziazio-programak indartzea, trafikoaren kudeaketa Europar Batasunak ezarritako parametroetan hobetzeaz gain.

Bide-segurtasunarekin lotutako kontzientziazio-programak indartzea, trafikoaren kudeaketa Europar Batasunak ezarritako parametroetan hobetzeaz gain.

Helburua
Kompromisoa 110. Segurtasun berritzailea ezartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Segurtasuna eta bizikidetza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Zirkulazioko Baimen Osagarriak (ZBO) arintzeko eta errazteko tresna informatiko berri bat aurkeztu da, hau da, araudian jasotako masa- eta dimentsio-mugak gainditzen dituzten garraio berezietarako baim...
Eguneratze-data: 2024/01/30
Zirkulazioko Baimen Osagarriak (ZBO) arintzeko eta errazteko tresna informatiko berri bat aurkeztu da, hau da, araudian jasotako masa- eta dimentsio-mugak gainditzen dituzten garraio berezietarako baimenak
65 urtetik gorakoak bide-segurtasunaren arloan sentsibilizatzeko programa berri bat aurkeztu da. Helburua da kolektibo horri tresnak eta prebentzioa eta autobabesa ematea bide-arriskuen aurrean.
Eguneratze-data: 2023/10/18
65 urtetik gorakoak bide-segurtasunaren arloan sentsibilizatzeko programa berri bat aurkeztu da. Helburua da kolektibo horri tresnak eta prebentzioa eta autobabesa ematea bide-arriskuen aurrean.
Ertzaintzak indartu egin du bigarren mailako bideetako ibilgailuen baldintza teknikoen azterketa.
Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko baimena eman zen, trafikoaren eta errepideen arloan eta bide-segurtasuna hobetzeko bide-informazioa trukatzeko.
Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Itunarekin bat egiteko ekitaldia. Sinatutako itunean 14 erakundek eta elkartek 17 konpromiso hartu dituzte Euskadi trafiko-istripuen ondoriozko heriotzarik eta lesio l...
Erabakia, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena ematekoa. Hitzarmenaren gaia: trafikoa, garraio-ikuskaritza, errepideak eta bide-informazioa trukatzea, bide-segurtasuna hob...
2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezarri dira.
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak komunikazioei buruzko hitzarmen bat sinatu dute tunelen barruko segurtasuna indartzeko. Akordioak bi aldeen arteko koordinazioa estutzea dakar, Interbiak ...
Eguneratze-data: 2021/12/08
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak komunikazioei buruzko hitzarmen bat sinatu dute tunelen barruko segurtasuna indartzeko. Akordioak bi aldeen arteko koordinazioa estutzea dakar, Interbiak sozietateak kudeatzen dituen tunelen segurtasunari dagokionez. Hitzarmenari esker, interbiak Segurtasun Sailaren TETRA-ENBOR sarea komunikazio-sarera sartuko da.
Erabakia, Interbiak Bizkaia S.A.M.P. enpresarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, Interbiak enpresak kudeatzen dituen bide-azpiegituretako segurtasun- eta larrialdi-jarduerak ko...
Eguneratze-data: 2021/11/16
Erabakia, Interbiak Bizkaia S.A.M.P. enpresarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, Interbiak enpresak kudeatzen dituen bide-azpiegituretako segurtasun- eta larrialdi-jarduerak koordinatzeko. Ehaa argitalpena
Euskadiko Bide Segurtasunerako, Mugikortasun segururako eta Jasangarrirako 2021-2025 Plan Estrategikoa onartu da. Planaren helburu zehatzena 2030erako hildakoen eta larri zauritutako pertsonen kopurua ...
Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordearen osoko bilkura egin zen. Segurtasun Sailak 2021erako aurreikusitako ekintza-plana eta 2020an egindako jardueren memoria aurkeztu zituen, guztiak ere Bide Segurt...
Eguneratze-data: 2021/03/03
Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordearen osoko bilkura egin zen. Segurtasun Sailak 2021erako aurreikusitako ekintza-plana eta 2020an egindako jardueren memoria aurkeztu zituen, guztiak ere Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Plan Estrategikoaren barruan; Era berean, datozen 5 urteetarako Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Jasangarrirako Plan Estrategiko berriaren ardatzak aurkeztu ziren. Plan hori bat dator Bide Segurtasunari buruzko  Stockholmeko Adierazpenarekin, 2020an Suedian egindako Hirugarren Konferentzia Globalean onartu zena 2030eko ekintza-hamarkada berriaren helburuak aztertzeko
Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren dira 2021. urterako.
Segurtasun Sailak "2020-21 Neguko Bidezaintza Plana" aurkeztu du, foru-aldundietako, Ertzaintzako, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zerbitzuetako, Gobernu zentraleko eta autobideen erakunde...
Eguneratze-data: 2020/11/12

Segurtasun Sailak "2020-21 Neguko Bidezaintza Plana" aurkeztu du, foru-aldundietako, Ertzaintzako, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zerbitzuetako, Gobernu zentraleko eta autobideen erakunde emakidadunetako ordezkariekin egindako bilera telematiko batean.