Ekimena 117.2. Beharrezko erreformak burutzea, EiTB benetako zerbitzu publikoa izan dadin, ikus-entzunezkoa, modernoa eta herritarren premia eta eskari berrietara egokitutakoa, objektiboa, lehiakorra eta eraginkorra....

Beharrezko erreformak burutzea, EiTB benetako zerbitzu publikoa izan dadin, ikus-entzunezkoa, modernoa eta herritarren premia eta eskari berrietara egokitutakoa, objektiboa, lehiakorra eta eraginkorra. Hala, horren oinarrizko helburuetako bat izango da errealitate soziolinguistikoa kontuan hartzea eta euskararen normalizazioa sustatzea, berdintasun-printzipioa eta aniztasun politikoa, erlijiosoa eta kulturala errespetatuz.

Jarraipena

Bigarren urtez egin du EITBk AENORek egiaztatutako memoria argitaratu du. Bertan, 2020an EITBn zerbitzu publikoa zertan den azaltzen da, jasangarritasunaren ikuspegitik. (2021/05/26)EITBk AENORek egiaz...
Eguneratze-data: 2022/06/30
Bigarren urtez egin du EITBk AENORek egiaztatutako memoria argitaratu du. Bertan, 2020an EITBn zerbitzu publikoa zertan den azaltzen da, jasangarritasunaren ikuspegitik. (2021/05/26)

EITBk AENORek egiaztatutako Memoria Integratua argitaratu du. Memoria horretan, 2021ean EITBn  zerbitzu publikoa nola garatu den jasotzen da jasangarritasunaren ikuspegitik.
EiTB gizarte eremu guztietan euskara esperimentatu eta bultzatzeko partzuergoan sartu da; hain zuzen ere, BADALABen bidez, gazteei zuzendutako lehen proiektu esperimentalean aktiboki parte hartu du (Th...
Eguneratze-data: 2021/10/13

EiTB gizarte eremu guztietan euskara esperimentatu eta bultzatzeko partzuergoan sartu da; hain zuzen ere, BADALABen bidez, gazteei zuzendutako lehen proiektu esperimentalean aktiboki parte hartu du (The Future Game).

EITB-ko Euskara batzordeak 2021-2022ko III. Euskara plana onartu du.