Ekimena 118.10. Adostasunetik abiatuta, herritarrei euskara bizitzaren eremu guzietan erabiltzea ahalbidetzen dieten hitzaldi positiboak eta gizarte-aktibazioa lantzea. Horretarako, euskararen zeharkakotasuna azpimarr...
Adostasunetik abiatuta, herritarrei euskara bizitzaren eremu guzietan erabiltzea ahalbidetzen dieten hitzaldi positiboak eta gizarte-aktibazioa lantzea. Horretarako, euskararen zeharkakotasuna azpimarratuko da eta gobernuaren sail eta arlo guztien, sektore publikoaren eta, orokorrean, gizartearen inplikazioan sakonduko da (industria, berdintasuna, lanbide-heziketa, unibertsitatea, merkataritza, turismoa, etab.). Erakunde arteko lankidetzatik lan egingo da.
- Helburua
- Kompromisoa 118. Euskararen ezagutza areagotzea eta, batez ere, euskararen erabilera azpimarratzea gizarte- eta kultura-eremuetan, eremu ekonomikoetan, digitaletan eta sektore publikoan.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Euskara
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
“Arnasguneetako” hizkuntza ohiturei buruzko sormen lanak ondu dituzte ehunka gaztek “Arnasetik” bigarren bideo-sormen lehiaketan. Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Udalerri Eus...
Eguneratze-data: 2023/11/20
“Arnasguneetako” hizkuntza ohiturei buruzko sormen lanak ondu dituzte ehunka gaztek “Arnasetik” bigarren bideo-sormen lehiaketan. Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) elkarrekin bultzatutako Arnasa Gara ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimenaren helburua "arnasguneen" garrantzia aldarrikatzea da, baita arnasguneok euskararen herriari egiten dioten ekarpena balioestea ere.
EAEko 16 urtetik gorako gazteen 74,5 euskalduna da, duela 30 urte baino 49,5 puntu gehiago. (VII. Inkesta Soziolinguistikoa)
Eguneratze-data: 2023/02/20
Arnasetik sormen lehiaketako sari-banaketa, UEMAk Udal Euskaldunen Mankomunitateak, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz sustatuako egitasmoa da, “Arnasa gara” programaren barruan....
Eguneratze-data: 2022/10/31
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Etxarri Aranatzeko Udalak "Arnasa Gara" ekimenaren beste kanpaina bat aurkeztu dute, arnasguneetako (euskara hizk...
Eguneratze-data: 2022/01/27
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Etxarri Aranatzeko Udalak "Arnasa Gara" ekimenaren beste kanpaina bat aurkeztu dute, arnasguneetako (euskara hizkuntza nagusi duten udalerriak) herritarrak ahalduntzeko. (2021/03/18)
“Arnasa Gara” proiektuaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuarekin eta UEMArekin batera, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu du. Beka horren helburua euskararen arnasguneen garrantzia azpimarratzea da. (2021/10/22)
Aurkeztutako 9 proiektuen artean, Mairu Antzerki Tailerrak jaso du antzerki beka.