Ekimena 119.1. Administrazio publikoetan Euskara Normalizatzeko VII. Plana (2023-2027) diseinatzea eta ezartzea, herritarrek administrazioarekin duten harremanean hizkuntza-eskubideak errespetatzeko helburuarekin; ed...

Administrazio publikoetan Euskara Normalizatzeko VII. Plana (2023-2027) diseinatzea eta ezartzea, herritarrek administrazioarekin duten harremanean hizkuntza-eskubideak errespetatzeko helburuarekin; edonola ere, pertsonek nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko daukaten erabateko askatasuna bermatuko da. Planaren beste xede bat izango da euskararen erabileraren normalizazioan aurrera egitea, hain zuzen ere, sektore publikoaren lanerako hizkuntza gisa.

Jarraipena

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeak administrazio publikoetako langileen hizkuntza-prestakuntzarako sinatutako kudeaketa-gomendioa.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak landu du 2018-2022 aldiari dagokion VI. Plangintzaildiaren tarteko ebaluazioa. Txostenaren arabera, administrazio publikoko langileetatik %80 inguruk gaitasun osoa...
"EAEko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoaren hizkuntza irizpideak" onartu ditu Gobernu Kontseiluak, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko.