Ekimena 124.3. Euskal selekzioei ematen zaien babesa indartzea, bi alderdiok Eusko Legebiltzarrean 2017ko urtarrilaren 22an sinatutako bat eginez. Horrez gain, nazioartean lehiatzen diren maila altuko kirolari eta ta...

Euskal selekzioei ematen zaien babesa indartzea, bi alderdiok Eusko Legebiltzarrean 2017ko urtarrilaren 22an sinatutako bat eginez. Horrez gain, nazioartean lehiatzen diren maila altuko kirolari eta taldeentzako babesa indartuko da, Euskadi - Basque Country marka kanpoan proiektatzeko elementuak baitira.

Helburua
Kompromisoa 124. Kirolaren potentziala ustiatzea Euskadiren nazioartekotzerako tresna gisa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatutako euskal kirol selekzioen nazioarteko jarduera aurkezteko ekitaldiaren buru izan da. 300 kir...
Eguneratze-data: 2022/12/15
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatutako euskal kirol selekzioen nazioarteko jarduera aurkezteko ekitaldiaren buru izan da. 300 kirolari baino gehiago, kontinente guztietako 25 herrialde, hogei bat euskal kirol-federazio inplikatuta, eta lehiaketa ofizialak, lagunarteko lehiak eta 20 kirol desberdinen erakustaldiak. Euskal kirol-selekzioen 2022ko nazioarteko jarduera laburbiltzen duten zifrak dira.
Euskal Kirol Federazioen Batasunari dirulaguntza zuzen bat eman zaio. Dirulaguntza horren helburua federazioen nazioartekotzea ahalbideratuko duten kirol ekimen eta jarduerak finantzatzea da.
Gobernu Kontseiluak hainbat Kirol jarduera antolatzeko dirulaguntzak zuzenak eman ditu:40.000.-€ Euskal Mendizale Federazioarentzat, Euskadiko mendi lasterketen selekzioak Munduko Zirkuituan/Skyrunnig ...
Eguneratze-data: 2021/12/14
Gobernu Kontseiluak hainbat Kirol jarduera antolatzeko dirulaguntzak zuzenak eman ditu:

40.000.-€ Euskal Mendizale Federazioarentzat, Euskadiko mendi lasterketen selekzioak Munduko Zirkuituan/Skyrunnig World Series zirkuituan parte hartzeko gastuak finantzatzeko. Guztira, Euskadiko selekzioak 8 herrialdetako 8 nazioarteko lasterketetan parte hartu du aurtengo ekaina eta urria bitartean.

10.000.-€ Euskadiko Gimnasia Federazioari, azaroaren 20an eta 21ean Barakaldoko BECen ospatu zen XV. Euskalgym, Nazioarteko Gimnasia Gala antolatzeko.

40.000.-€ Euskadiko Padel Federazioarentzat, 40.000 eurokoa, urriaren 4tik 9ra Bizkaiko hainbat egoitzatan egin zen 2021eko Europako Txapelketaren antolaketa finantzatzeko.
Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, eta Euskadiko Futbol Federazioak formalki aurkeztu dute Euskadi FIFAn eta UEFAn sartzeko eskaera.