Ekimena 127.2. Honakoak bezalako eremuetan euskal posizionamendu industriala eta teknologikoa errazten dituzten ekimenak indartzea: olatuen energia, biltegiratzea, off-shore eoliko flotatzailea, sare adimendunak eta ...
Honakoak bezalako eremuetan euskal posizionamendu industriala eta teknologikoa errazten dituzten ekimenak indartzea: olatuen energia, biltegiratzea, off-shore eoliko flotatzailea, sare adimendunak eta hidrogeno berdearen produkzioa.
- Helburua
- Kompromisoa 127. Ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzea, enpresa-egitura eta enplegua berpizteko palanka gisa.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Industria, Zientzia eta teknologia
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Mutrikun ezarriko diren aire-turbinak garatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du Energiaren Euskal Erakundeak (TurboWave programa).
Eguneratze-data: 2022/12/27
Mutrikun ezarriko diren aire-turbinak garatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du Energiaren Euskal Erakundeak (TurboWave programa).
2019ko Esleipena
2022ko deialdia (2.500.000.-€)(2022/06/15)
Virginiako Estatuarekin (AEB) akordio bat sinatu da, energia berriztagarriei aplikatutako teknologiak garatzen eta ezartzen laguntzeko, bai eta energiaren eraginkortasunean eta biltegiratzean laguntzek...
Eguneratze-data: 2021/08/24
Virginiako Estatuarekin (AEB) akordio bat sinatu da, energia berriztagarriei aplikatutako teknologiak garatzen eta ezartzen laguntzeko, bai eta energiaren eraginkortasunean eta biltegiratzean laguntzeko ere. Akordioa funtsezkoa da Euskadiko enpresei estatu amerikar honetako proiektu eoliko nagusietan parte hartzen laguntzeko, eta bertan bi erakundeek elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartzen dute, energia eolikoa, fotovoltaikoa, sare adimendunak eta kudeaketa energetikoa, hidrogenoa eta biltegiratzea bezalako arloetan.
Hidrogenoaren Euskal Estrategiaren aurkezpena. Estrategia horrek Eusko Jaurlaritzaren ikuspegia adierazten du, euskal gizartea eta haren industria-ehuna hidrogenoaren ekonomia garatzeko aukerak aprobet...
Eguneratze-data: 2021/04/20
Hidrogenoaren Euskal Estrategiaren aurkezpena. Estrategia horrek Eusko Jaurlaritzaren ikuspegia adierazten du, euskal gizartea eta haren industria-ehuna hidrogenoaren ekonomia garatzeko aukerak aprobetxatzeko lekurik egokienean kokatzeko.
Itsas arloko garatzeko bidean dauden energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntzen programa.
Eguneratze-data: 2020/09/05
Itsas arloko garatzeko bidean dauden energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntzen programa.