Ekimena 130.4. Udalen eremuarekiko lankidetza ezartzea energia eta klima-ekintzako plan bateratuen garapenerako; horrela, aukera izango dute, Udalsarea 2030 sarearen bidez, toki- zein lurralde-eremuetatik klima-ekint...

Udalen eremuarekiko lankidetza ezartzea energia eta klima-ekintzako plan bateratuen garapenerako; horrela, aukera izango dute, Udalsarea 2030 sarearen bidez, toki- zein lurralde-eremuetatik klima-ekintza hedatzen jarraitzeko.

Helburua
Kompromisoa 130. Klima-gobernantzako eredu berri bat sustatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Industria
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren arloko Lehen Esperientziak programaren bigarren edizioa hasi da. Hasiera eman zaio Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedok bultzatutako bigarren presta...
Eguneratze-data: 2024/03/23
Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren arloko Lehen Esperientziak programaren bigarren edizioa hasi da. Hasiera eman zaio Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedok bultzatutako bigarren prestakuntza-programari. Udalsarea 2030ek zabaldu du eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu du. Programaren helburua da gazteak gaitzea eta EAEko udalerriek beharrezko trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin diezaieten erraztea.
Udalsarea 2030ek “Garapen jasangarriko tokiko politika publikoen 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programa” jarri du abian. Programan, 2030 Agendaren edo/eta Klima eta Energia Planen toki mailako planen eba...
Eguneratze-data: 2024/03/13
Udalsarea 2030ek “Garapen jasangarriko tokiko politika publikoen 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programa” jarri du abian. Programan, 2030 Agendaren edo/eta Klima eta Energia Planen toki mailako planen ebaluazio-prozesuetan, garapen jasangarriaren adierazleen kalkuluan eta NEG Inbentarioaren eta Karbono Aztarnaren (udalerriarena zein erakundearena) kalkuluan udalerriei laguntzeko eta gidatzeko aholkularitza espezializatuko zerbitzua jartzen da parte hartzen duten erakundeen eskura.
Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Klima-aldaketaren lerroa. 2023ko DeialdiaEsleipena
Eguneratze-data: 2023/07/07

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Klima-aldaketaren lerroa.

2023ko Deialdia
Esleipena

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Asteklima 2023 lerroa. 2023ko DeialdiaInformazio gehiagoEsleipena
Eguneratze-data: 2023/07/07

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzen Programa. Asteklima 2023 lerroa.

2023ko Deialdia

Informazio gehiago

Esleipena

"Euskal Autonomia Erkidegorako klima-aldaketaren egoeretako muturreko prezipitazio-gertaerekin lotutako euri-uholdeei" buruzko azterlana. Bertan, euriak eragindako uholdeetan sakontzen da, Euskadin ger...
Eguneratze-data: 2023/01/25
"Euskal Autonomia Erkidegorako klima-aldaketaren egoeretako muturreko prezipitazio-gertaerekin lotutako euri-uholdeei" buruzko azterlana. Bertan, euriak eragindako uholdeetan sakontzen da, Euskadin gertakari meteorologiko horietarako aurreikusitako gorakadaren ondorioz. Ondorioek diotenez, udal-eremuan, eszenatokietako uholde-arriskuko eremuak kantauriar isurialdeko ibai-ibilgu eta ibaiertz gehienetan daude, batez ere Nerbioi, Ibaizabal, Butroe, Bakio, Oka, Lea, Artibai, Deba, Urola, Oria, Urumea eta Bidasoa ibaietan. Isurialde mediterraneoan, Baia, Zadorra, Ihuda, Izki, Berron eta Ega ibaietan ikus daiteke batez ere.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Ingurugela zentroekin eta Euskadiko Ekoetxea Ingurumen Zentroen Sarearekin lankidetzan — Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurum...
Eguneratze-data: 2021/12/03

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Ingurugela zentroekin eta Euskadiko Ekoetxea Ingurumen Zentroen Sarearekin lankidetzan — Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du sare hori —, eskola-agenda bat garatu du, eta 2030eko Eskola Agenda hezkuntza-programan parte hartzen duten EAEko hainbat ikastetxetako 4.000 ikaslerengana iritsi da, Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuak ezagutzera emateko.

Eskola Agenda 2030 programa eta Lanbide Heziketarako 2030 Agenda garatzeko laguntza-programa.
Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntza-programa.