Ekimena 131.8. “ETE zirkularra” izeneko ETEak babesteko programa bat garatzea.

“ETE zirkularra” izeneko ETEak babesteko programa bat garatzea.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Ingurumena
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

2022ko deialdia.Informazio gehiago (1.500.000.-€) (2022/10/11)2022ko esleipena. (2023/06/05)
Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularra aurkeztu da. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren —Ihobe eta Spri erakunde publikoen bidez— eta enpresa eragileen arteko lankidetza-itu...
Eguneratze-data: 2022/03/11

Euskadiko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko programa zirkularra aurkeztu da. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren —Ihobe eta Spri erakunde publikoen bidez— eta enpresa eragileen arteko lankidetza-itun handia da, eta horri esker, 500 enpresa txiki eta ertain mobilizatu nahi dira Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren ezarpenean aurrera egin dezaten.
Euskadiko ETE Zirkularrak 12 proiektu sustatzen ditu, eta horietan 106 enpresa txiki eta ertainek hartzen dute parte, berariazko laguntza-lerro baten bidez. Laguntza-lerro horrek ingurumen-erronkei erantzuten dieten proiektuen garapena finantzatzen du, bai merkatukoak, bai etorkizuneko erregulazioei lotutakoak, aitortutako tresnak eta metodologiak aplikatuz.

Euskal ETEentzako (ETE Zirkularra Euskadi 2021) berariazko laguntza-ildoa abian jartzea, ekonomia zirkularreko metodoen eta jardueren aplikazioa bultzatzeko, gure inguruko eragileen gaitasunak eta ezag...
Eguneratze-data: 2021/11/05
Euskal ETEentzako (ETE Zirkularra Euskadi 2021) berariazko laguntza-ildoa abian jartzea, ekonomia zirkularreko metodoen eta jardueren aplikazioa bultzatzeko, gure inguruko eragileen gaitasunak eta ezagutza aprobetxatuz. Lan-modalitatea taldekoa izango da, bitarteko eragile batek koordinatuko du, eta enpresen arteko lankidetzak eta merkatuko tresnen banakako aplikazioa konbinatuko ditu.
Ekonomia zirkularra berritzeko dirulaguntzen Programa. Hona hemen jarduera-ildoak:1. lerroa. Ekodiseinua eta Erakustaldia Ekonomia Zirkularrean2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa3. lerroa. ETE zirku...
Eguneratze-data: 2020/09/05
Ekonomia zirkularra berritzeko dirulaguntzen Programa. Hona hemen jarduera-ildoak:
1. lerroa. Ekodiseinua eta Erakustaldia Ekonomia Zirkularrean
2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa
3. lerroa. ETE zirkularra
Laguntzak Ekonomia Zirkularraren Estrategiari eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2030erako Planari dagozkie.