Ekimena 135.3. Bazkide estrategikoen sarea indartzea, sektore anitzeko eta alde biko lankidetzako baterako proiektuak garatuz.

Bazkide estrategikoen sarea indartzea, sektore anitzeko eta alde biko lankidetzako baterako proiektuak garatuz.

Helburua
Kompromisoa 135. Munduan euskal interesak sustatzea eta bultzatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Garapenerako lankidetza
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Euskadik eta Txinako Jiangsu probintziak Elkar Ulertzeko Memorandum (MOU) bat sinatu zuten. Memorandum horretan, bi eskualdeek elkarrekin lan egiteko plan bat adostu zuten ingurumenaren babesaren arloa...
Eguneratze-data: 2023/12/05

Euskadik eta Txinako Jiangsu probintziak Elkar Ulertzeko Memorandum (MOU) bat sinatu zuten. Memorandum horretan, bi eskualdeek elkarrekin lan egiteko plan bat adostu zuten ingurumenaren babesaren arloan, klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta ekonomia zirkularraren arloko politikak bultzatzen laguntzeko.

Lehendakariak UNRWAko Espainiako zuzendaria hartu du. Ekialde Hurbilean Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia.
Eguneratze-data: 2023/11/03
Lehendakariak UNRWAko Espainiako zuzendaria hartu du. Ekialde Hurbilean Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia.
Txilera bidaia, euskal deszentralizazio, autogobernu eta gardentasun eredua Hego Amerikako agintariei helarazteko. Bidaia hau Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze agendan kokatzen da, Txile eta Euskadir...
Eguneratze-data: 2023/10/02
Txilera bidaia, euskal deszentralizazio, autogobernu eta gardentasun eredua Hego Amerikako agintariei helarazteko. Bidaia hau Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze agendan kokatzen da, Txile eta Euskadiren arteko harremanak areagotzea eta Euskadi Basque Country marka sustatzea helburu duena. (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila)
AEBetako ordezkaritza bat Euskadin izango da, Learning Tour 2023 ekimenaren baitan. Garapen iraunkorrean, klima-aldaketan eta trantsizio energetikoan, tokiko politiketan eta nazioarteko harremanetan ad...
Eguneratze-data: 2023/06/20
AEBetako ordezkaritza bat Euskadin izango da, Learning Tour 2023 ekimenaren baitan. Garapen iraunkorrean, klima-aldaketan eta trantsizio energetikoan, tokiko politiketan eta nazioarteko harremanetan adituak diren lau pertsona Euskadira joango dira datorren astean, euskal politikak zuzenean ezagutzeko.
Lehendakariak Portugalgo enbaxadorea hartu du, Portugalgo Merkataritza eta Industria Ganberako presidentearekin batera.
Eguneratze-data: 2023/01/17
Lehendakariak Portugalgo enbaxadorea hartu du, Portugalgo Merkataritza eta Industria Ganberako presidentearekin batera.
Euskadiren eta Santiagoko (Txile) metropoli-eskualdeko gobernuaren arteko Elkar Ulertze Memoranduma.
Eguneratze-data: 2022/11/11

Euskadiren eta Santiagoko (Txile) metropoli-eskualdeko gobernuaren arteko Elkar Ulertze Memoranduma.

Flandesko lehen ministroaren bisita. Euskadiren eta Flandesen arteko Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatzea. Akordio horrek 2015ean sinatu zuten Lankidetza Akordioa indartzen du, eta gai berriak txertatz...
Eguneratze-data: 2021/11/15
Flandesko lehen ministroaren bisita. Euskadiren eta Flandesen arteko Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatzea. Akordio horrek 2015ean sinatu zuten Lankidetza Akordioa indartzen du, eta gai berriak txertatzea dakar, hala nola digitalizazioa edo kulturaren arloko lankidetza.
Lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu da Bavariako Gobernuarekin. Hitzarmenak 3 urteko indarraldia izango du, eta interes komuneko gaietan lankidetzan aritzeko arloak jasotzen ditu, hala nola: digitali...
Eguneratze-data: 2021/06/23
Lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu da Bavariako Gobernuarekin. Hitzarmenak 3 urteko indarraldia izango du, eta interes komuneko gaietan lankidetzan aritzeko arloak jasotzen ditu, hala nola: digitalizazioa, adimen artifiziala eta industria 4.0; teknologia jasangarriak, garbiak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak; automobilen fabrikazioa, mugikortasuna eta hiri-azpiegitura; Ingurumena babestea (klimaren egokitzapenean eta ekonomia zirkularrean oinarrituta); barne-segurtasuna eta polizia (delinkuentziaren eta prebentzioaren aurkako borrokan, bai eta polizien prestakuntzan eta hobekuntzan ere); eta kultura-lankidetza.
Euskadik, 2021eko maiatzean izandako sei topaketetan, industria adimenduna sustatzeko kudeaketa instituzionalean duen esperientzia partekatu du Argentinako Cordoba probintziako gobernuarekin, SPRI Tald...
2021eko lehen lauhilekoan harremanak areagotu ziren Quebeceko Gobernuarekin: Quebeceko Gobernuaren Bulegoko zuzendaria Euskadira etorri zen eta Euskadi-Quebec Programa aurkeztu zen Tabakaleran. Uniport...
Eguneratze-data: 2021/04/16
2021eko lehen lauhilekoan harremanak areagotu ziren Quebeceko Gobernuarekin: Quebeceko Gobernuaren Bulegoko zuzendaria Euskadira etorri zen eta Euskadi-Quebec Programa aurkeztu zen Tabakaleran. Uniport, Basque Culinary Centre eta Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritzara egindako bisiten agenda. Apirilean topaketa birtuala egin zen Quebeceko Gobernuko Kanpo Harremanetarako ministroarekin, bi gobernuen arteko lankidetza indartzeko eta haien arteko harremanak eta lan-esparruak sakontzeko.
Topaketa birtuala Jiangsuko Gobernuko Kanpo Arazoetako Bulegoko zuzendariorde nagusiarekin. Bi aldeek konpromisoa hartu zuten kultura-arloko lankidetzan aurrera egiteko, bai eta pandemien prebentzioan ...
Eguneratze-data: 2021/03/11
Topaketa birtuala Jiangsuko Gobernuko Kanpo Arazoetako Bulegoko zuzendariorde nagusiarekin. Bi aldeek konpromisoa hartu zuten kultura-arloko lankidetzan aurrera egiteko, bai eta pandemien prebentzioan eta kontrolean aurrera egiteko ere.