Ekimena 135.4. Harremanak areagotzea lehentasunezko herrialdeetako erakundeekin, ordezkaritza diplomatikoekin eta erreferentziazko Think Tankekin eta harremanak indartzea nazioarteko organismoekin eta sare nabarmenek...
Harremanak areagotzea lehentasunezko herrialdeetako erakundeekin, ordezkaritza diplomatikoekin eta erreferentziazko Think Tankekin eta harremanak indartzea nazioarteko organismoekin eta sare nabarmenekin. Euskal eragileek nazioartekotze-proiektuak hedatzea erraztea.
- Helburua
- Kompromisoa 135. Munduan euskal interesak sustatzea eta bultzatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Garapenerako lankidetza
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Lehendakariak harrera egin dizkio Txekiar Errepublikako eta Norvegiako enbaxadoreari
Eguneratze-data: 2024/02/06
Lehendakariak harrera egin dizkio Txekiar Errepublikako eta Norvegiako enbaxadoreari
Lehendakaria OEI Iberoamerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiarekin bildu da, eta harekin aztertu du 2021eko otsailean sinatutako lankidetza-hitzarmena berritzea. Hitzarmen horren helburua da eus...
Eguneratze-data: 2024/01/11
Lehendakaria OEI Iberoamerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiarekin bildu da, eta harekin aztertu du 2021eko otsailean sinatutako lankidetza-hitzarmena berritzea. Hitzarmen horren helburua da euskal komunitatearen eta Iberoamerikako komunitatearen artean baterako ekintzak garatzea hezkuntzaren, zientziaren eta kulturaren arloan.
Lehendakariak eta Japoniako enbaxadoreak 2023ko ekitalditik martxan dagoen Euskadi Japonia programaren balantzea egin dute.
Eguneratze-data: 2024/01/09
Lehendakariak eta Japoniako enbaxadoreak 2023ko ekitalditik martxan dagoen Euskadi Japonia programaren balantzea egin dute.
Euskadi-Japonia 2023: Bilera Kanpo Arazoetako Estatu Ministroarekin eta bilera Ekonomia eta Industriako Estatu Ministroarekin eta Mieko Gobernadorearekin.
Eguneratze-data: 2023/10/16
Euskadi-Japonia 2023: Bilera Kanpo Arazoetako Estatu Ministroarekin eta bilera Ekonomia eta Industriako Estatu Ministroarekin eta Mieko Gobernadorearekin.
Euskadi-Japonia 2023. Japoniara bidaia: Hiroshimako Unibertsitateko alkatearekin eta errektorearekin bilera.
Eguneratze-data: 2023/10/15
Euskadi-Japonia 2023. Japoniara bidaia: Hiroshimako Unibertsitateko alkatearekin eta errektorearekin bilera.
Euskadi-Japonia 2023: Japoniara bidaia: Lehendakaria Fukushimako gobernadorearekin bildu da Tokion eta Eraldaketa Digitalerako Estatu ministroarekin.
Eguneratze-data: 2023/10/13
Euskadi-Japonia 2023: Japoniara bidaia: Lehendakaria Fukushimako gobernadorearekin bildu da Tokion eta Eraldaketa Digitalerako Estatu ministroarekin.
Lehendakaria Kazakhstango enbaxadorearekin bildu da.
Lehendakariak Mendebaldeko Saharako Euskadiko ordezkari berria (2023/07/04), Meatze eta Energia ministroa eta Kolonbiako Garraio ministroa hartu ditu hil honetan.
Eguneratze-data: 2023/07/14
Lehendakariak Mendebaldeko Saharako Euskadiko ordezkari berria (2023/07/04), Meatze eta Energia ministroa eta Kolonbiako Garraio ministroa hartu ditu hil honetan.
Lehendakariak harrera egin dio Uruguaiko enbaxadoreari.(2023/06/07) eta Hegoafrikako enbaxadorea.
Eguneratze-data: 2023/06/27
Lehendakariak harrera egin dio Uruguaiko enbaxadoreari.(2023/06/07) eta Hegoafrikako enbaxadorea.
Lehendakariak harrera egin dio Hego Koreako Gyeongsangam-do probintziako gobernadoreari lankidetza-eremuak aztertzeko helburuarekin
Eguneratze-data: 2023/06/16
Lehendakariak harrera egin dio Hego Koreako Gyeongsangam-do probintziako gobernadoreari lankidetza-eremuak aztertzeko helburuarekin
Aichi, Hiroshima eta Kyotoko prefekturen ordezkaritza bat Euskadin dago, eskualdeko berrikuntza-politiken arloko lankidetzari heltzeko.
Eguneratze-data: 2023/06/08
Aichi, Hiroshima eta Kyotoko prefekturen ordezkaritza bat Euskadin dago, eskualdeko berrikuntza-politiken arloko lankidetzari heltzeko.
Lehendakariak harrera egin dio Brasilgo enbaxadoreari.
Lehendakariak harrera egin dio Mieko (Japonia) gobernadoreari, eta berretsi egin du 2018ko eta 2019ko Elkar Ulertzeko Memorandumak berritzea eta zabaltzea. Bi gobernuek berretsi dute lankidetzan jarrai...
Eguneratze-data: 2023/05/16
Lehendakariak harrera egin dio Mieko (Japonia) gobernadoreari, eta berretsi egin du 2018ko eta 2019ko Elkar Ulertzeko Memorandumak berritzea eta zabaltzea. Bi gobernuek berretsi dute lankidetzan jarraitu nahi dutela industria-politikan, elikagai-kulturan eta munduko ondarearen erromesaldietan, besteak beste.
Lehendakariak Palestinako Misio Diplomatikoaren enbaxadore-burua hartu du (2023/04/19) eta Fukushimako (Japonia) gobernadorea (2023/04/24) eta Txileko enbaxadorearekin bildu da .
Eguneratze-data: 2023/04/25
Lehendakariak Palestinako Misio Diplomatikoaren enbaxadore-burua hartu du (2023/04/19) eta Fukushimako (Japonia) gobernadorea (2023/04/24) eta Txileko enbaxadorearekin bildu da .
Erabakia, Fukushimako Prefeturako Gobernuarekin (Japonia) sinatu beharreko elkar-ulertze Memoranduma aintzat hartzekoa, lankidetza ekonomikorekin jarraitu ahal izateko.
Eguneratze-data: 2023/04/18
Erabakia, Fukushimako Prefeturako Gobernuarekin (Japonia) sinatu beharreko elkar-ulertze Memoranduma aintzat hartzekoa, lankidetza ekonomikorekin jarraitu ahal izateko.
2022ko otsailean, lehendakariak Erresuma Batuko enbaxadorea eta Alemaniako enbaxadorea hartu zituen.
Eguneratze-data: 2023/02/28
2022ko otsailean, lehendakariak Erresuma Batuko enbaxadorea eta Alemaniako enbaxadorea hartu zituen.
Euskadiren eta Ukrainaren arteko elkartasuna aitortzeko ekitaldia. Bertan, lehendakariak elkartasun aktiboaren sentimendua adierazi die Ukrainaren inbasioak eragindako hildakoen familia guztiei.
Eguneratze-data: 2023/02/24
Euskadiren eta Ukrainaren arteko elkartasuna aitortzeko ekitaldia. Bertan, lehendakariak elkartasun aktiboaren sentimendua adierazi die Ukrainaren inbasioak eragindako hildakoen familia guztiei.
Lehendakariak Georgiako enbaxadorea hartuko du.
Lehendakariak eta Japoniako enbaxadoreak Euskadi Japonia 2023 programa aurkeztu dute. Ekimen horren helburua da lankidetza indartzea eta Euskadi Basque Country sustatzea Japonian. Han Euskadi Basque Co...
Eguneratze-data: 2023/01/17
Lehendakariak eta Japoniako enbaxadoreak Euskadi Japonia 2023 programa aurkeztu dute. Ekimen horren helburua da lankidetza indartzea eta Euskadi Basque Country sustatzea Japonian. Han Euskadi Basque Country 2025 Estrategian lehentasunezkotzat jotzen dela eta Euskadik Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren enpresa- eta merkataritza-bulego bat duela Tokion.
Lehendakariak Txekiar Errepublikako enbaxadorea (2022/11/11) eta Enpleguko eta Gizarte Eskubideetako Europako komisarioa hartu ditu. (2015/11/2022) eta Andorrako enbaxadoreari.
Eguneratze-data: 2022/11/29
Lehendakariak Txekiar Errepublikako enbaxadorea (2022/11/11) eta Enpleguko eta Gizarte Eskubideetako Europako komisarioa hartu ditu. (2015/11/2022) eta Andorrako enbaxadoreari.
2022ko azaroan, lehendakariak harrera egin zien Argentinako Industria eta Produkzio Garapeneko idazkariari (2022/11/04), Txileko Eskualdeko Gobernadoreen Elkarteko presidenteari eta Cabo Verdeko Errepu...
Eguneratze-data: 2022/11/22
2022ko azaroan, lehendakariak harrera egin zien Argentinako Industria eta Produkzio Garapeneko idazkariari (2022/11/04), Txileko Eskualdeko Gobernadoreen Elkarteko presidenteari eta Cabo Verdeko Errepublikako Turismo eta Garraio ministroari.
Eusko Jaurlaritza Japoniako Aichi, Hiroshima eta Kyotoko prefekturak bisitatzen dituen ordezkaritza baten buru da, Europako Batzordearen Nazioarteko Hiri Lankidetza (IUC) programak bultzatzen duen Euro...
Eguneratze-data: 2022/11/11
Eusko Jaurlaritza Japoniako Aichi, Hiroshima eta Kyotoko prefekturak bisitatzen dituen ordezkaritza baten buru da, Europako Batzordearen Nazioarteko Hiri Lankidetza (IUC) programak bultzatzen duen Europar Batasunaren eta Japoniaren arteko eskualde arteko lankidetza-proiektuaren esparruan. Helburua da jardunbide egokiak eta ezagutza trukatzea eskualdeko berrikuntza-politiken arloan, politika horiek hobetzeko eta, aldi berean, nazioarteko balio-kateak sustatzeko.
Lehendakariaren bilera Nazio Batuetako idazkariorde nagusi eta Garapen Iraunkorrerako Nazio Batuen Taldeko presidentearekin.
Eguneratze-data: 2022/10/31
Lehendakariaren bilera Nazio Batuetako idazkariorde nagusi eta Garapen Iraunkorrerako Nazio Batuen Taldeko presidentearekin.
Bidaia Parisera: Lehendakaria Régions de France eta Occitanie-ko presidente bildu da.
Eguneratze-data: 2022/10/26
Bidaia Parisera: Lehendakaria Régions de France eta Occitanie-ko presidente bildu da.
2022ko jarduera-hilabetean, lehendakariak harrera egin zien Finlandiako enbaxadoreari (2022/10/04), Argentinako enbaxadoreari (2022/10/11) eta Paraguaiko Industria eta Merkataritza ministroari (2022/10...
Eguneratze-data: 2022/10/04
2022ko jarduera-hilabetean, lehendakariak harrera egin zien Finlandiako enbaxadoreari (2022/10/04), Argentinako enbaxadoreari (2022/10/11) eta Paraguaiko Industria eta Merkataritza ministroari (2022/10/28)
Lehendakariak Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen Espainiako misio-burua hartu du. Bilera Eusko Jaurlaritzaren migrazio-politikak eta migrazio-arazoei aurre egiteko modua ezagutarazteko egin da, e...
Eguneratze-data: 2022/05/11
Lehendakariak Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen Espainiako misio-burua hartu du. Bilera Eusko Jaurlaritzaren migrazio-politikak eta migrazio-arazoei aurre egiteko modua ezagutarazteko egin da, eta tokiko, eskualdeko eta estatuko egungo migrazio-testuingurua aztertzeko.
Lehendakariak Japoniako enbaxadorea hartu du eta Euskadi-Japon ekimenari berriro ekitea adostu dute (2022/03/21), baita Kolonbiako enbaxadorea ere.
Eguneratze-data: 2022/03/29
Lehendakariak Japoniako enbaxadorea hartu du eta Euskadi-Japon ekimenari berriro ekitea adostu dute (2022/03/21), baita Kolonbiako enbaxadorea ere.
Eusko Jaurlaritzak One Ocean goi-bileran parte hartuko du Bresten (Frantzian), nazioarteko komunitatea mobilizatzeko helburuarekin, ozeano osasungarri eta jasangarria babesteko neurri ukigarriak har di...
Eguneratze-data: 2022/02/11
Eusko Jaurlaritzak One Ocean goi-bileran parte hartuko du Bresten (Frantzian), nazioarteko komunitatea mobilizatzeko helburuarekin, ozeano osasungarri eta jasangarria babesteko neurri ukigarriak har ditzan. Euskadik lurralde atlantikoek ozeanoen berreskurapenean duten zeregina aldarrikatzen du.
Lehendakaria Kataluniako Generalitateko presidentearekin bildu da.
Lehendakariak Europako industria-enpresa handiak biltzen dituen European Round Table for Industry-ERT osoko bilkuran parte hartu du.
Eguneratze-data: 2021/11/22
Lehendakariak Europako industria-enpresa handiak biltzen dituen European Round Table for Industry-ERT osoko bilkuran parte hartu du.
Madrilen diplomatikoen kidegoari Basque Green Deal ekimena aurkeztea. Basque Green Dealek (BGD) emisioak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak jasotzen ditu, baina ez da esparru hori...
Eguneratze-data: 2021/10/28
Madrilen diplomatikoen kidegoari Basque Green Deal ekimena aurkeztea. Basque Green Dealek (BGD) emisioak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak jasotzen ditu, baina ez da esparru horietara mugatzen, industria eta teknologia palanka nagusitzat dituen eredu ekonomiko gisa sortu baita; hori dela eta, zientzia, teknologia, ekonomia zirkularra, industria, trantsizio energetikoa edo elikaduraren katea bera helburu berarekin lerrokatzen dira: garapen justu eta jasangarria. Lan-ildo nagusietako bat, Europako Itun Berdearen printzipio nagusiekin bat datorrena, Industria iraunkorra sustatzea da, hiru apustu argirekin: ekonomia Zirkularreko Hub, Basque Ecodesign Center eta karbono-aztarna murrizteko tresna bat.
Lehendakariak Indiako enbaxadorea (2021/10/05), AEBetako enbaxadako negozio-arduraduna (2021/10/19) eta Kamerungo enbaxadorea (2021/10/26) hartu ditu.
Eguneratze-data: 2021/10/19
Lehendakariak Indiako enbaxadorea (2021/10/05), AEBetako enbaxadako negozio-arduraduna (2021/10/19) eta Kamerungo enbaxadorea (2021/10/26) hartu ditu.
Europar Batasuneko enbaxadoreen bisita Euskadira. Lehendakariak harrera egin die Europar Batasuneko 21 herrialdetako diplomatikoei, eta zuzenean planteatu die Euskadik eta eskumen legegileak dituzten l...
Eguneratze-data: 2021/10/17
Europar Batasuneko enbaxadoreen bisita Euskadira. Lehendakariak harrera egin die Europar Batasuneko 21 herrialdetako diplomatikoei, eta zuzenean planteatu die Euskadik eta eskumen legegileak dituzten lurraldeek hitza eta parte-hartzea izan ditzatela klub komunitarioaren erabakietan.
Lehendakariak Paraguaiko enbaxadorea hartu du.
Lehendakaria Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiko (SEGIB) arduradun nagusiarekin bildu da. Topaketan lankidetzarako bide berriak jorratu dira guztien intereseko gaietan, eta lankidetza-hitzarmen espezif...
Eguneratze-data: 2021/07/01
Lehendakaria Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiko (SEGIB) arduradun nagusiarekin bildu da. Topaketan lankidetzarako bide berriak jorratu dira guztien intereseko gaietan, eta lankidetza-hitzarmen espezifiko bat sinatu da 2030 Agendaren arloan.
Lehendakariaren harrera Georgiako (06/16), Senegalgo (06/18), Portugalgo (06/23) eta Turkiako (06/25) enbaxadoreei.
Eguneratze-data: 2021/06/25
Lehendakariaren harrera Georgiako (06/16), Senegalgo (06/18), Portugalgo (06/23) eta Turkiako (06/25) enbaxadoreei.
Eusko Jaurlaritzak eta EuroBasque Europako Mugimenduak hausnarketa-prozesu bat jarri dute abian, herritarrei eta euskal gizarte zibilari irekia, eta prozesu horren emaitza Europaren etorkizunari buruzk...
Eguneratze-data: 2021/06/15
Eusko Jaurlaritzak eta EuroBasque Europako Mugimenduak hausnarketa-prozesu bat jarri dute abian, herritarrei eta euskal gizarte zibilari irekia, eta prozesu horren emaitza Europaren etorkizunari buruzko Konferentziari egindako ekarpenaren oinarria izango da. Eusko Jaurlaritza eragile aktiboa izango da berriro Europaren integrazio-prozesuan Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziak iraungo duen hamabi hilabeteetan. Biltzarrak, lehen aldiz, Europako herritarrak eta gizarte zibila deitu nahi ditu eztabaidetan parte har dezaten eta beren iritziak eman ditzaten, Europaren etorkizuna zehazte aldera.
2021eko maiatzean, lehendakaria Vivamos Humanos Fundazioko presidente eta Kolonbiako presidente ohiarekin bildu da. (2021/05/04), UNRWA Palestinak Ekialde Hurbilean duen biztanleria errefuxiatuarentzak...
Eguneratze-data: 2021/05/11
2021eko maiatzean, lehendakaria Vivamos Humanos Fundazioko presidente eta Kolonbiako presidente ohiarekin bildu da. (2021/05/04), UNRWA Palestinak Ekialde Hurbilean duen biztanleria errefuxiatuarentzako Nazio Batuen Agentziaren Ordezkari Nagusiarekin eta Iberoamerikako Estatuen Erakundeko (OEI) idazkari nagusiarekin.
Lehendakaria Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako GAVI Patronatuko presidenteari zuzendu zitzaion idatziz, Eusko Jaurlaritzak inplikazio aktiboa izan dezan planeta osoan txertaketa global eta solida...
Eguneratze-data: 2021/03/23
Lehendakaria Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako GAVI Patronatuko presidenteari zuzendu zitzaion idatziz, Eusko Jaurlaritzak inplikazio aktiboa izan dezan planeta osoan txertaketa global eta solidarioa lortzeko. Patronato horrek COVAX mekanismoa sustatu du, ekarpen publiko-pribatukoa, COVID-19aren pandemiaren aurkako txertaketa globala eta solidarioa lortzeko.
Lehendakariak Arabiar Emirerri Batuetako enbaxadorea hartu zuen. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Euskadiko embaxadorearen agenda antolatu du, Eusko Jaurlaritzako sailekin eta Euskadiko hainb...
Eguneratze-data: 2021/03/22
Lehendakariak Arabiar Emirerri Batuetako enbaxadorea hartu zuen. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Euskadiko embaxadorearen agenda antolatu du, Eusko Jaurlaritzako sailekin eta Euskadiko hainbat eragileekin bilerak adostuz.
Lehendakariak eta Iberoamerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiak memorandum bat sinatu dute, amankomuneko intereseko sektoreetan harremanak sendotzeko eta aliantzak ezartzeko, hala nola hezkuntza...
Eguneratze-data: 2021/02/03
Lehendakariak eta Iberoamerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiak memorandum bat sinatu dute, amankomuneko intereseko sektoreetan harremanak sendotzeko eta aliantzak ezartzeko, hala nola hezkuntzan, zientzian eta kulturan.
Eusko Jaurlaritzaren eta Spain Nissho eta Sacho Kai Japoniako enpresa-elkarteen arteko topaketa telematikoa, Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak indartzeko.
Eguneratze-data: 2021/01/26
Eusko Jaurlaritzaren eta Spain Nissho eta Sacho Kai Japoniako enpresa-elkarteen arteko topaketa telematikoa, Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak indartzeko.
Montrealgo 2020ko Konferentzian parte hartzea, Ameriketako Nazioarteko Ekonomia Foroan. Bertan, diplomazia ekonomikoak estatu federatuetan eta estatuz kanpoko gobernuetan duen zeregina aztertu da.
Eguneratze-data: 2020/12/14
Montrealgo 2020ko Konferentzian parte hartzea, Ameriketako Nazioarteko Ekonomia Foroan. Bertan, diplomazia ekonomikoak estatu federatuetan eta estatuz kanpoko gobernuetan duen zeregina aztertu da.
Lehendakaria bide telematikoz bildu da Europar Batasuneko herrialdeetako enbaxadoreekin, eta euskal ereduaren alde egin du, politikak "galdutako izen onaren zati handi bat berreskura dezan". Pandemiak ...
Eguneratze-data: 2020/12/09
Lehendakaria bide telematikoz bildu da Europar Batasuneko herrialdeetako enbaxadoreekin, eta euskal ereduaren alde egin du, politikak "galdutako izen onaren zati handi bat berreskura dezan". Pandemiak eragindako egoera errepasatzen da, bai eta osasuna, ekonomia eta gizartea suspertzeko aukerak ere. Berreskurapenerako Europako Funtsek funtsezko zeregina izan beharko dute.
Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak topaketa birtuala egin zuen Mie - Japonia prefeturako Gobernuaren Nazioarteko Estrategiaren Zuzendariarekin. Bertan, industria-politika, gastronomia-sektorea...
Eguneratze-data: 2020/11/12
Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak topaketa birtuala egin zuen Mie - Japonia prefeturako Gobernuaren Nazioarteko Estrategiaren Zuzendariarekin. Bertan, industria-politika, gastronomia-sektorea eta erromesaldien ibilbideak jorratu ziren.
Lehendakariak berrikuntza berdea egituratzeko mugikortasun elektrikoari buruzko lan-saioan parte hartu du, Green Smart Development and Vision (GSDV) nazioarteko konferentziaren esparruan. Seulgo Uniber...
Eguneratze-data: 2020/10/26
Lehendakariak berrikuntza berdea egituratzeko mugikortasun elektrikoari buruzko lan-saioan parte hartu du, Green Smart Development and Vision (GSDV) nazioarteko konferentziaren esparruan. Seulgo Unibertsitate Nazionalak (SNU) antolatu du topaketa, bere bazkideekin, Klimaren Funts Berdearekin (GCF) eta Nazio Batuen Ingurumenerako Programarekin (PNUMA) lankidetzan, trantsizio berdearen erronkari eta horrek hainbat arlotan dituen inplikazioei buruzko esperientziak eta gogoetak partekatzeko helburuarekin, industria-politikatik mugikortasuneraino, energia berriztagarriak, biodibertsitatea edo nekazaritza jasangarria sustatzetik igaroz. Bere hitzaldian, Euskadi ingurumen-politiken eskumenen garapenaren adibide gisa jarri du, eta industria-politikaren eta ingurumen-politikaren arteko "konbinazio eta harmoniaren" erreferentzia.
Lehendakariak Tokiko eta Eskualdeetako Gobernuen Global Taskforce-k antolatutako saioan parte hartu du. Saio horretako kide da Euskadi, eta eskualdeetako gobernuek Nazio Batuen gobernantza-eredu berria...
Eguneratze-data: 2020/10/08
Lehendakariak Tokiko eta Eskualdeetako Gobernuen Global Taskforce-k antolatutako saioan parte hartu du. Saio horretako kide da Euskadi, eta eskualdeetako gobernuek Nazio Batuen gobernantza-eredu berrian zuzenean parte hartzea proposatu da.
Nazio Batuen Biodibertsitatearen Goi Bileran parte hartzea. Euskadik bere gain hartzen du bere ondarea zaintzeko eta biodibertsitatea klima-erronkari egokitzeko erantzukizuna.
Eguneratze-data: 2020/09/30
Nazio Batuen Biodibertsitatearen Goi Bileran parte hartzea. Euskadik bere gain hartzen du bere ondarea zaintzeko eta biodibertsitatea klima-erronkari egokitzeko erantzukizuna.