Ekimena 144.2. Autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak ofizioz edo gainerako sailek eskatuta koordinatuko du Estatuko araudi-ekimenen konstituzio-legezkotasunaren eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuaren ing...
Autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak ofizioz edo gainerako sailek eskatuta koordinatuko du Estatuko araudi-ekimenen konstituzio-legezkotasunaren eta Gernikako Estatutuarekiko errespetuaren inguruko txostenen lanketa. Txosten horiek autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak egingo ditu, zehazki, ukitutako sail sektorialarekin kontsultatu ostean. Euskal autogobernuaren urraketak antzematen direnean, gatazka judizialak saihesten dituzten prebentzio-konponbideak bilatzen saiatuko da, zehazki, dagokion “lankidetza-gutunaren” bidez. Era berean, lankidetzako alde biko batzordearen aurrea negoziatzea lehenetsiko da, euskal autogobernua zaintzeko eta horren konstituzio- judizializazioa saihesteko xedearekin.
- Helburua
- Kompromisoa 144. Lortutako autogobernuaren defentsa.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Eskumen-sistema
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Txosten bat egitea, osasun publikoko krisi-egoeretan kudeaketa-araubideari buruzko lege bat egiteko testuingurua aztertzeko. Erreferentziazko lege-iritzi bat da, arau berri bat egitearen egokitasunari ...
Eguneratze-data: 2021/03/02
Txosten bat egitea, osasun publikoko krisi-egoeretan kudeaketa-araubideari buruzko lege bat egiteko testuingurua aztertzeko. Erreferentziazko lege-iritzi bat da, arau berri bat egitearen egokitasunari buruzkoa, neurrien berme juridikoak sendotzeko edo areagotzeko, eta, gainera, pandemiaren aurrean erakundeen eskura dauden tresnak argitzeko.
Eusko Jaurlaritza "ez dator bat" EAEko Poliziaren Legearen zati bat baliogabetzen duen Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenarekin eta Europako Auzitegiaren aginduei "bizkarra" ematen diela uste du.
Eguneratze-data: 2021/02/25
Eusko Jaurlaritza "ez dator bat" EAEko Poliziaren Legearen zati bat baliogabetzen duen Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenarekin eta Europako Auzitegiaren aginduei "bizkarra" ematen diela uste du.
Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onar...
Eguneratze-data: 2020/12/21
Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeari buruzkoa.