Ekimena 144.3. Lankidetzako prebentzio-neurriek emaitzarik ez badute, autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak, ukitutako sail sektorialarekin kontsultatu ostean, Gobernu Kontseiluari aurkeztuko dizkio euskal au...
Lankidetzako prebentzio-neurriek emaitzarik ez badute, autogobernuaren defentsan eskuduna den sailak, ukitutako sail sektorialarekin kontsultatu ostean, Gobernu Kontseiluari aurkeztuko dizkio euskal autogobernuaren, Euskadiri esleitutako eskumenen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren erakundeen antolaketaren defentsan oinarritzen diren mota guztietako konstituzioprozesuak edo prozesu judizialak jartzeko proposamenak.
- Helburua
- Kompromisoa 144. Lortutako autogobernuaren defentsa.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Eskumen-sistema
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Estatuko Etxebizitza Legearen aurka errekurtsoa jartzea Konstituzio Auzitegian, eskumenak urratzeagatik. Negoziatzeko sei hilabeteko epea alderdien arteko hurbilketarik lortu gabe amaitu da.
Eguneratze-data: 2024/02/25
Euskararen gaineko dekretuaren zati bat baliogabetu zuten epaien aurkako errekurtsoa jarri da Auzitegi Gorenean, Euskadiko toki-erakundeei buruzko hizkuntza-araudiak gaztelania baztertzen ez duela eta ...
Eguneratze-data: 2023/11/24
Erabakia, baimena ematekoa Zerbitzu Juridiko Nagusiari Konstituzio Auzitegian Eusko Jaurlaritzaren uko-egitea aurkezteko, 3464-2023 zenbakiko eskumen-gatazka positiboari dagokionez. Eskumen-gatazka hor...
Eguneratze-data: 2023/10/17
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari jakinaraztea Errioxa JDK Kontseilu Arautzailearen estatutuen aldaketa bertan behera uzteko errekerimendua.
Eguneratze-data: 2023/08/02
Akordioa, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari egindako errekerimenduari buruzkoa, ekainaren 1eko APA/566/2023 Agindua eta Elikagaien I...
Eguneratze-data: 2023/07/26
Akordioa, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari egindako errekerimenduari buruzkoa, ekainaren 1eko APA/566/2023 Agindua eta Elikagaien Industriako Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko apirilaren 21eko Ebazpena indargabetzeko, baliogabetzeko edo ezeztatzeko, bai eta, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari dagozkion administrazioarekiko auzi-errekurtsoak jartzeko baimena emateko ere, eta errekurtso horiekin zerikusia duten prozesu-ekintzak egikaritzeko, Errioxa Jatorri Deituraren estatutuen aldaketak eta baldintza-agiriak baliogabetzeari dagokionez.
Errekurtsoa jarri da idazkarien eta kontu-hartzaileen lan-poltsen araubidea arautzen duen Aginduaren aurka.
Eguneratze-data: 2023/07/13
Erabakia, animalien eskubideak eta ongizatea babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legearen zenbait aginduren aurka konstituziokontrakotasuneko helegite jartzeko baimena ematekoa.
Eguneratze-data: 2023/06/20
Erabakia, animalien eskubideak eta ongizatea babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legearen zenbait aginduren aurka konstituziokontrakotasuneko helegite jartzeko baimena ematekoa.