Ekimena 145.3. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa sustatzea, Estatuaren eta Euskadiren arteko harreman ekonomiko-finantzarioak arautzeko eta gidatzeko erakunde gisa.
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa sustatzea, Estatuaren eta Euskadiren arteko harreman ekonomiko-finantzarioak arautzeko eta gidatzeko erakunde gisa.
- Helburua
- Kompromisoa 145. Euskadiko autogobernu ekonomikoa-finantzarioa indartzea eta garatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Eskumen-sistema, Zerga-sistema
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Aldez aurreko iragarpena egin eta data berretsi ondoren, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa bildu zen, eta zorpetzeko gaitasun propioa aitortu zien foru-aldundiei; hitzartutako defizitaren % 2,6ri foru-...
Eguneratze-data: 2020/09/30
Aldez aurreko iragarpena egin eta data berretsi ondoren, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa bildu zen, eta zorpetzeko gaitasun propioa aitortu zien foru-aldundiei; hitzartutako defizitaren % 2,6ri foru-aldundientzako berariazko % 0,9 gehitu zitzaion, eta 2020an % 3,5era iritsi da euskal erakundeentzat; 2021erako defizita % 3,0n finkatzea lortu zen (% 2,2 Eusko Jaurlaritzarentzat eta % 0,8 foru-aldundientzat), eta horrek aurrekontuak modu sendoagoan egiteko prozesua hastea ahalbidetu zuen.; Eusko Jaurlaritzaren zor publikoaren helburua 2020rako % 16,3n eta 2021erako % 16,9n ezartzea erabaki zen, hau da, 10.821 milioi euro eta 12.440 milioi euro lortzea. Halaber, finantza-arloko akordioak hartu ziren: a) 2019ko behin betiko zerga berezien ondoriozko kupo likidoak eta finantza-konpentsazioak, eta 2020rako behin-behineko zenbatekoak, eta b) Euskal Autonomia Erkidegoari 2018rako eta 2019rako dagokion behin betiko finantzaketa eta 2020ko behin-behineko finantzaketa, enplegu-politika aktiboei lotutako kostuagatik.