Ekimena 146.1. Espainiako Gobernuarekin batera lan egitea, transferitu ahal diren eskumen, gai eta zerbitzuei buruzko negoziazioak gauzatzeko, Gobernu Kontseiluak 2017ko irailean babestutako eta Eusko Jaurlaritzaren ...

Espainiako Gobernuarekin batera lan egitea, transferitu ahal diren eskumen, gai eta zerbitzuei buruzko negoziazioak gauzatzeko, Gobernu Kontseiluak 2017ko irailean babestutako eta Eusko Jaurlaritzaren Autogobernuaren Ponentziara bidalitako Euskal Autonomia Erkidegoari egin beharreko Transferentzien Eguneraketari buruzko 2017ko Txostenak jasotako terminoen barruan eta Espainiako Gobernuak formalki 2020ko otsailaren 20an bidalitako Eusko Jaurlaritzak eskatutako transferentziei buruzko balizko negoziazioetarako kronograma-proposamen orientagarriarekin bat eginez. Izan ere, jakin badakigu beharrezkoa dela horiek elkarren artean adostuta eguneratzea, batez ere, kontuan hartuta COVID-19aren pandemiaren eragina.

Helburua
Kompromisoa 146. Transferitzeke dagoen autogobernua.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Eskumen-sistema
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak immigrazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskadira transferitzea erabaki dute.
Akordioa Estatuarekin atzerriko unibertsitate-tituluak Euskadira homologatzeko transferitzerako.
Akordioa Estatuarekin, aldiriko tren bidezko bidaiarien garraio-zerbitzua transferitzeko
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak lehen bilera egin dute Madrilen.Topaketa horretan trenbideen eskualdaketei, atzerriko unibe...
Eguneratze-data: 2023/12/19
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak lehen bilera egin dute Madrilen.Topaketa horretan trenbideen eskualdaketei, atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioari eta etorkinei harrera egiteko sistemari buruz hitz egin dute, baita Aldebiko Lankidetza Batzorde Iraunkorra berehala abian jartzeari buruz ere.
Unibertsitateko titulazioak homologatzeko eskumena eskualdatzeko erreklamazioa, beste herrialde batzuetako medikuntzako profesionalak izatea ahalbidetuko lukeena.
Euskal Autonomia Erkidegoak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren prestazio ez-kontributiboaren kudeaketa bere gain hartzeko hitzarmena ezartzeko erabakia.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (IMV) transferitzeko akordioa itxi dute Transferentzien Batzorde Mistoak gizarte prestazio hori Euskal Autonomia Erkidegoar...
Eguneratze-data: 2022/03/16
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (IMV) transferitzeko akordioa itxi dute Transferentzien Batzorde Mistoak gizarte prestazio hori Euskal Autonomia Erkidegoari osorik eta denbora mugarik gabe eskualdatu zaiola sinatu du Horrela, gizarte prestazio horrek laster utziko dio Euskal Autonomia Erkidegoan kudeaketa gomendioa izateari. Akordioa lortu ondoren, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordio bat itxi dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera Euskadira transferitzeko, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu prestazio ez-kontribu...
Eguneratze-data: 2022/02/23
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordio bat itxi dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera Euskadira transferitzeko, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu prestazio ez-kontributibo hori kudeatzeko eginkizunak. Transferentziaren ondorioz, Eusko Jaurlaritza arduratuko da BGD izapidetzeaz, aitortzeaz eta ordaintzeaz, eta amaiera emango dio orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan prestazio horren kudeaketa arautzen zuen kudeaketa-gomendioari.
170/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, Estatua-Euskal Autonomia Erkidegoa Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia onartzekoa. Horren bidez, maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bidez portu-gai...
169/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazt...
Eguneratze-data: 2021/07/07
169/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa.
171/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, Euskal Aut...
Eguneratze-data: 2021/07/07
171/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak.
172/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak hartu duen erabakia, Argitalpen Seriatuen Nazioart...
Eguneratze-data: 2021/07/07
172/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak hartu duen erabakia, Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua (ISSN International Standard Serial Number) esleitzeko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko.
Transferentzien Batzorde Mistoa bildu da, Euskadiri lau eskumen berri eskualdatzeko erabakiak onartzeko: espetxeak, ISSN kode bibliografikoa, errepide bidezko garraioa eta Ondarroako Itsas Barrutiaren ...
Eguneratze-data: 2021/05/10
Transferentzien Batzorde Mistoa bildu da, Euskadiri lau eskumen berri eskualdatzeko erabakiak onartzeko: espetxeak, ISSN kode bibliografikoa, errepide bidezko garraioa eta Ondarroako Itsas Barrutiaren egoitza. Espetxeen gaineko eskumena, nolanahi ere, ez da 2021eko urriaren 1era arte iritsiko.
Aldeko balorazioa eman zaio Espainiako Gobernuak egin beharreko transferentziak negoziatzeko egutegiari buruz egin duen proposamen berriari. Egutegi horrek esan nahi du aurtengo otsailean itxitakoa egu...
Eguneratze-data: 2020/10/15
Aldeko balorazioa eman zaio Espainiako Gobernuak egin beharreko transferentziak negoziatzeko egutegiari buruz egin duen proposamen berriari. Egutegi horrek esan nahi du aurtengo otsailean itxitakoa eguneratu egin dela, eta egokitu egin behar izan dela, COVID-19ren eta azken hilabeteetako hauteskunde-deialdien ondoriozko inguruabarren ondorioz, eta horrek hilabete batzuetako atzerapena ekarriko du eskualdaketak gauzatzeko orduan.