Ekimena 147.1. Sektore Publikoaren Legea onestea, Eusko Jaurlaritzak erakundeen egituran duen paper koordinatzailea bermatuko duena eta erakunde-maila desberdinen arteko balizko bikoiztasunak saihesten dituzten lanki...

Sektore Publikoaren Legea onestea, Eusko Jaurlaritzak erakundeen egituran duen paper koordinatzailea bermatuko duena eta erakunde-maila desberdinen arteko balizko bikoiztasunak saihesten dituzten lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak barne hartzen dituena.

Jarraipena

35/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Euskal Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko Erakundearteko Batzordea arautzen duena. Informazio gehiago. 
Zuzenean zerbitzuak paperezko dokumentazioa digitalizatzen du. amaiera eman dio herritarrek aurkeztutako paperak eta dokumentuak jaso eta gordailutzeari, eta formatu digitalean bakarrik gordetzen hasi ...
Eguneratze-data: 2022/06/08
Zuzenean zerbitzuak paperezko dokumentazioa digitalizatzen du. amaiera eman dio herritarrek aurkeztutako paperak eta dokumentuak jaso eta gordailutzeari, eta formatu digitalean bakarrik gordetzen hasi da. Horrela, paperik gabeko bulego eta zerbitzu baterantz aurrerapausoa egin du, datuen biltegiratzea eta komunikazioa hobetzeko eskura dauden teknologia berriak aprobetxatuz. Neurri horrek ingurumena babesten laguntzeaz gain, informazio konfidentziala babesteko eraginkortasuna eta segurtasun maila ere hobetzen ditu.
Euskal Sektore Publikoaren Lege-proiektua onartzea eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea. Lege-proiektu horrek erreferentzia juridikoa izan nahi du, egungo arau-sakabanaketari erantzuna emateko Euskadiko...
Eguneratze-data: 2020/12/29
Euskal Sektore Publikoaren Lege-proiektua onartzea eta Eusko Legebiltzarrera bidaltzea. Lege-proiektu horrek erreferentzia juridikoa izan nahi du, egungo arau-sakabanaketari erantzuna emateko Euskadiko sektore publikoko erakunde konplexu baten aurrean, hainbat testu juridiko dituena.