Ekimena 147.2. Administrazioaren eta herritarren arteko harreman-eredua berriz diseinatzea, digitalizazioaren bultzadan eta sinplifikatzeko berritzearen filosofian oinarrituta. Zerbitzuak uneoro egon behar dira eskur...

Administrazioaren eta herritarren arteko harreman-eredua berriz diseinatzea, digitalizazioaren bultzadan eta sinplifikatzeko berritzearen filosofian oinarrituta. Zerbitzuak uneoro egon behar dira eskuragarri, edozein tokitik eta edozein gailuren bidez. Zerbitzuak sinplifikazioko eta aktibitateko ikuspegi batekin sortu eta diseinatu egingo dira eta herritarrei zuzenduko zaizkie, zehazki, hizkuntza sinplea erabiliz. Bide digitala sustatuko da, herritarrei arreta emateko leihatila bakarraren bidez, baita telefono mugikorraren bidezko harremana ere.

Jarraipena

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Funtzionario Gaituen Erregistroa sortu eta arautzen da.
41/2022 Dekretua, apirilaren 5ekoa, Euskadiko Toki-Erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko Dekretua aldatzekoa.
Erabakia, Gobernantza, Berrikuntza Publiko eta Gobernu Digitalaren 2030 Plan Estrategikoa onartzen duena; Ardatz ', Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren gobernantza, berrikuntza publik...
Herritarrek Eusko Jaurlaritzarekin eta beste administrazio publiko batzuekin egin ahal izango dituzte ordainketak, Bizum-en eta Nire Ordainketa Wallet aplikazio mugikorraren bidez. Tasak, isunak, matri...
Eguneratze-data: 2021/12/14
Herritarrek Eusko Jaurlaritzarekin eta beste administrazio publiko batzuekin egin ahal izango dituzte ordainketak, Bizum-en eta Nire Ordainketa Wallet aplikazio mugikorraren bidez. Tasak, isunak, matrikulazioak eta ordainketa elektronikoko bestelako aginduak modu erraz eta seguruan ordaindu ahal izango dira, Bizum plataformaren bidez. Nire Wallet ordainketa diru-zorro digital bat da telefono mugikorrean, eta erabiltzaileari barra-kodea edo ordainagiriaren QR kodea irakurriz ordainketak egiteko aukera ematen dio.
Eusko Jaurlaritzak 21 eguneko epea du hornitzaileei fakturak ordaintzeko. Epe hori Estatuko batez bestekoa baino txikiagoa da, aurtengo maiatzean 24,45 egunekoa baitzen, autonomia erkidegoek Ogasun eta...
Eguneratze-data: 2021/08/06
Eusko Jaurlaritzak 21 eguneko epea du hornitzaileei fakturak ordaintzeko. Epe hori Estatuko batez bestekoa baino txikiagoa da, aurtengo maiatzean 24,45 egunekoa baitzen, autonomia erkidegoek Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari emandako datuen arabera. Berankortasunari buruzko araudiak 30 eguneko epea ezartzen du gehienez.