Ekimena 149.1. “Euskal enplegu publikoaren lege” bat onestea, euskal administrazio publikoaren bitarteko kontratuen tasa altuak murrizten dituena, zehazki, bitarteko langileak finkatzeko prozesuen eta enplegu- eskain...

“Euskal enplegu publikoaren lege” bat onestea, euskal administrazio publikoaren bitarteko kontratuen tasa altuak murrizten dituena, zehazki, bitarteko langileak finkatzeko prozesuen eta enplegu- eskaintza publiko berrien bidez, funtzionarioak berritzea eta horien belaunaldi-erreleboa ahalbidetzeko.

Jarraipena

Euskadiko Enplegu Publikoa Koordinatzeko Batzordeak euskal enplegu publikoaren eredu berri bat finkatzeko erronkarekin hasi du bere ibilbidea. Organoak esparru berri baten alde lan egiteko helburua eza...
Eguneratze-data: 2024/02/26
Euskadiko Enplegu Publikoa Koordinatzeko Batzordeak euskal enplegu publikoaren eredu berri bat finkatzeko erronkarekin hasi du bere ibilbidea. Organoak esparru berri baten alde lan egiteko helburua ezarri du, non jardunaren ebaluazioa eta karrera profesionala izango diren enplegu publikoko politiken ardatzak.
Erabakia, baimena ematekoa Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak (IVAP) eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako lankidetza hitzarmenaren luzapena izenpetzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Prestakunt...
Eguneratze-data: 2023/12/26
Erabakia, baimena ematekoa Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak (IVAP) eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako lankidetza hitzarmenaren luzapena izenpetzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Prestakuntza Plana egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2023ko enplegu publikoaren eskaintza onarpena, eta Euska...
Eguneratze-data: 2023/12/13
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2023ko enplegu publikoaren eskaintza onarpena, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024 Berpiztu Programan txertatzekoa bai Ertzaintzan sartzeko plazak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-administrazioan eta sektore publikoko erakunde instrumentaletan deialdi publikoa izango duten plazak ere. Eskaintzak 3.010 plaza ditu guztira, eta aurrerapauso handia da Jaurlaritzak euskal sektore publikoan enplegu publikoa sustatzeko duen helburuan. Kopuru horretatik, 590 plaza EAEko Administrazio Orokorrari eta haren erakunde autonomoei dagozkie, 886 Hezkuntza Administrazioari, 1.434 Osakidetzari eta Administrazio instituzionaleko gainerako zuzenbide erakunde publikoei, eta 100 plaza Ertzaintzako agente kategorian sartzeko.
Gasteizko Arka kaleko 1. zenbakiko eraikina erosteko, Zuzenean eta lurraldeko beste zerbitzu batzuk zentralizatzeko. Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren egoitza berria 2025ean irekiko da, eta lurra...
Eguneratze-data: 2023/11/27
Gasteizko Arka kaleko 1. zenbakiko eraikina erosteko, Zuzenean eta lurraldeko beste zerbitzu batzuk zentralizatzeko. Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren egoitza berria 2025ean irekiko da, eta lurralde-ordezkaritza batzuen zerbitzuak ere hartuko ditu
Konstituzio Auzitegiaren aurrean defendatzea gaikuntza nazionala duten tokiko funtzionarioak egonkortzeko prozesuen gaineko eskumena, auto baten aurrean. Auto horretan, EAEko Auzitegi Nagusiak Konstitu...
Eguneratze-data: 2023/11/21
Konstituzio Auzitegiaren aurrean defendatzea gaikuntza nazionala duten tokiko funtzionarioak egonkortzeko prozesuen gaineko eskumena, auto baten aurrean. Auto horretan, EAEko Auzitegi Nagusiak Konstituzio Auzitegira eramango du auzia, konstituzionaltasuna berrikus dezan. Udal-idazkariak, diruzainak eta kontu-hartzaileak egonkortzeko hautaketa-prozesuekin aurrera jarraituko da.
Lanpostuen zerrendaren aldaketa onartu da, eta zerbitzu publikoa indartzen jarraitu da plantillaren egitura handituz.
Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren negoziaziomahai orokorraren akordioa onartzekoa. Akordio horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratuko langile finkoentzako 2023rako e...
Eguneratze-data: 2023/03/28
Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren negoziaziomahai orokorraren akordioa onartzekoa. Akordio horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratuko langile finkoentzako 2023rako erretiro partzialeko plana onartzen da
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialaren erabakia, lekualdatze-lehiaketa bidez euskal espetxe-administrazioan destinoa lortu duten funtzionarioei aplikatu beharreko lan-...
Eguneratze-data: 2022/09/20
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialaren erabakia, lekualdatze-lehiaketa bidez euskal espetxe-administrazioan destinoa lortu duten funtzionarioei aplikatu beharreko lan-baldintzei buruzkoa.
1.034 lanpostu deialdia funtzionario eta lan-kontratuko langileentzat. Funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen hainbat kategoriatako hogei bat eskalaren oinarri espezifikoak argitaratu dira. Plaza ...
Eguneratze-data: 2022/09/13
1.034 lanpostu deialdia funtzionario eta lan-kontratuko langileentzat. Funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen hainbat kategoriatako hogei bat eskalaren oinarri espezifikoak argitaratu dira. Plaza horiek lehendik deitutako 1.272 plazei gehitzen zaizkie.
Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko mahai sektorialarena, Euskal Espetxe Administrazioan lan egiten duten enplegatu publikoen berariazko alderdiak arautzen dituena.
Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzera bideratutako enplegu publikoaren eskaintzari buruzko Erabakia.
Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administ...
Eguneratze-data: 2022/05/24

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena eta 2020-2024 aldirako Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu Programan Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak sartzen dituena. 8.764 plazetatik 1.686 EAEko Administrazio Orokorrari dagozkio, 3.040 Hezkuntza Administrazioari, 315 Segurtasun Administrazioari eta 3.723 Osakidetzari. EHAAn argitaratzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko p...
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorraren Erabakia, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko lankontratudun langile finkoentzako 2022rako Erretiro Plan Partzialari buruzkoa bait...
Eguneratze-data: 2022/03/29
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorraren Erabakia, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko lankontratudun langile finkoentzako 2022rako Erretiro Plan Partzialari buruzkoa baita. Hori da enplegatu publikoen lan-bizitza amaitzeko bidea hobetzeko aurreikusitako neurrietako bat
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu da (4.000 ...
Eguneratze-data: 2021/12/21
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu da (4.000 plaza inguru), eta Berpiztu Programan sartu dira, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 2020-2024 aldirako, Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko plazak (424 plaza) eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatutupeko langile izateko 273 plaza. Halaber, 2022an egonkortze-prozesuei hasiera ematea proposatu du.
Onartu egiten da Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa - Empresa de Certificación y Servicios, IZENPE, S.A.ri egindako enkargua, Administrazio Publikoen identifikazio eta sinadura elektronikoari eta elkarrera...
Eguneratze-data: 2021/09/14
Onartu egiten da Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa - Empresa de Certificación y Servicios, IZENPE, S.A.ri egindako enkargua, Administrazio Publikoen identifikazio eta sinadura elektronikoari eta elkarreragingarritasun eta segurtasun nodoari (NISAE) buruzko hainbat zerbitzu emateko.
Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten 100.000 langile baino gehiagoren jarduera antolatu eta arautzeko. Arauak gara...
Eguneratze-data: 2021/07/06
Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten 100.000 langile baino gehiagoren jarduera antolatu eta arautzeko. Arauak garapen profesionalaren alde guztiak arautzen ditu, eta euskal enplegu publikoaren eredu propioa definitzen eta finkatzen du. Duela 32 urtetik indarrean dagoen Funtzio Publikoaren Legea eguneratzen du. Haren helburua da euskal enplegu publikoa oro har kudeatzeko tresnen araubide juridikoa antolatzea, definitzea eta arautzea. Hala, arlo publikoan lan egiten duten pertsonen alderdiak arautuko ditu, beren ibilbide profesionalari dagokion guztian, LEP batera aurkezten direnetik erretiroa hartu arte: Enplegu publikoaren antolamendua eta egitura; ordainsari-sistemaren diseinua; enplegu publikoaren organoen eta haien eskumenen erregulazioa; prestakuntza eta garapen profesionala; edo langileen karrera profesionala.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako 1.230 lanpostu betetzeko deialdia iragarri da, 2021ean. Lan-eskaintza publikoaren oinarriak prestatzen eta negoziatzen ari dira. LEPak 1.017 lanpo...
Eguneratze-data: 2021/06/25
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrerako 1.230 lanpostu betetzeko deialdia iragarri da, 2021ean. Lan-eskaintza publikoaren oinarriak prestatzen eta negoziatzen ari dira. LEPak 1.017 lanpostu ditu hitzemanda dagoeneko, eta horiei urtean zehar beste 213 gehitu ahal izango zaizkie.
133/2021 Dekretua, maiatzaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratudun langile finkoentzako Erretiro Partzialeko Planari buruzkoa, 2...
Eguneratze-data: 2021/03/23
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioa onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-kontratudun langile finkoentzako Erretiro Partzialeko Planari buruzkoa, 2021eko otsailaren 12tik abenduaren 31ra artekoa, eta akordio hori zabaltzea Erkidegoko sektore publikora.
Jaurlaritzako lan-kontratuko langileentzako txanda-kontratua. Erretiro partzialerako plan bat adostu da Euskadiko lan-kontratudun langile finkoentzat, 2021eko ekitaldian garatzeko.
Eguneratze-data: 2021/02/13
Jaurlaritzako lan-kontratuko langileentzako txanda-kontratua. Erretiro partzialerako plan bat adostu da Euskadiko lan-kontratudun langile finkoentzat, 2021eko ekitaldian garatzeko.
Akordioa, 2020rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena eta 2017-2020 aldirako Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena. Zehazki, 836 plaza deituko dira Hezkuntza Administraziorako, 700 Ert...
Eguneratze-data: 2020/12/22
Akordioa, 2020rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena eta 2017-2020 aldirako Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena. Zehazki, 836 plaza deituko dira Hezkuntza Administraziorako, 700 Ertzaintzaren oinarrizko eskalan agenteak sartzeko eta 1002 Osakidetzako estatutupeko langile finko izateko. LEP 2020.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean 1.500 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) iragarri du, bitartekotasuna murrizteko eta enplegu publikoa egonkortzeko konpromis...
Eguneratze-data: 2020/12/14
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean 1.500 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) iragarri du, bitartekotasuna murrizteko eta enplegu publikoa egonkortzeko konpromisoa berretsiz.