Ekimena 149.2. Funtzio publikorako sarbide-sistemak eguneratzea eta berrikustea, gardenagoak eta arinagoak izan daitezen, erabateko bermearekin betez berdintasun, merezimendu eta gaitasuneko printzipioak.
Funtzio publikorako sarbide-sistemak eguneratzea eta berrikustea, gardenagoak eta arinagoak izan daitezen, erabateko bermearekin betez berdintasun, merezimendu eta gaitasuneko printzipioak.
- Helburua
- Kompromisoa 149. Administrazio berritua eta digitala bultzatzea, finkatutako eta prestatutako giza baliabideekin.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako LEP baterako deialdia egiten da. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren urrats berri bat da, pertsona guztiak lan-munduan erabat sartzeko bidean.
Eguneratze-data: 2023/11/18
Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako LEP baterako deialdia egiten da. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren urrats berri bat da, pertsona guztiak lan-munduan erabat sartzeko bidean.
Euskadik lehen aldiz egiten ditu toki-erakundeetako funtzionarioak hautatzeko probak. Euskal erakundeen eskumena defendatzen da, lan-eskaintza hautatu, onartu eta funtzionarioak izendatzeari dagokionez...
Eguneratze-data: 2023/10/17
Euskadik lehen aldiz egiten ditu toki-erakundeetako funtzionarioak hautatzeko probak. Euskal erakundeen eskumena defendatzen da, lan-eskaintza hautatu, onartu eta funtzionarioak izendatzeari dagokionez. Uste du prozesua euskal autogobernuan babestuta dagoela, Eusko Jaurlaritzari esleitutako eskumen-eremuan.
Administrazio Orokorreko enplegu publikoa finkatzeko EPEko azterketak amaitu dira, 21.812 parte-hartzailerekin. Hautaketa-prozesua amaitutakoan, karrerako funtzionarioek 3.700 plaza huts inguru beteko ...
Eguneratze-data: 2023/06/30
Administrazio Orokorreko enplegu publikoa finkatzeko EPEko azterketak amaitu dira, 21.812 parte-hartzailerekin. Hautaketa-prozesua amaitutakoan, karrerako funtzionarioek 3.700 plaza huts inguru beteko dituzte EAEko Administrazio Orokorrean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa finkatzeko hautaketa prozesuen laugarren faserako deialdia. Deialdiak EAEko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboen Hitzarmen...
Eguneratze-data: 2022/12/22
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa finkatzeko hautaketa prozesuen laugarren faserako deialdia. Deialdiak EAEko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboen Hitzarmeneko lan kontratuko langileentzat gordetako 21 plazari eragiten die eta, horrela, funtzionarioak nahiz lan-kontratuko langileak betetzeko eta hautatzeko prozesua osatzen da, 3.700 plaza inguru osatu arte.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzen da. Lan-poltsak kudeatzeko eredua eredu telematiko bihurtzen da, eta horrek ...
Eguneratze-data: 2021/01/25
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzen da. Lan-poltsak kudeatzeko eredua eredu telematiko bihurtzen da, eta horrek hautagaien ahalduntzea dakar, bai eta komunikazio- eta hautaketa-eredua hobetzea ere.