Ekimena 150.3. Susperraldirako eta erresilientziako proiektuen ikuskapena eta plangintza egitea Next Generation EU Programaren funts europarrak gauzatzearen eta kudeatzearen esparruan, baita Susperraldi eta Erresilie...

Susperraldirako eta erresilientziako proiektuen ikuskapena eta plangintza egitea Next Generation EU Programaren funts europarrak gauzatzearen eta kudeatzearen esparruan, baita Susperraldi eta Erresilientziako Plan Nazionalean ere.

Helburua
Kompromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kudeaketa aurreratua
Eremu geografikoak
Euskadi

Jarraipena

Euskadik Suedian parte hartuko du eskualde Periferikoen eta Itsas Eskualdeen Konferentzian, EBko kohesio-politikaren etorkizunari heltzeko. Foro horretan planteatu da eskualdeek parte hartu beharra dut...
Europako Batzordeak eraldaketa digitala eta eraldaketa energetiko-klimatikoa helburu dituen Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa 21-27 onartu du.(2022/12/01)EHAAn argitaratutako iragarkia. (2023/0...
Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek “Euskadiko Inbertsio Estrategikoen 2022-2024 Plana” aurkeztu dute. Planak baliabide propioak aktibatzea ekarriko du, 530 milioi euro inguru, Euskadi Next-en sartut...
Eguneratze-data: 2023/02/15

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek “Euskadiko Inbertsio Estrategikoen 2022-2024 Plana” aurkeztu dute. Planak baliabide propioak aktibatzea ekarriko du, 530 milioi euro inguru, Euskadi Next-en sartutako ekimenak eta proiektuak bultzatzeko. (2022/03/30)

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak aldeko txostena eman dio 2022-2024 aldirako EAEko Inbertsio Estrategikoen Plana gauzatzeko Erakundeen arteko Akordioari, baita plan horretan jasotako finantzaketa-formulari ere. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek konpromisoa hartu dute bakoitzak bere eskumenen esparruan aurreikusita dauden proiektu estrategikoak egiteko, 528,8 M €-ko zenbatekoaz. (2022/04/01)

2022-2024 aldirako Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Plana (IEEP) garatzeko aurreikusitako proiektuen eta jardueren gauzatze-mailaren berri eman zen. 2022an, guztira, 112,7 milioi euro inbertitu dira hainbat proiektutan; hau da, urte horretarako aurreikusitako guztizkoaren % 120,8ko gauzatze-maila izan da, eta IEEParen zuzkidura osoaren % 21,3koa.

2021-2027 Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsa Plus Programa Europako Batzordeak onartutako Estatuko lehenengo bien artean dago. programak 79 milioi euro bideratuko dira enplegagarritasu...
Eguneratze-data: 2022/11/28
2021-2027 Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsa Plus Programa Europako Batzordeak onartutako Estatuko lehenengo bien artean dago. programak 79 milioi euro bideratuko dira enplegagarritasun- eta gizarteratze-jarduketak finantzatzera. Berritasun gisa, Haur Bermea gehitu da aldi honetan. Horren bidez, laguntza eta babesa eman nahi zaie adingabeei eta haien familiei, ingurunerik ahulenetako haurren pobrezia- eta bazterketa-arriskua murrizteko.
Jaurlaritzak Hitzartuz programaren berri izan zuen. Lehendakariak irailaren 22ko Politika Orokorreko Osoko Bilkuran aurkeztu zuen ekimen hori. Programak 334 milioi euroko eragina izango du, 2022 eta 20...
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari proposatu dio MRR maileguak erabiltzea eskualdeko proiektu estrategiko pribatu eta publiko/pribatuetarako sustapen-palanka izatea -Euskadi izan zen eskualdeko P...
2021-23 aldirako konferentzia sektorialen edo zuzeneko emakidaren bidez autonomia-erkidegoei banatutako 17.853 milioi euroetatik, Euskadiri 856 milioi euro esleitu zaizkio guztira (748 milioi konferent...
Eguneratze-data: 2022/06/24
2021-23 aldirako konferentzia sektorialen edo zuzeneko emakidaren bidez autonomia-erkidegoei banatutako 17.853 milioi euroetatik, Euskadiri 856 milioi euro esleitu zaizkio guztira (748 milioi konferentzia sektorialen bidez eta 108 zuzeneko emakidaren bidez); guztizkoaren % 4,79. Orain arte jasotako funtsekin, 267,8 milioi euro jarri dira zirkulazioan. 2022ko bigarren seihilekoan beste 289 milioi euro mobilizatzea aurreikusi da, eta horrek esan nahi du urte honen amaierarako 2021ean eta 2022an konferentzia sektorialetan Euskadiri esleitutako funtsen % 86,4 zirkulazioan jarriko dela.
Lehendakaria Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako lehen presidenteorde eta ministroarekin bildu da. Tartean, egoera ekonomikoa, ekonomiaren eta enpleguaren eraldaketa-egoera eta Euskadiren l...
Eusko Jaurlaritzak 2021 eta 2023 artean 595 milloi euro jasoko ditu, oraingoz, autonomia-erkidegoaren artean banatuko diren berreskuratze eta erresilentzia mekanismoko europako funtsaren 14.733 milloi ...
Eguneratze-data: 2021/10/27
Eusko Jaurlaritzak 2021 eta 2023 artean 595 milloi euro jasoko ditu, oraingoz, autonomia-erkidegoaren artean banatuko diren berreskuratze eta erresilentzia mekanismoko europako funtsaren 14.733 milloi euroetatik.
Mugikortasun berria, trantsizio digitala eta osasun-terapia aurreratuak dira Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari bidaliko dizkion hiru proposamenen ardatza. « Basque Mobility », « Datuaren Ekosist...
Eguneratze-data: 2021/10/19
Mugikortasun berria, trantsizio digitala eta osasun-terapia aurreratuak dira Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari bidaliko dizkion hiru proposamenen ardatza. « Basque Mobility », « Datuaren Ekosistema » eta « Basque Advanced Therapies » herrialde-ikuspegiarekin definitutako hiru proiektu dira, eta Euskadin jasotako Next proiektuak Euskadiko espezializazio adimenduneko hiru arloekin eta ZTBPrekin, Espainiako Berreskurapen Planarekin koherenteak dira, Europak ezarritako epeetan gauzatu daitezkeenak eta euskal ekonomiaren eraldatzaileak direnak.
Euskadik 538 milioi euro jaso ditu Estatuko Administrazioak kudeatzen duen Errekuperazio eta Erresilientzia Mekanismotik (EEM). Ikuspegi kuantitatibotik, agerian geratzen da banaketa kohesio-irizpideek...
Eguneratze-data: 2021/09/22
Euskadik 538 milioi euro jaso ditu Estatuko Administrazioak kudeatzen duen Errekuperazio eta Erresilientzia Mekanismotik (EEM). Ikuspegi kuantitatibotik, agerian geratzen da banaketa kohesio-irizpideekin egiten ari dela. Horrek zigortu egiten ditu Europako funtsen laguntzarekin sustatu nahi diren politika publikoen garapenean posizio erlatibo hobea duten autonomia-erkidegoak, hala nola Euskadi. Gobernuaren iritziz, eta ikuspegi kualitatibotik, aipatu behar da sektoreko batzarretan banatutako funtsak izaera finalista dutela eta Estatuko Administrazio Orokorrak definitu eta diseinatutako eta Europarekin negoziatutako kudeaketa-gomendioekin transferitzen direla, oraingoz autonomia-erkidegoei kontuan hartu gabe, nahiz eta beren eskumen propioen esparruan garatu beharreko jarduerak izan. Gauzatu beharreko jarduketen edukiak egokitzeko gaitasun mugatua izan da. Era berean, autonomia-erkidegoei funtsak banatu zaizkien jarduera finalistek ez dute izaera inbertitzaile edo eraldatzaile argirik. Gehiago erantzuten diote ekonomia suspertzeko finantzaketari, Espainiako ekonomiaren beharrezko eraldaketari baino.
Sailburuak Ogasun Ministerioak deitutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren Konferentzia Sektorialean parte hartuko du. Topaketak funtzionamenduko, jarraipeneko eta informazioko gai t...
Eguneratze-data: 2021/08/02

Sailburuak Ogasun Ministerioak deitutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren Konferentzia Sektorialean parte hartuko du. Topaketak funtzionamenduko, jarraipeneko eta informazioko gai teknikoak argitzeko balio izan du, eta Euskadik hilabete dezente eman ditu gai horiek azpimarratzen. Zenbait ministerioren sektore-konferentzietan eman diren iragarki partzialek aurreikusten dute datozen hiru urteetarako 500.000.000 euro inguru emango zaizkiola Euskadiri, kudeaketa zuzena egin dezan hainbat arlotan, hala nola hezkuntzan, enpleguan, ingurumenean, gizarte-politiketan, berdintasunean, garraioetan, etxebizitzan, hirigintzan edo eraginkortasun energetikoan.

Europako Ekonomia eta Funtsen sailburuordeak Aurreikuspen Ekonomikoko Zentroa (CEPREDE) elkartearen sei hilean behingo batzarrean esku hartu du, Euskadi Next 2021-2026 programa eguneratzeko ildo nagusi...
Euskadi Next 2021-2026 Programa eguneratzea onartu da; izan ere, aurtengo lehen hilabeteetan funtsen kudeaketarekin eta haien gobernantzarekin lotutako gaiak ezagutu dira Europan, Espainian eta Euskadi...
Eguneratze-data: 2021/05/18
Euskadi Next 2021-2026 Programa eguneratzea onartu da; izan ere, aurtengo lehen hilabeteetan funtsen kudeaketarekin eta haien gobernantzarekin lotutako gaiak ezagutu dira Europan, Espainian eta Euskadin, eta kontuan hartu behar dira, nahitaez, ikuspegi horretan. Euskadi Next programak proiektu zehatz, ukigarri eta gauzagarriak biltzen ditu Europak ezarritako denbora-esparruan, eta 18.286.000.000 euroko inbertsioa eragin dezakete guztira – Europako funtsak eta baliabide propio publiko eta pribatuak –.
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari proposatuko dio "autonomia-erkidegoetako langileen" figura berri bat sortzea, kudeaketa errazteko eta Espainiako Berreraikuntza, Eraldaketa eta Erresilientzia P...
Eguneratze-data: 2021/04/30
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari proposatuko dio "autonomia-erkidegoetako langileen" figura berri bat sortzea, kudeaketa errazteko eta Espainiako Berreraikuntza, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasotako EEMren funtsak eskuratzean zenbait ministeriok proiektuak zatitzea saihesteko. Planteamendu horren bidez, autonomia-erkidegoen indarguneetan beharrezko eraldaketa finkatu nahi da, eta, horregatik, aurreikusitako ekintzek espezializazio adimenduneko estrategiak baliatu behar dituzte, Europak bere eskualde-politikaren esparruan bermatutakoak, gainera.
Ekonomia eta Ogasun Sailaren Sailburuak parte hartu zuen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Konferentzia Sektorialaren eraketan, Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza...
Enpresa-elkarteekin aldez aurretik lan egin ondoren, Jaurlaritzak Euskadi Next 21-26 programa onartu du, Euskadi berreskuratzeko, eraldatzeko eta erresilientzia lortzeko inbertsio-programa, alegia. Pro...
Eguneratze-data: 2020/12/29
Enpresa-elkarteekin aldez aurretik lan egin ondoren, Jaurlaritzak Euskadi Next 21-26 programa onartu du, Euskadi berreskuratzeko, eraldatzeko eta erresilientzia lortzeko inbertsio-programa, alegia. Programa hori, hiru foru-aldundiekin eta hiru euskal hiriburuetako udalekin koordinatuta, Espainiako Gobernuari helaraziko dio, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean   sar dezan, eta horrek Europara bidaliko du plan hori, Next Generation EU Funtsak eskuratu ahal izateko, hain zuzen ere, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik (BEM) datozenak.  Hala, euskal programaren lehen bertsio horrek 8 eremu estrategikotako (osagaiak) 188 inbertsio bildu ditu horien artean, nabarmentzekoak dira Euskadiko Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko 16 Proiektu Estrategikoak (EBEPE)–, eta BEMaren funtsetako 5.702,6 milioi euro jaso nahi dira. Zenbateko horrek, euskal administrazioen aurrekontu propioek eta inbertsio pribatuak emandakoari gehituta, 13.135 milioi euro aktibatuko lituzke Euskadin datozen 5 urteetan.

 

 

Europako funtsen esparruan EAEren orientazio estrategikoa eta lehentasunezko proiektuak zehazteko eztabaida monografikoa egin da Legebiltzarrean. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak hartu du parte eztaba...
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak agerraldia egin du, berak hala eskatuta, Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, Jaurlaritzak Euskadiko Errekuperazio eta Erresilientzia Programa egiteko, koordina...
Sail arteko Batzordearen lehen bilera eratu eta egin da, Euskadiko errekuperazio eta erresilientzia Programa (PRRE 2020-2023) – Euskadi Next – Lantzeko, koordinatzeko, gauzatzeko, jarraipena egiteko et...
Jaurlaritzak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Erresilentzia Berreskuratzeko Programa (PRRE 2020-2023) —Euskadi Next— landu, koordinatu, gauzatu, jarraipena egin eta ebaluatz...
Eguneratze-data: 2020/10/27

Jaurlaritzak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Erresilentzia Berreskuratzeko Programa (PRRE 2020-2023) Euskadi Next landu, koordinatu, gauzatu, jarraipena egin eta ebaluatzeko Sailarteko Batzordea sortzea onartu zuen. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion ekintzak integratuko ditu, Europar Batasunean aurkeztu beharreko susperraldi eta erresilientzia Planari dagokionez, eta Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren osagarri izango da.