Ekimena 150.4. Baliabide publikoen erabilera zorrotzean eta finantza publikoen jasangarritasunean oinarritutako aurrekontu-politika sustatzea, defizit- eta zor-mugak betetzen saiatuz, Ekonomia Itunaren Batzorde Misto...
Baliabide publikoen erabilera zorrotzean eta finantza publikoen jasangarritasunean oinarritutako aurrekontu-politika sustatzea, defizit- eta zor-mugak betetzen saiatuz, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adostutako egoerara eta ziklo ekonomikora egokitzeko esparru malgu batean barruan, hain zuzen ere, gizarte-politikak bermatzeko eta COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoari eta enplegu-krisiari erantzutea sustatzeko.
- Helburua
- Kompromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kudeaketa aurreratua
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorren lege proiektuaren onarpena. Aurrekontu horiek 4 herri-zutabetan oinarritzen dira: pertsonak, planeta, oparotasuna eta autogobernua. Apustu ...
Eguneratze-data: 2023/12/22
Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorren legea onartu du. EHAA.
2024rako Euskadiko aurrekontuen gidalerroak onartzen dira. Hain zuzen, legegintzaldi honetako azken aurrekontua izango da honako hau.
Eguneratze-data: 2023/06/13
16/2023 Dekretua, urtarrilaren 31koa, 2023ko ekitaldian zorpetze-eragiketak burutzeko erabakia hartu eta eragiketak baimentzeko. 2023rako gehienez 2.552 milioi euro.
Eguneratze-data: 2023/02/06
16/2023 Dekretua, urtarrilaren 31koa, 2023ko ekitaldian zorpetze-eragiketak burutzeko erabakia hartu eta eragiketak baimentzeko. 2023rako gehienez 2.552 milioi euro.
Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten edo egoitza fiskala duten autonomoentzako eta enpresentzako laguntza zuzenen eskabideak izapidetzeari eta kudeatzeari buruzko oinarriak onartzen dira, bai eta hor...
Eguneratze-data: 2022/10/26
Eskaerak aurkezteko beste epe bat ireki da (2021/10/20)
2021eko deialdiaren esleipena.
Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu zuen. Aurrekontuek 14.250,7 milioi euroko zenbatekoa izango dute, eta, beraz, % 8,7ko igoera izango dute. Au...
Eguneratze-data: 2022/10/25
Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu zuen. Aurrekontuek 14.250,7 milioi euroko zenbatekoa izango dute, eta, beraz, % 8,7ko igoera izango dute. Aurrekontuen proiektu horren % 76 (10.254,6 M€) gizarte-politiketara bideratuko da. Inbertsio publikoaren aldeko apustu irmoari eusten zaio, eta 1.800 milioi eurotik gorakoa izango da (2022an baino % 14,8 handiagoa). Halaber, I+G+Bra bideratutako aurrekontuak % 12ko igoera izango du, eta 658,4 milioi eurora iritsiko da (2022an baino 70,6 milioi euro gehiago).
EAEko 2023ko aurrekontu orokorrak egiteko aurrekontu-gidalerroak onartu dira, baliagarriak izango direnak ekonomiaren susperraldia finkatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko: Euskadi ekologikoa...
Eguneratze-data: 2022/06/14
Eusko Jaurlaritzak ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko 158m € eta 43m € bideratzea onetsi du erasandako enpresen likidezia bermatzeko.
Eguneratze-data: 2022/04/12
Lehendakariak, Ukrainari buruzko Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkura Monografikoan, “Ukrainako krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren neurriak” aurkeztu ditu, hiru ataletan bantzen direnak: martx...
Eguneratze-data: 2022/04/08
Baimendu da Jaurlaritzaren kreditu-lerroak 800 milioi euroan berritzeko, eta urtean zehar formalizatuko dira.
Eguneratze-data: 2022/03/22
21/2022 Dekretua, otsailaren 8koa, 2022ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen duena. Gehienez 1.429 milioi eurokoa.
Eguneratze-data: 2022/02/15
Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du, 13.107,8M/€-koa. , Horrek esan nahi du aurrekontu operatiboa –erabilgarri dagoena politika publikoetako ...
Eguneratze-data: 2021/10/26
250 milioi euroko ezohiko inbertsio-programa onartu da, eta 170 milioi euro aurten bertan hasiko dira gauzatzen. Zenbateko hori 2021eko Euskal Aurrekontuetan inbertsiorako jasotako 1.000 milioi euroei ...
Eguneratze-data: 2021/09/28
250 milioi euroko ezohiko inbertsio-programa onartu da, eta 170 milioi euro aurten bertan hasiko dira gauzatzen. Zenbateko hori 2021eko Euskal Aurrekontuetan inbertsiorako jasotako 1.000 milioi euroei gehitu behar zaie. Programak asmo handiko inbertsio-plan bat biltzen du datozen urteetarako apustu handiak bultzatzeko eta aurrean ditugun hiru trantsizio handiei berme osoz heldu ahal izateko: trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa, azken hori erronka demografikoak markatuta.
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBM-CMCE) 2022rako Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Aldundien zerga eta zorra eta defizita erabaki du.
Eguneratze-data: 2021/07/29
155/2021 Dekretua, ekainaren 22koa, martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege Dekretuaren I. tituluan aurreikusitako autonomoentzako eta enpresentzako laguntza zuzenen kudeaketa, izapidetze eta kontrol ekonom...
Eguneratze-data: 2021/06/25
EAEko 2022ko aurrekontu orokorrak egiteko aurrekontu-gidalerroak onartzen dira, susperraldi eta eraldaketa ekonomikoan arreta jarrita. Horretarako, inbertsio-plan handi bat diseinatu eta abian jarriko ...
Eguneratze-data: 2021/06/08
Ogasun Ministerioarekin eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin 218.000.000 euroko hitzarmen bat sinatzea onartu da, COVID-19aren eraginpeko sektoreentzako laguntza zuzenak kudeatzeko, enpresa-k...
Eguneratze-data: 2021/05/18
200 milioi euroko zor pribatua jaulki zen, 50 urteko epearekin, hainbat banketxerekin. Jaulkipena Gobernu Kontseiluak 2021eko ekitaldirako zorpetze-mugei buruz otsailaren 23an hartutako erabakiaren esp...
Eguneratze-data: 2021/03/08
200 milioi euroko zor pribatua jaulki zen, 50 urteko epearekin, hainbat banketxerekin. Jaulkipena Gobernu Kontseiluak 2021eko ekitaldirako zorpetze-mugei buruz otsailaren 23an hartutako erabakiaren esparruan kokatzen da. Eragiketa horien helburua da COVID-19 pandemiaren ondorioei aurre egiteko behar diren baliabideak izatea.
70/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, 2021eko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen duena.
Eguneratze-data: 2021/03/01
Baimena eman zen gobernuaren kreditu-lerroak 1.200 milioi eurotan handitzeko, 2021. urteari behar bezala aurre egiteko diruzaintza-maila egokiei eusteko eta COVID-19aren krisiak eragindako gastu-premia...
Eguneratze-data: 2021/02/23
Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektua onartu du (2020/12/15); Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Or...
Eguneratze-data: 2020/12/15
Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektua onartu du (2020/12/15); Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua aurkeztu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen (CES) Osoko Bilkuran (2021/01/21), eta nabarmendu zen Europak Next Generation EU funtsen errekuperazio- eta erresilientzia-mekanismoaren -MRR- kudeaketan eskualdeek duten zeregina defendatzen duela, otsailaren 8an onartuko den araudiaren zirriborroan sartu baitu. 1/2021 Legea, otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
2020ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez, hirurehun eta hamar milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulki da, eta haren ezaugarriak finkatu dira. (EHAA, 231 zk. 2020/11/20). 2021eko martxoaren 5eko Agind...
Eguneratze-data: 2020/11/20
2020ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez, hirurehun eta hamar milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulki da, eta haren ezaugarriak finkatu dira. (EHAA, 231 zk. 2020/11/20). 2021eko martxoaren 5eko Aginduaren bidez, berrehun milioi euroko gehikuntza egin zen aipatutako jaulkipenaren zenbatekoan (EHAA, 53 zk. 2021/03/15) Jaulkipen honek (510.000.000 €) nazioarteko aintzatespena jaso zuen "MTN-i" kapital pribatuen merkatuan espezializatutako aldizkariak emandako bi sariren bidez. Argitalpen horrek azpimarratzen duenez, sari horiek "krisi pandemikoan inbertitzaileei egindako proposamenaren garrantzia adierazten dute". Zehazki, hauek dira jaso diren bi sariak: Sub-Sovereign Deal Award ("azpisubiranoak" kategorian kokapen pribatu onena) eta Ultra-Long Deal Award ("muga-egun ultraluzeak" kategorian postu onena) (2021/03/24).
2020ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez, hirurogeita hamazortzi milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulki da, eta haren ezaugarriak finkatu dira. (EHAA, 231 zk., 2020/11/20)
Eguneratze-data: 2020/11/20
2020ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez, hirurogeita hamazortzi milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulki da, eta haren ezaugarriak finkatu dira. (EHAA, 231 zk., 2020/11/20)
Azaroaren 3ko 248/2020 Dekretua onartu zen, zeinaren bidez erabakitzen eta baimentzen baita zorpetze-eragiketak egitea 2020ko ekitaldirako, gehienez ere mila hirurehun eta hirurogeita hamalau milioi bo...
Eguneratze-data: 2020/11/03
Azaroaren 3ko 248/2020 Dekretua onartu zen, zeinaren bidez erabakitzen eta baimentzen baita zorpetze-eragiketak egitea 2020ko ekitaldirako, gehienez ere mila hirurehun eta hirurogeita hamalau milioi bostehun eta laurogeita hamazazpi mila eta bat (1.374.597.001) eurokoak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzen duen urriaren 29ko 1/2020 Legearen artikulu bakarrean aurreikusitakoaren arabera.
Jaurlaritzak, 2020rako EAEko Aurrekontu Orokorren Legea aldatzeko lege-proiektu bat onartu zuen, zorpetzeko gaitasuna handitzeko eta ekitaldi honetako kontuak COVID-19 pandemiaren ondorioz sortutako pr...
Eguneratze-data: 2020/10/20
Jaurlaritzak, 2020rako EAEko Aurrekontu Orokorren Legea aldatzeko lege-proiektu bat onartu zuen, zorpetzeko gaitasuna handitzeko eta ekitaldi honetako kontuak COVID-19 pandemiaren ondorioz sortutako premien ondorioz planteatutako defizit- eta zor-helburu berrietara egokitzeko; Legebiltzarrak Legea onartu zuen (1/2020 Legea, urriaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzen duena).
Gobernuak 2021eko EAEko Aurrekontu Orokorrak egiteko jarraibideak onartu zituen, berreraikuntzarako eta eraldaketa ekonomiko eta sozialerako. Aurrekontuetan ez da murrizketarik egingo politika publikoe...
Eguneratze-data: 2020/10/06
Gobernuak 2021eko EAEko Aurrekontu Orokorrak egiteko jarraibideak onartu zituen, berreraikuntzarako eta eraldaketa ekonomiko eta sozialerako. Aurrekontuetan ez da murrizketarik egingo politika publikoetan, eta osasunari eta hezkuntzari bultzada handia emango zaie. Pandemiak sortutako krisia aukera bat da eraldaketa energetiko-ekologikoaren, eraldaketa digitalaren eta gure ongizate-estatuaren erresilientzia indartzeko beharraren erronkei aurre egiteko, desberdintasunak arintzeko.