Ekimena 150.5. Finantza- eta zerga-politika erabiltzea enpleguaren, susperraldi ekonomikoaren, enpresa-errotzearen eta gizarte-kohesioaren eta berrikuntzaren alde, Finkatuz funts publikoaren ezarpenaren bidez eta, ha...
Finantza- eta zerga-politika erabiltzea enpleguaren, susperraldi ekonomikoaren, enpresa-errotzearen eta gizarte-kohesioaren eta berrikuntzaren alde, Finkatuz funts publikoaren ezarpenaren bidez eta, hala badagokio, hori handituz, euskal enpresa handien errotzea eta egitura ekonomikoarekiko trakzio-efektua bermatzeko. Era berean, aurreko helburu horretarako, ETEak finantzatuko dira arrisku-kapitaleko funtsen bidez; Finantzen Euskal Institutua finkatuko da finantzaketa publikoko tresnen kudeatzaile gisa eta funts jasangarriak igorriko dira, gizartekohesioa eta ingurumen-jasangarritasuna bultzatzeko.
- Helburua
- Kompromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kudeaketa aurreratua, Zerga-sistema
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Eusko Jaurlaritza 5.000 M €-ra iritsi da zor jasangarrian, Euskadi Bonu Jasangarriaren VIII. jaulkipenaren bidez. (600M€)
Eguneratze-data: 2024/02/07
Eusko Jaurlaritza 5.000 M €-ra iritsi da zor jasangarrian, Euskadi Bonu Jasangarriaren VIII. jaulkipenaren bidez. (600M€)
FEIri 5M €-ko ekarpena egiteko baimena eman zaio, Talde Deuda Alternativa FILPE funtsean (Europako Epe Luzeko Inbertsio Funtsetan) inbertitzeko. (2023/12/05) 182/2023 Dekretua, abenduaren 5ekoa, «Fina...
Eguneratze-data: 2023/12/20
FEIri 5M €-ko ekarpena egiteko baimena eman zaio, Talde Deuda Alternativa FILPE funtsean (Europako Epe Luzeko Inbertsio Funtsetan) inbertitzeko. (2023/12/05)
182/2023 Dekretua, abenduaren 5ekoa, «Finantzen Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko erakunde publikoari baimena ematen diona «Talde deuda alternativa Filpe» funtsean parte hartzeko.
Elkargi EBB sozietateari zuzeneko dirulaguntza eman zaio, finantza-erakundeen aurrean produkzio-sareko abal-emaile gisa duen posizioa indartu dadin.
Eguneratze-data: 2023/11/21
Elkargi EBB sozietateari zuzeneko dirulaguntza eman zaio, finantza-erakundeen aurrean produkzio-sareko abal-emaile gisa duen posizioa indartu dadin.
60 milioi euroko ekarpena baimendu zen, FEIren gizarte-funtsa handitzeko; horietatik 40 milioi euro Finkatuz funtsa handitzeko bideratuko dira. (2023/06/20) 166/2023 Dekretua, azaroaren 7koa, zeinaren...
Eguneratze-data: 2023/11/21
166/2023 Dekretua, azaroaren 7koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoak "Finkatze Kapitala Finkatuz, SA" sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartu dezan, 40 milioi euroko zenbatekoarekin. Kapital-zabalkuntzaren ostean sozietatearen kapitala 300 milioi euro da.
Finantzen Euskal Institutuak (FEIk) 10 milioi euroko abal-lerroa aktibatu du enpresa-ehunaren energia-kostuak arin daitezen.
Eguneratze-data: 2023/11/20
Finantzen Euskal Institutuak (FEI) "Bidasoa Bidco SA" enpresa finantzatuko du, kable lineak zuntz optiko bihurtzeko inbertsio-tartea
Eguneratze-data: 2023/07/18
Eusko Jaurlaritzak Bilbon egingo den III. Nazioarteko Fintech Topaketan parte hartuko du. Bertan, bonu jasangarrien gainean ebatzibeharreko erronka planteatuko da.
Eguneratze-data: 2023/07/10
Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Elkargirekin bi hitzarmen sinatzeko, elkar bermatzeko sozietate horrek 2023an hartutako arriskua estaltzeko.
Eguneratze-data: 2023/06/20
Finantzen Euskal Institutuak (FEI) 20M €-ko ekarpena egingo dio ezten arrisku-kapitaleko funtsari, Euskadiko garapen ekonomiko eta industrialerako planteatutako proiektuak babestea helburu duten baliab...
Eguneratze-data: 2023/06/13
Gobernuak parte hartzen duen Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateak (IKIESK) 107 konpainia partaidetuk osatutako zorroa du gaur egun. Berriztagarriak, IKTak eta biozientziak dira inbertsio-sekto...
Eguneratze-data: 2023/04/22
Gobernuak parte hartzen duen Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateak (IKIESK) 107 konpainia partaidetuk osatutako zorroa du gaur egun. Berriztagarriak, IKTak eta biozientziak dira inbertsio-sektore nagusienak.
2022an 80 milioi eurora iritsi dira Arrisku Kapitalaren Kudeaketak kudeatzen dituen funtsen bidez onartutako 32 eragiketetan. Era berean, 28,8 milioi euro gauzatu dira, eta guztira 27 enpresa lagundu d...
Eguneratze-data: 2023/03/27
Bidaia instituzionala Japoniara, Euskadi bonu jasangarria Asiako merkatuan kokatzeko, Euskadi-Japonia urtearen esparruan.
Eguneratze-data: 2023/02/28
700 milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkipena onartu da.
Eguneratze-data: 2023/02/15
Eusko Jaurlaritzak VII. Bonu Jasangarria jaulki du, hamar urterako 700 milioi euroko balioarekin. Eskaria eskaintza baino zazpi aldiz handiagoa izan da. 2018an lehen jaulkipenarekin hasitako prozesuare...
Eguneratze-data: 2023/02/08
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunekoak diren Ezten, Basque eta Lanpar 2013 arrisku-kapitaleko funtsetako partaidetzak Finantzen Euskal Institutua (FEI) erakunde publiko...
Eguneratze-data: 2022/12/27
Elkargi EBBri zuzeneko dirulaguntza eman zaio, Hornidura Teknikoen Funtsa indartzeko, berme-sozietate horren abal-eragiketak erraztea helburu hartuta.
Eguneratze-data: 2022/12/20
Elkargi EBBri zuzeneko dirulaguntza eman zaio, Hornidura Teknikoen Funtsa indartzeko, berme-sozietate horren abal-eragiketak erraztea helburu hartuta.
149/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoak "Finkatze Kapitala Finkatuz, SA" sozietatearen kapital-gehi...
Eguneratze-data: 2022/12/20
149/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoak "Finkatze Kapitala Finkatuz, SA" sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartu dezan, 50.000.000 euroko zenbatekoarekin. Kapital-zabalkuntzaren ostean sozietatearen kapitala 260.000.000 euro da.
Luzaro, Establecimiento Financiero de Crédito SAri 25.000.000 euroko abala eman zaio, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) aurrean aurkezteko. Abala Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainen...
Eguneratze-data: 2022/12/07
Luzaro, Establecimiento Financiero de Crédito SAri 25.000.000 euroko abala eman zaio, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) aurrean aurkezteko. Abala Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainen garapena bultzatzeko da.
121/2022 Dekretua, urriaren 18koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutuari Finkatze Kapitala Finkatuz SA merkataritza-sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte har dezan, be...
Eguneratze-data: 2022/10/31
Eusko Jaurlaritzak eta Finantzen Euskal Institutuak kudeatzen duen Finkatuz-ek ITP Aeron % 6ko partaidetza lortzeko akordioa lortu dute eta, gainera, Administrazio-Kontseiluan egotea bermatu da.
Eguneratze-data: 2022/10/27
CAFen % 3 lortu du Eusko Jaurlaritzak Finkatuz funtsaren bidez, 17 M/€ko inbertsioarekin.
Eguneratze-data: 2022/09/15
Energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragindako eragin ekonomikoari erantzuteko, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa. ...
Eguneratze-data: 2022/07/27
83/2022 Dekretua, uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2022ko programa garatzen baita, energiaren eta...
Eguneratze-data: 2022/07/20
Finantzen Euskal Institutuak (FEIk) eta Elkargi-k hitzarmena sinatu dute 10 M €-ko finantzaketa-lerroa aktibatzeko —behar izanez gero handitu daiteke—. Horretarako, FEIk eta ELKARGIk mailegu bermedunak...
Eguneratze-data: 2022/07/13
EHAAn argitaratutako iragarkia. (2022/04/07)
Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargi SGRk sinatutako hitzarmena zabaldu zuten, abeltzaintza-sektoreko enpresei finantzaketa eskuratzen laguntzeko, Ukrainako gatazka belikoaren ondorioak arintze aldera. Zehazki, pentsu-ekoizleei beste finantzaketa-aukera batzuk eskainiko zaizkie.
Euskadiko Bonu Jasangarriaren seigarren jaulkipena egin da, hamaika urterako 500 milioi euroko balioarekin. Eskaerak hirukoiztu egin du eskaintza, 1.453 milioi euroko balioa duten eskaerak jaso dira et...
Eguneratze-data: 2022/06/22
Apirileko azken bonu jasangarriaren jaulkipenari esker (500 milioi eurokoa izan zen), zor horren bizitzan 60 milioi euro baino gehiago aurreztu ahal izan dira, hamaika urteko epean finkatuta.
Europako Batzordeak baimenduta, Finantzen Euskal Institutuak (FEI) lehenengo aldiz partaidetzako maileguak eman ahal izango ditu 30 milioi euroko aurrekontua duen COVID-19 Euskadi Kaudimen Programaren ...
Eguneratze-data: 2022/05/11
Finantzen Euskal Institutuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren argitalpena; erabaki horren bitartez, enpresa ertain eta MidCap enpresei zuzendutako finantzaketa-programa baten deialdia eta oinarri arautzaileak onartzen dira, COVID-19k eragindako kaudimen arazoei aurre egiteko. Euskadiko COVID-19 Kaudimena Programa.
Eusko Jaurlaritzak obra-kontratu publikoen prezioak berrikusteko salbuespenezko neurriak aplikatzea erabaki du lehengaien kostuetan izandako igoera handiaren aurrean. EHAAn egindako argitalpena.
Eguneratze-data: 2022/04/29
Eusko Jaurlaritzak obra-kontratu publikoen prezioak berrikusteko salbuespenezko neurriak aplikatzea erabaki du lehengaien kostuetan izandako igoera handiaren aurrean. EHAAn egindako argitalpena.
Bostehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkipena onartu da.
Eguneratze-data: 2022/04/27
Gobernu Kontseiluari jakinarazten zaio FEIk bere finantzaketa-eskaintzaren aukera osoa jarriko duela nolabaiteko kalteak izan dituzten enpresa guztien eskura, finantza-erakundeekin batera finantzatzeko...
Eguneratze-data: 2022/03/22
Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) etorkizuneko konpromisoak 10 milioi eurotan handitzeko akordioa 2025. urtean, jasangarritasun energetikoko proiektuetarako maileguak emateko
Eguneratze-data: 2022/02/15
260/2021 Dekretua, abenduaren 28koa, Euskal Finantza Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoari ULMA Inversiones, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen kapitalean parte hartzeko baimena
Eguneratze-data: 2022/01/17
Pandemiaren aurrekontu-eragina neutralizatzeko Estatuak aktibatutako funtsa lurralde historikoekin banatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak
Eguneratze-data: 2021/12/28
Jaurlaritzak 25 milioi euroko abala eman dio LUZARO EFCri Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) aurrean, ohiko jarduerari aurre egin ahal izateko kreditu-lerro baterako.
Eguneratze-data: 2021/12/21
Jaurlaritzaren Kontseiluak 10 milioi euroko zuzeneko dirulaguntza onartu dio ELKARGI SGR sozietateari Hornidura Teknikoen Funtserako (FPT-), ETEen, banakako enpresaburuen eta euskal profesional autonom...
Eguneratze-data: 2021/12/21
Eusko Jaurlaritzak Finkatuz funtsa handitu du, 50 miloi euro gehiagorekin.
Eguneratze-data: 2021/12/14
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak (EIBM-CMCE) oraindik itundu barik zeuden hiru zerga-figurak ituntzea erabaki du: Finantza Transakzioen gaineko zergak, Zerbitzu Digitalak eta merkataritza elektroniko...
Eguneratze-data: 2021/12/01
Espainiako Gobernuak atzo onartu zuen Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa bat, honako hauek biltzen dituena: OSS BEZaren ituna, finantza-transakzioen gaineko zerga (Tobin tasa) edo zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga (Google tasa). Beraz, zerga horien bilketa euskal ogasunei dagokie.
184/2021 Dekretua, uztailaren 20koa, «Finkatze Kapitala Finkatuz SA» sozietate publikoaren 2021eko aurrekontuak onartzen dituena.
Eguneratze-data: 2021/08/11
Finantzen Euskal Institutuak iragartzen du finantzaketa-lerro bat jarri duela abian zentro teknologikoei eta lankidetzazko ikerketa-zentroei laguntzeko.
Eguneratze-data: 2021/07/21
124/2021 Dekretua, apirilaren 13koa, Finantzen Euskal Institutuari Finkatze Kapitala Finkatuz, S.A. sozietate publikoa sortzeko baimena ematen diona, 160.000.000 euroko kapital sozialarekin.
Eguneratze-data: 2021/04/21
"Euskadiko Bonu Iraunkorraren" bosgarren jaulkipena jarri zen martxan, hamaika urterako 1.000 milioi euroko balioarekin. Eragiketa horri esker, finantza-egoeraren sendotasuna indartuko da eta baliabide...
Eguneratze-data: 2021/04/14
106/2021 Dekretua, martxoaren 9koa, 2021erako enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzen duena, COVID-19aren eragin ekonom...
Eguneratze-data: 2021/03/15
Argitara eman zen enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko (martxoaren ...
Eguneratze-data: 2021/03/15
Argitara eman zen enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko (martxoaren 9ko 106/2021 Dekretuak arautzen du) (EHAA 53. zk., 2021eko martxoaren 15a).
ETEei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa berri bat onartuko dela iragarri zen, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko. Elkargiren bidez bideratu...
Eguneratze-data: 2021/02/22
Eusko Jaurlaritzak finantza-lankidetzarako hitzarmena onartu zuen EAEko Administrazioaren, Finantzen Euskal Institutuaren, finantza-erakunde bazkideen, Elkargi SGR sozietatearen eta Luzaro E.F.C SAren ...
Eguneratze-data: 2020/12/22
Jaurlaritzak birfinkatzeko oinarrizko hitzarmena eta hitzarmen osagarria berritzea onartu zuen, 2020an formalizatutako finantza-eragiketetarako Elkargi SGR sozietatearekin sinatuta.
Eguneratze-data: 2020/12/22
Finantzen Euskal Institutuak eta COFIDES enpresak 9.000.000 euroko mailegu bat formalizatu dute Arabako NBI enpresa-taldearen alde, nazioartekotzen laguntzeko. Eragiketa hori – FEIren 3.000.000 euro et...
Eguneratze-data: 2020/11/26
Finantzen Euskal Institutuak eta COFIDES enpresak 9.000.000 euroko mailegu bat formalizatu dute Arabako NBI enpresa-taldearen alde, nazioartekotzen laguntzeko. Eragiketa hori – FEIren 3.000.000 euro eta COFIDESen 6.000.000 euro – Eusko Jaurlaritzak ETEen nazioartekotzeari laguntzeko duen lehentasunaren barruan kokatzen da.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 10eko Aginduaren bidez, seiehun milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa (Bono Iraunkorra) jaulki zen, eta haren ezaugarriak finkatu ziren.
Eguneratze-data: 2020/11/17
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 10eko Aginduaren bidez, seiehun milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa (Bono Iraunkorra) jaulki zen, eta haren ezaugarriak finkatu ziren.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomiko berrien berri eman zuen, Eustat/Euskal Estatistika Erakundeak urteko bigarren hiruhilekoari buruz eta ingurune ekonomikoari...
Eguneratze-data: 2020/09/25
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomiko berrien berri eman zuen, Eustat/Euskal Estatistika Erakundeak urteko bigarren hiruhilekoari buruz eta ingurune ekonomikoari buruz eman berri zituen datuen berri izan ondoren. Datu horien arabera, 2020an BPGa % 10,1 jaitsiko da, eta 2021ean susperraldi handia izango da, % 8,9koa. Horrek 2018ko BPGren mailara itzultzea ekarriko luke datorren urteko abenduan.