Ekimena 150.6. Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sistemaren berrikuspena sustatzea, fiskalitate progresiboago baterantz aurrera eginez; horretarako, hauxe hartu beharko da ko...
Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sistemaren berrikuspena sustatzea, fiskalitate progresiboago baterantz aurrera eginez; horretarako, hauxe hartu beharko da kontuan: COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren osteko errealitate ekonomiko berria; gure enpresen enpleguaren, gaitasunaren eta lehiakortasunaren balizko bilakaera eta Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak hornitutako funtsetatik lor litekeen ez-ohiko finantziazioa. Agertoki berri honetan, gobernuak eta hori eusten duten alderdiok konpromisoa hartzen dugu, erakunde eskudunekin batera, fiskalitate berri baten inguruko hausnarketa sakona egiteko. Fiskalitate berri horrek finantza-nahikotasuna bermatuko du; enplegua sortzen duen ekonomia babestuko du; zerbitzu publikoak indartuko ditu eta Europako fiskalitatearekiko konbergentzia eta progresibitaterantz joko du.
- Helburua
- Kompromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kudeaketa aurreratua, Zerga-sistema
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Ez dago jarraipenik oraindik.