Ekimena 150.7. Foru aldundiekiko lankidetza eta koordinazioa sustatzea zerga-iruzurraren aurka eraginkortasunez borrokatzeko. Horretarako, urtero, Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, zergairuzurraren aurka borr...
Foru aldundiekiko lankidetza eta koordinazioa sustatzea zerga-iruzurraren aurka eraginkortasunez borrokatzeko. Horretarako, urtero, Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, zergairuzurraren aurka borrokatzeko baterako plan integral bat egingo da eta, gainera, administrazioen artean informazioa trukatzeko sistemak hobetuko dira eta horietan sakonduko da.
- Helburua
- Kompromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zerga-sistema, Kudeaketa aurreratua
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
Euskal Autonomia Erkidegoko iruzur fiskalari buruzko 2022ko urteko txosten integratua argitaratu eta Legebiltzarrera bidali da.
Eguneratze-data: 2023/06/19
Euskal Autonomia Erkidegoko Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Plan Bateratua argitaratu da, eta Legebiltzarrera bidali. Plan horretan 2023an egin beharreko jarduketa koordinatuak eta irizpide orok...
Eguneratze-data: 2023/04/20
Eusko Legebiltzarrera bidali da Euskadiko Iruzur Fiskalaren aurkako Batzordeak 2021. urteari buruz egindako ebaluazioa. Txosten horrek 572 milioi euroko zor estali gabea adierazten du, Foru-Ogasunek ur...
Eguneratze-data: 2022/06/30
Euskadiko Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko 2020rako Planaren ebaluazioa argitaratu eta Legebiltzarrera bidali da.
Eguneratze-data: 2021/07/05
Euskadiko Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko 2021 Planaren publizitatea egin eta Legebiltzarrera bidali da. Plan hori Zerga Koordinaziorako Organoaren barruan egin da, foru-aldundiekin koordinatuta.
Eguneratze-data: 2021/07/05
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buru...
Eguneratze-data: 2020/11/17
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan. Hitzarmen honek 2017an hasitako proiektu bati jarraipena ematea eta proiektu hori sendotzea dakar. Proiektu hori Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Plan Bateratuaren barruan dago, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko oinarrizko ezagutzak zabaltzeko eta ikasleen artean kontzientziazio fiskal handiagoa bultzatzeko helburu nagusiarekin. DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta LHko 243 ikastetxek bat egin dute 2020-2021 ikasturteko programarekin. 2023ra arte aurreikusitako gastua 394.702 eurokoa da 2023ra arte, eta % 50ean banatzen da Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien artean.