Ekimena 150.10. Gardentasun eta kontu-emateko politikaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakunde guztien aurrekontuari eta egoera ekonomiko-finantzarioari buruz eskuragarri dago...
Gardentasun eta kontu-emateko politikaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakunde guztien aurrekontuari eta egoera ekonomiko-finantzarioari buruz eskuragarri dagoen informazioa areagotzea.
- Helburua
- Kompromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
- Hasiera-data
- 2020/09/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kudeaketa aurreratua
- Eremu geografikoak
- Euskadi
Jarraipena
2022ko euskal ekonomiaren urteko txostenaren aurkezpena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2023ko ekit...
Eguneratze-data: 2023/05/04
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotako kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta horiei egindako aldaketak argitaratu dira, 2023ko ekitaldiko lehenengo hiruhilekoari dagokiona.
Euskal Ekonomiaren 2021 Urteko Txostenaren aurkezpena egin zen, bertan ondorioztatzen da Euskadik zuhurtziaz eta arretaz egingo diola aurre ziurgabetasun ekonomikoari, eta inflazioak herritarrengan dit...
Eguneratze-data: 2022/07/29
Euskal Ekonomiaren 2021 Urteko Txostenaren aurkezpena egin zen, bertan ondorioztatzen da Euskadik zuhurtziaz eta arretaz egingo diola aurre ziurgabetasun ekonomikoari, eta inflazioak herritarrengan dituen eraginak arintzen saiatuko dela, betiere egoera ekonomiko sendo batetik.
Erabakia, 2005etik 2019ra bitarteko ekitaldiei dagozkien EAEko Aurrekontu Orokorren likidazioari buruzko agiriak Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko dena. Jarduera horrek gai horri buruzko legegintza-prog...
Eguneratze-data: 2022/02/01
Erabakia, 2005etik 2019ra bitarteko ekitaldiei dagozkien EAEko Aurrekontu Orokorren likidazioari buruzko agiriak Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko dena. Jarduera horrek gai horri buruzko legegintza-programan aurreikusitako lege-proiektuen onarpena ordezten du.
Koadro makroekonomikoa eguneratu egin da, 2021ean % 6,7ko hazkundearen aurreikuspenari eutsiz eta 2022koa % 6,4ra arte berrikusiz, aurreko berrikuspena baino zazpi hamarren gehiago.
Eguneratze-data: 2021/09/24
Koadro makroekonomikoa eguneratu egin da, 2021ean % 6,7ko hazkundearen aurreikuspenari eutsiz eta 2022koa % 6,4ra arte berrikusiz, aurreko berrikuspena baino zazpi hamarren gehiago.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak euskal ekonomiaren 2020ko urteko txostena aurkeztu du, eta, txosten horretatik ondorioztatzen denez, BPGa % 9,5 jaitsi da, ekonomia uzkurtzen ari den munduko testuingu...
Eguneratze-data: 2021/07/28
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak euskal ekonomiaren 2020ko urteko txostena aurkeztu du, eta, txosten horretatik ondorioztatzen denez, BPGa % 9,5 jaitsi da, ekonomia uzkurtzen ari den munduko testuinguru batean. Hori oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak pandemia osteko garaiari ekingo dio, Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialerako aukera paregabea baita.
Aurkeztu eta balioetsi egin da 2020ko laugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapena: euskal ekonomiak -% 9,5 egin zuen behera 2020an, eta, nolanahi ere, aurreko aurreikuspena 6 hamarren hobetu d...
Eguneratze-data: 2021/01/18
Aurkeztu eta balioetsi egin da 2020ko laugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapena: euskal ekonomiak -% 9,5 egin zuen behera 2020an, eta, nolanahi ere, aurreko aurreikuspena 6 hamarren hobetu da. Enpleguari dagokionez, datuek erakusten dute 25.700 pertsona okupatu gutxiago izan direla 2020an (aurreko aurreikuspenak baino 4.300 langabe gutxiago), eta 15.700 enplegu gehiago 2021ean