Kompromisoa 117. EiTBren zerbitzu publikoaren izaera mantentzea eta bermatzea, komunikazio pluralerako eta hizkuntzaren normalizaziorako bitarteko gisa.

EiTBren zerbitzu publikoaren izaera mantentzea eta bermatzea, komunikazio pluralerako eta hizkuntzaren normalizaziorako bitarteko gisa.

Ekintzak

Ekimena 117.1. EiTB euskal gizarte osoarentzako erreferentzia, lidergo eta osperik handieneko komunikaziotalde gisa finkatzea eta indartzea, kalitatezko eskaintza bereizgarrian zentratutako zerbitzu publiko gisa. Hor...
Azken eguneratzea: 2021/12/20

EiTB euskal gizarte osoarentzako erreferentzia, lidergo eta osperik handieneko komunikaziotalde gisa finkatzea eta indartzea, kalitatezko eskaintza bereizgarrian zentratutako zerbitzu publiko gisa. Horrez gain, EiTBk bere profesionalen gaitasunen alde egin beharko du eta euskal ikus-entzunezko industriaren motorra zein aniztasunaren bermea izango da.

Ekimena 117.2. Beharrezko erreformak burutzea, EiTB benetako zerbitzu publikoa izan dadin, ikus-entzunezkoa, modernoa eta herritarren premia eta eskari berrietara egokitutakoa, objektiboa, lehiakorra eta eraginkorra....
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Beharrezko erreformak burutzea, EiTB benetako zerbitzu publikoa izan dadin, ikus-entzunezkoa, modernoa eta herritarren premia eta eskari berrietara egokitutakoa, objektiboa, lehiakorra eta eraginkorra. Hala, horren oinarrizko helburuetako bat izango da errealitate soziolinguistikoa kontuan hartzea eta euskararen normalizazioa sustatzea, berdintasun-printzipioa eta aniztasun politikoa, erlijiosoa eta kulturala errespetatuz.

Ekimena 117.3. Erreforma horiek egiteko, XI. Legegintzaldiko Eusko Legebiltzarraren berariazko ponentzian hasitako bidean jarraitzeko konpromisoa hartzea, presidentetzak proposatutako testuari jarraiki.
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Erreforma horiek egiteko, XI. Legegintzaldiko Eusko Legebiltzarraren berariazko ponentzian hasitako bidean jarraitzeko konpromisoa hartzea, presidentetzak proposatutako testuari jarraiki.

Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 117.4. Inguruabar ekonomikoetara egokitutako programa-kontratu berria sinatzea, ebalua daitezkeen irizpideekin zehazten dituena EiTB zerbitzu publikoak bermatu behar dituen helburuak.
Azken eguneratzea: 2022/02/22

Inguruabar ekonomikoetara egokitutako programa-kontratu berria sinatzea, ebalua daitezkeen irizpideekin zehazten dituena EiTB zerbitzu publikoak bermatu behar dituen helburuak.