Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

Ekimena 74.4. Gai Epidemiologikoetarako Batzorde Iraunkor bat sortzea, Espainiako Gobernuarekin eta Europar Batasunean horretarako eratzen den koordinazio organismoarekin koordinatuta.
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Gai Epidemiologikoetarako Batzorde Iraunkor bat sortzea, Espainiako Gobernuarekin eta Europar Batasunean horretarako eratzen den koordinazio organismoarekin koordinatuta.

Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 131.5. Sektore industrialari bereziki zuzendutako berariazko plan bat abiaraztea materialen eraginkortasuna % 30 handitzeko, zehazki, produkzio-eredu berriak hobetuz eta garatuz eta produktu industrialen ekod...
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Sektore industrialari bereziki zuzendutako berariazko plan bat abiaraztea materialen eraginkortasuna % 30 handitzeko, zehazki, produkzio-eredu berriak hobetuz eta garatuz eta produktu industrialen ekodiseinua indartuz.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Industria
Eremu geografikoak
Euskadi
Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 131.6. Produktu zehatz batzuetan, “ingurumen-aztarna” proiektu pilotu gisa ezartzea.
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Produktu zehatz batzuetan, “ingurumen-aztarna” proiektu pilotu gisa ezartzea.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena
Eremu geografikoak
Euskadi
Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 1.1. Susperraldi Ekonomikorako eta Enplegurako sail eta Esparru-programa bat lantzea, koordinatzea eta sustatzea. Programa hori Euskadiren berreraikitze sozial eta ekonomikora bideratuko da; hazkunde jasang...
Azken eguneratzea: 2024/02/27

Susperraldi Ekonomikorako eta Enplegurako sail eta Esparru-programa bat lantzea, koordinatzea eta sustatzea. Programa hori Euskadiren berreraikitze sozial eta ekonomikora bideratuko da; hazkunde jasangarria bultzatuko du eta 2030 Agendarekin eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatuta egongo da, baita Europako “Sure” eta “Next Generation EU” Programen lehentasunekin ere.

Ekimena 3.1. Enplegurako gobernantza integraleko eredu berri bat bultzatzea, zehazki, Euskal Enplegu Sis temaren Legearen bidez. Eredu berriaren ardatz egituratzailea izango den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak be...
Azken eguneratzea: 2024/02/27

Enplegurako gobernantza integraleko eredu berri bat bultzatzea, zehazki, Euskal Enplegu Sis temaren Legearen bidez. Eredu berriaren ardatz egituratzailea izango den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere lan-merkaturako orientazioa indartuko du eta arreta handiagoa jarriko du enpresengan eta pertsonengan, Euskadin enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko egiten duen ekarpena indartzeko helburuarekin.

Ekimena 7.2. Saihestea 45 urtetik gorako pertsonen langabezia kronifikatzea, laneratzeko prestakuntza ekintza integralekin eta laguntza pertsonaleko ekintzekin, genero-ikuspegia txertatuz. Arreta berezia emango zai...
Azken eguneratzea: 2024/02/27

Saihestea 45 urtetik gorako pertsonen langabezia kronifikatzea, laneratzeko prestakuntza ekintza integralekin eta laguntza pertsonaleko ekintzekin, genero-ikuspegia txertatuz. Arreta berezia emango zaie ezgaitasunen bat duten pertsonei.

Ekimena 7.3. Proiektu pilotuak eta lankidetza-proiektuak burutzea hirugarren sektoreko enpresa eta antolakuntzekin, egoerarik ahulenean dauden langabeen gizarteratzea eta laneratzea sustatze aldera.
Azken eguneratzea: 2024/02/27

Proiektu pilotuak eta lankidetza-proiektuak burutzea hirugarren sektoreko enpresa eta antolakuntzekin, egoerarik ahulenean dauden langabeen gizarteratzea eta laneratzea sustatze aldera.

Ekimena 19.5. Enpresen, ikerketa-zentro teknologikoen eta unibertsitateen arteko lankidetzako trakzioko ikerketa- ekimen transbertsalak bultzatzea zahartze aktiboaren, mugikortasun elektrikoaren eta ekonomia zirkula...
Azken eguneratzea: 2024/02/22

Enpresen, ikerketa-zentro teknologikoen eta unibertsitateen arteko lankidetzako trakzioko ikerketa- ekimen transbertsalak bultzatzea zahartze aktiboaren, mugikortasun elektrikoaren eta ekonomia zirkularraren eremuetan.

Ekimena 74.1. Osakidetzako langileak berritzea eta horien kopurua zein egonkortasuna handitzea, 2020-2024 aldian 4.000 plaza deituz enplegu-eskaintza publikoetan; horiei hautaketa eta/edo promozioko prozesuen eredu ...
Azken eguneratzea: 2024/02/22

Osakidetzako langileak berritzea eta horien kopurua zein egonkortasuna handitzea, 2020-2024 aldian 4.000 plaza deituz enplegu-eskaintza publikoetan; horiei hautaketa eta/edo promozioko prozesuen eredu berriak aplikatuko zaizkie, Eusko Legebiltzarrak onetsitako eta proposatutako neurriak gehituz, gardentasuna, justizia eta zuzentasuna bermatze aldera.

Ekimena 9.1. Ikuskatzailetza-plan berezi bat abiaraztea ezarritako lanaldiak zuzen betetzen direla bermatzeko eta iruzurra behin-behinekotasun eta partzialtasun terminoetan jazartzeko. Xedea da lan-kontratuak erreg...
Azken eguneratzea: 2024/02/19

Ikuskatzailetza-plan berezi bat abiaraztea ezarritako lanaldiak zuzen betetzen direla bermatzeko eta iruzurra behin-behinekotasun eta partzialtasun terminoetan jazartzeko. Xedea da lan-kontratuak erregularizatzea eta mugagabe egitea, batez beste, 7.000 pertsonentzat urtean. Horretarako, ikuskatzeko baliabide materialak eta giza baliabideak indartuko dira.

Helburua
Kompromisoa 9. Lan-iruzurraren aurka borrokatzea eta laneko ikuskatzailetza indartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 3.4. Lankidetza indartzea enpresekin eta lanbide-heziketako zentroekin, lan-merkatuaren oraingo zein etorkizuneko premietara hobeto egokitutako jarduketa integralak diseinatu ahal izateko.
Azken eguneratzea: 2024/02/16

Lankidetza indartzea enpresekin eta lanbide-heziketako zentroekin, lan-merkatuaren oraingo zein etorkizuneko premietara hobeto egokitutako jarduketa integralak diseinatu ahal izateko.

Helburua
Kompromisoa 3. Enplegu-sistema integrala eta suspertzailea, Lanbide ardatz egituratzailea delarik.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Hezkuntza
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 19.2. Espezializazio adimenduneko estrategian sakontzea eta horrek lehentasunez egingo die aurre trantsizio teknologikoari eta digitalari, energia- eta ingurumen-trantsizioari eta osasun- zein gizarte-trants...
Azken eguneratzea: 2024/02/14

Espezializazio adimenduneko estrategian sakontzea eta horrek lehentasunez egingo die aurre trantsizio teknologikoari eta digitalari, energia- eta ingurumen-trantsizioari eta osasun- zein gizarte-trantsizioari.

Ekimena 2.4. “Enplegu eta susperraldi ekonomikoko esparru-programan” txertatutako Gazteen Enplegurako Txoke-plan bat onestea eta abian jartzea, 30.000 gazteri lehenengo lan-esperientzia bat eskaintzeko. Hauek izang...
Azken eguneratzea: 2024/02/13

“Enplegu eta susperraldi ekonomikoko esparru-programan” txertatutako Gazteen Enplegurako Txoke-plan bat onestea eta abian jartzea, 30.000 gazteri lehenengo lan-esperientzia bat eskaintzeko. Hauek izango dira plan horren jarduketa-Ardatzak: gazteen enplegurako prestakuntza duala; hezkuntza-mundutik lanerako trantsizioa; prestakuntza-bekak eta esperientzia profesionala kontratazio-konpromisoarekin; gazteen laneratzerako eta enplegurako berariazko programak; ekintzailetzaren garapena; gazteen autoenplegua eta start-upak; tokiko zein eskualdeko enplegu-planak; enplegu publikoko eskaintzak eta gazteen kolektiboan bereziki enplegu-prekarietatea murrizteko programak.

Ekimena 6.1. Euskadiko kooperatiben lege berriaren arautegia garatzea.
Azken eguneratzea: 2024/02/13

Euskadiko kooperatiben lege berriaren arautegia garatzea.

Helburua
Kompromisoa 6. Gizarte-ekonomiaren papera indartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Araugintza-jarduera, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 4.1. Gizarte Elkarrizketarako Mahaian eta sindikatu- eta enpresa-eragileekin batera, plan bat abiaraztea enpleguan behin-behinekotasuna eta lanaldietan partzialtasuna murrizteko.
Azken eguneratzea: 2024/01/31

Gizarte Elkarrizketarako Mahaian eta sindikatu- eta enpresa-eragileekin batera, plan bat abiaraztea enpleguan behin-behinekotasuna eta lanaldietan partzialtasuna murrizteko.

Helburua
Kompromisoa 4. Enpleguaren kalitatearen hobekuntza.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 4.2. Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2025 Estrategia onestea, lanaldian zehar eta in itinere gertatzen diren lan-istripu larriak erdira murrizteko xedearekin. Beste xede bat da euskal administrazio p...
Azken eguneratzea: 2023/12/28

Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2025 Estrategia onestea, lanaldian zehar eta in itinere gertatzen diren lan-istripu larriak erdira murrizteko xedearekin. Beste xede bat da euskal administrazio publikoa erreferentziazko eredua izatea Europan lan-arriskuen prebentzioari eta kudeaketari dagokienez.

Helburua
Kompromisoa 4. Enpleguaren kalitatearen hobekuntza.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna, Osasuna, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 3.3. Eskumen profesionalen eta enpleguen etorkizuneko eskariak identifikatzen dituen behatoki bat garatzea.
Azken eguneratzea: 2023/12/04

Eskumen profesionalen eta enpleguen etorkizuneko eskariak identifikatzen dituen behatoki bat garatzea.

Helburua
Kompromisoa 3. Enplegu-sistema integrala eta suspertzailea, Lanbide ardatz egituratzailea delarik.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 8.2. Honakoaren aldeko neurriak hartzea: Egonkortasuna eta enpresa-lehiakortasuna. Soldata-arrailaren murrizketa. Bizitza pertsonal, lan eta familiaren bateratze erantzunkidea. Telelana. Ordutegi-malgutasun...
Azken eguneratzea: 2023/11/29

Honakoaren aldeko neurriak hartzea: Egonkortasuna eta enpresa-lehiakortasuna. Soldata-arrailaren murrizketa. Bizitza pertsonal, lan eta familiaren bateratze erantzunkidea. Telelana. Ordutegi-malgutasuna. Lanaren behin-behinekotasunaren murrizketa. Nahi gabeko partzialtasunaren murrizketa. Langileen etengabeko prestakuntzaren sustapena. Laneko segurtasuna eta osasuna lantokian eta “in itinere”.

Ekimena 7.1. 140 milioi euro bideratzea tokiko zein eskualdeko enplegu-planetara. Planak foru aldundiekin eta tokiko administrazioekin elkarlanean garatuko dira eta pertsona hauei zuzendutako ekimenak lehenetsiko d...
Azken eguneratzea: 2023/11/02

140 milioi euro bideratzea tokiko zein eskualdeko enplegu-planetara. Planak foru aldundiekin eta tokiko administrazioekin elkarlanean garatuko dira eta pertsona hauei zuzendutako ekimenak lehenetsiko dira: gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonak; dibertsitate funtzionala dutenak; gazteak; 45 urte baino nagusiagoak eta iraupen luzeko langabeak, arreta berezia jarriz lehentasunez jardun behar den eskualde horietan.

Ekimena 40.2. Euskadiko Baliabide Turistikoen Lurralde-plan Sektoriala garatzea, esparru zehatza ezartzeko garapen turistikorako.
Azken eguneratzea: 2023/10/31

Euskadiko Baliabide Turistikoen Lurralde-plan Sektoriala garatzea, esparru zehatza ezartzeko garapen turistikorako.

Helburua
Kompromisoa 40. Turismo Jasangarrirako Euskal Estrategia berria onestea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 8.4. Oñatiko Adierazpenaren garapena eta aplikazio praktikoa sustatzea: 2019ko apirilean Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) mendeurrena zela-eta onetsitako “Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalo...
Azken eguneratzea: 2023/10/18

Oñatiko Adierazpenaren garapena eta aplikazio praktikoa sustatzea: 2019ko apirilean Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) mendeurrena zela-eta onetsitako “Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoa”.

Helburua
Kompromisoa 8. Gizarte-elkarrizketan sakontzea eta euskal enpresan eredu parte-hartzaile inklusibo bat sustatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 131.8. “ETE zirkularra” izeneko ETEak babesteko programa bat garatzea.
Azken eguneratzea: 2023/09/19

“ETE zirkularra” izeneko ETEak babesteko programa bat garatzea.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Ingurumena
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 2.1. Enplegu-plan bat onestea, enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak babesteko berariazko likidezia-neurriak barne hartuko dituena. Enplegurako prestakuntzaren eremuko programa zehatzekin enplegua babes...
Azken eguneratzea: 2023/09/05

Enplegu-plan bat onestea, enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak babesteko berariazko likidezia-neurriak barne hartuko dituena. Enplegurako prestakuntzaren eremuko programa zehatzekin enplegua babestera zuzenduta dago, enplegu berdea sortzea errazten duen bidezko trantsizio ekologiko bat lehenetsiz.

Helburua
Kompromisoa 2. Susperraldi Ekonomikorako eta Enplegurako Esparru-programarekin lerrokatutako Enplegu-plan bat onestea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 40.1. “2030 Turismo Jasangarrirako Euskal Estrategia” berria onestea; horrek epe laburrerako agertokia jasoko du, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi-egoerari erantzuteko eta enplegua zein jarduera mante...
Azken eguneratzea: 2023/09/05

“2030 Turismo Jasangarrirako Euskal Estrategia” berria onestea; horrek epe laburrerako agertokia jasoko du, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi-egoerari erantzuteko eta enplegua zein jarduera mantentzeko. Epe ertainerako zein luzerako agertokian, estrategiak COVID 19aren osteko egoera aurreikusi behar du, begirada sektorearen erronka eta joera nagusietan jarrita. Euskadiko turismoaren jasangarritasunaren aldeko apustua egin behar du eta, gainera, balio behar du interes-talde guztiak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko mugikortasun jasangarriaren eta ondare kulturalaren zein ingurune naturalaren babesaren garrantziaz. Aldi berean, jasangarritasun ekonomikoa eta soziala sustatuko da, tokiko biztanleriak turismoaren onurak baliatzeko.

Helburua
Kompromisoa 40. Turismo Jasangarrirako Euskal Estrategia berria onestea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 74.3. Fakultatiboen eta erizainen artean, berariazko prestakuntza-programak bultzatzea, bereziki, gaixotasun infekziosoen detekzio, segimendu eta tratamenduaren ingurukoak.
Azken eguneratzea: 2023/09/01

Fakultatiboen eta erizainen artean, berariazko prestakuntza-programak bultzatzea, bereziki, gaixotasun infekziosoen detekzio, segimendu eta tratamenduaren ingurukoak.

Ekimena 5.1. 4.000 mikroenpresa berri eta autonomoen 5.500 enplegu berri sortzen laguntzea. Horretarako, ekintzailetzari buruzko prestakuntza-programa berriak burutuko dira hezkuntza-zentroetan beste gizarte-eragil...
Azken eguneratzea: 2023/08/08

4.000 mikroenpresa berri eta autonomoen 5.500 enplegu berri sortzen laguntzea. Horretarako, ekintzailetzari buruzko prestakuntza-programa berriak burutuko dira hezkuntza-zentroetan beste gizarte-eragile batzuekin elkarlanean eta, horrekin batera, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kolektiboei laguntzeko eta babesa emateko jarduketak burutuko dira, mikroenpresak sortzen laguntzeko edo autoenplegua errazteko.

Helburua
Kompromisoa 5. Mikro ekintzailetzaren sustapena eta autonomo eta mikro Eteentzako babesa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 2.2. Prestakuntza eguneratzeko plan pertsonalizatuak eta egokituak sustatzea, bereziki zuzenduta digitalizazioaren erronkara egokitu behar diren 45 urte baino gehiagoko langileei.
Azken eguneratzea: 2023/07/26

Prestakuntza eguneratzeko plan pertsonalizatuak eta egokituak sustatzea, bereziki zuzenduta digitalizazioaren erronkara egokitu behar diren 45 urte baino gehiagoko langileei.

Helburua
Kompromisoa 2. Susperraldi Ekonomikorako eta Enplegurako Esparru-programarekin lerrokatutako Enplegu-plan bat onestea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 131.7. Basque Ecodesign Center Europako erreferentziazko zentro gisa sustatzea.
Azken eguneratzea: 2023/07/17

Basque Ecodesign Center Europako erreferentziazko zentro gisa sustatzea.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 131.1. Ekonomia Zirkularreko Estrategia hedatzea.
Azken eguneratzea: 2023/07/07

Ekonomia Zirkularreko Estrategia hedatzea.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 131.4. Ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza txertatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2030erako plan berriaren funtsezko elementu gisa.
Azken eguneratzea: 2023/07/07

Ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza txertatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2030erako plan berriaren funtsezko elementu gisa.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Zientzia eta teknologia
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 74.5. Osasun publikoko gailuen eta lehen mailako arretako zerbitzu guztien arteko integrazio eta koordinazio handiagoak bultzatzea.
Azken eguneratzea: 2023/06/15

Osasun publikoko gailuen eta lehen mailako arretako zerbitzu guztien arteko integrazio eta koordinazio handiagoak bultzatzea.

Ekimena 6.3. Enpresa-kudeaketaren eta plangintzaren hobekuntza, gobernu onaren eraketa eta sustapena eta gizarte-erantzukizun korporatiboa babestea gizarte-ekonomiako enpresetan.
Azken eguneratzea: 2023/06/13

Enpresa-kudeaketaren eta plangintzaren hobekuntza, gobernu onaren eraketa eta sustapena eta gizarte-erantzukizun korporatiboa babestea gizarte-ekonomiako enpresetan.

Helburua
Kompromisoa 6. Gizarte-ekonomiaren papera indartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 5.4. Zailtasun ekonomikoak dituzten enpresen likidezia erraztea eta autonomoak, mikroeteak eta ETEak bere finkapen- eta hazkunde-prozesuetan babesten dituen programa berri bat abiaraztea, hain zuzen ere, or...
Azken eguneratzea: 2023/05/25

Zailtasun ekonomikoak dituzten enpresen likidezia erraztea eta autonomoak, mikroeteak eta ETEak bere finkapen- eta hazkunde-prozesuetan babesten dituen programa berri bat abiaraztea, hain zuzen ere, oraingo enpleguak mantentzeko eta berriak sortzeko.

Helburua
Kompromisoa 5. Mikro ekintzailetzaren sustapena eta autonomo eta mikro Eteentzako babesa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 8.3. Lan-harremanen eredu berri bat sustatzea, langileek enpresan parte hartuz, horrekiko duten lotura indartuz eta gardentasuna hobetuz. Konpromisoa da Eusko Legebiltzarrean 2018ko irailaren 27an aho batez...
Azken eguneratzea: 2023/05/10

Lan-harremanen eredu berri bat sustatzea, langileek enpresan parte hartuz, horrekiko duten lotura indartuz eta gardentasuna hobetuz. Konpromisoa da Eusko Legebiltzarrean 2018ko irailaren 27an aho batez onetsitako legez besteko proposamenari behar bezala erantzutea, euskal enpresaren eredu inklusibo eta parte-hartzaile batean aurrera egiteko.

Ekimena 6.2. Gizarte-ekonomiako enpresen garapena babestea, horien dimentsioa indartzera, bazkide berriak lortzera eta horien arteko lankidetza zein gizarte-ekonomiako enpresen arteko asoziazionismoa sustatzera zuz...
Azken eguneratzea: 2023/05/09

Gizarte-ekonomiako enpresen garapena babestea, horien dimentsioa indartzera, bazkide berriak lortzera eta horien arteko lankidetza zein gizarte-ekonomiako enpresen arteko asoziazionismoa sustatzera zuzendutako jarduketak erraztuz.

Helburua
Kompromisoa 6. Gizarte-ekonomiaren papera indartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 8.1. Hiruko gizarte elkarrizketa eta etengabeko negoziazioa sustatzea eragile ekonomiko eta sozialen artean, lan-harremanen euskal sistema indartuz eta Gizarte Elkarrizketarako Mahaiko lantaldeak indartuz, ...
Azken eguneratzea: 2023/05/09

Hiruko gizarte elkarrizketa eta etengabeko negoziazioa sustatzea eragile ekonomiko eta sozialen artean, lan-harremanen euskal sistema indartuz eta Gizarte Elkarrizketarako Mahaiko lantaldeak indartuz, hain zuzen ere, Lanaren Nazioarteko Erakundearen jarraibideen arabera.

Ekimena 6.4. Sektoreko elkarte eta antolakuntzekin elkarlanean, berrikuntza teknologikoko zein ez-teknologikoko proiektuak bultzatzea gizarte-ekonomiako enpresetan.
Azken eguneratzea: 2023/04/18

Sektoreko elkarte eta antolakuntzekin elkarlanean, berrikuntza teknologikoko zein ez-teknologikoko proiektuak bultzatzea gizarte-ekonomiako enpresetan.

Helburua
Kompromisoa 6. Gizarte-ekonomiaren papera indartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 19.1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Estrategiko berri bat (PCTI Euskadi 2030) onestea administrazioen, enpresen, klusterren, unibertsitateen eta eragile zientifiko eta teknologikoen parte-hartz...
Azken eguneratzea: 2023/03/21

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Estrategiko berri bat (PCTI Euskadi 2030) onestea administrazioen, enpresen, klusterren, unibertsitateen eta eragile zientifiko eta teknologikoen parte-hartzearekin; hala, plana Europarekin lerrokatuta egongo da eta Euskadiren erronka sozial eta ekonomikoei aurre egiten lagunduko du.

Ekimena 4.4. Bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzea sustatzea, helburu hori erraztera zuzendutako berariazko neurrien bidez, telelana edo lan ordutegien malgutasuna bultzatuz, betiere enpresa bakoitzaren p...
Azken eguneratzea: 2023/03/07

Bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzea sustatzea, helburu hori erraztera zuzendutako berariazko neurrien bidez, telelana edo lan ordutegien malgutasuna bultzatuz, betiere enpresa bakoitzaren premiak eta aukerak kontuan hartuz eta familia-errealitate desberdin guztiak barne hartuz.

Helburua
Kompromisoa 4. Enpleguaren kalitatearen hobekuntza.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Haurrak eta adingabeak, Berdintasuna, Familia, Enplegua eta talentua, Gizarte-ekintza
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 4.3. Generoarekin lotutako soldata-arraila murriztera zuzendutako ekimenak indartzea, berdintasun-planen ezarpena gehituz hitzarmen kolektiboetan.
Azken eguneratzea: 2023/02/14

Generoarekin lotutako soldata-arraila murriztera zuzendutako ekimenak indartzea, berdintasun-planen ezarpena gehituz hitzarmen kolektiboetan.

Helburua
Kompromisoa 4. Enpleguaren kalitatearen hobekuntza.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 19.3. Dibertsifikazio ekonomikoa eta teknologikoa planteatzea, Euskadik suspertzen ari diren gaitasunak dituen lau abagune-arlo hauek indartuz: elikadura osasungarria; ekoberrikuntza; hiri jasangarriak eta k...
Azken eguneratzea: 2022/12/23

Dibertsifikazio ekonomikoa eta teknologikoa planteatzea, Euskadik suspertzen ari diren gaitasunak dituen lau abagune-arlo hauek indartuz: elikadura osasungarria; ekoberrikuntza; hiri jasangarriak eta kultura eta sormen industriak.

Ekimena 3.2. Arretako eta esku-hartzeko zerbitzu pertsonalizatuen garapena indartzea, teknologia digital berrietan oinarritutako enplegurako prestakuntza-sistema integral batekin.
Azken eguneratzea: 2022/12/01

Arretako eta esku-hartzeko zerbitzu pertsonalizatuen garapena indartzea, teknologia digital berrietan oinarritutako enplegurako prestakuntza-sistema integral batekin.

Ekimena 131.2. Ekonomia zirkularreko berrikuntza-ildoak uztartzea BRTA (Basque-Research Tecnology Alliance) Aliantzan, industria berria eta enplegua garatzeko xedearekin.
Azken eguneratzea: 2022/11/23

Ekonomia zirkularreko berrikuntza-ildoak uztartzea BRTA (Basque-Research Tecnology Alliance) Aliantzan, industria berria eta enplegua garatzeko xedearekin.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Zientzia eta teknologia
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 74.2. Osakidetzaren egungo lanpostuen zerrenda berrikustea, profesionalen kategoria berriak txertatzeko eta beharrezkoa baino zuzkidura txikiagoa duten kategorien zuzkidurak areagotzeko,betiere gure inguruko...
Azken eguneratzea: 2022/10/18

Osakidetzaren egungo lanpostuen zerrenda berrikustea, profesionalen kategoria berriak txertatzeko eta beharrezkoa baino zuzkidura txikiagoa duten kategorien zuzkidurak areagotzeko,betiere gure inguruko konparazio-parametroekin bat eginez.

Ekimena 131.3. Ekonomia zirkularraren prestakuntza-programa bat garatzea unibertsitatearekin eta lanbideheziketako zentroekin elkarlanean.
Azken eguneratzea: 2022/10/04

Ekonomia zirkularraren prestakuntza-programa bat garatzea unibertsitatearekin eta lanbideheziketako zentroekin elkarlanean.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Hezkuntza
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 5.2. Ekintzailetzaren eta barne-ekintzailetzaren sustapena lehenestea, batez ere, honako arloekin lotutako enplegu-hobi berrietan: digitalizazioa; “green economy” bidezko trantsizio ekologikoa; “silver econ...
Azken eguneratzea: 2022/09/13

Ekintzailetzaren eta barne-ekintzailetzaren sustapena lehenestea, batez ere, honako arloekin lotutako enplegu-hobi berrietan: digitalizazioa; “green economy” bidezko trantsizio ekologikoa; “silver economy” zahartze aktiboa eta zaintzen ekonomia.

Helburua
Kompromisoa 5. Mikro ekintzailetzaren sustapena eta autonomo eta mikro Eteentzako babesa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 19.4. I+G+bren orientazioa indartzea Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatutako gizarte-erronka handien ebazpenera: kalitatezko enplegua; osasuna; klima-aldaketa; digitalizazioa eta genero...
Azken eguneratzea: 2022/07/26

I+G+bren orientazioa indartzea Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatutako gizarte-erronka handien ebazpenera: kalitatezko enplegua; osasuna; klima-aldaketa; digitalizazioa eta genero-berdintasunaren zeharkako erronka.

Ekimena 2.3. Tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea eta autoenplegua zein ekintzailetza sustatzea, tokiko eta eskualdeko enplegu-planak indartuz, batez ere, lehentasunez jardun behar den eskualde horietan.
Azken eguneratzea: 2022/05/12

Tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea eta autoenplegua zein ekintzailetza sustatzea, tokiko eta eskualdeko enplegu-planak indartuz, batez ere, lehentasunez jardun behar den eskualde horietan.

Ekimena 10.1. Parte-hartzearen eta akordioen bidez, beharrezko osasun-neurriak hartzea, lantoki guztietan koronabirusaren agerraldi berrien aurreko prebentzioa indartzeko. Enpresa bakoitzeko prebentzio-zerbitzuek, ...
Azken eguneratzea: 2022/04/19

Parte-hartzearen eta akordioen bidez, beharrezko osasun-neurriak hartzea, lantoki guztietan koronabirusaren agerraldi berrien aurreko prebentzioa indartzeko. Enpresa bakoitzeko prebentzio-zerbitzuek, langileen ordezkariek, ugazaba-antolakuntzek eta sindikatuek Osalanekin, laneko ikuskatzailetzarekin eta lan-agintaritzarekin elkarlanean parte hartzea formularik onena da osasunaren ikuspegitik seguruak diren lantokiak bermatzeko. Hori izango da Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2025 Estrategiarako oinarria.

Helburua
Kompromisoa 10. Lan-osasuna eta prebentzioa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 74.6. Mugikortasun-sistema ireki bat eta osasun-langileen kontziliazio erantzunkideko programak sustatzea, zehazki, ordutegi-malgutasuneko eta telelaneko neurriekin.
Azken eguneratzea: 2022/03/07

Mugikortasun-sistema ireki bat eta osasun-langileen kontziliazio erantzunkideko programak sustatzea, zehazki, ordutegi-malgutasuneko eta telelaneko neurriekin.

Ekimena 5.3. Ekintzailetzaren eremuan, erakunde arteko lankidetza indartzea, zehazki, Foru aldundiekin, udalekin, eskualde-garapenerako agentziekin eta eremu honetako bestelako eragile aktibo batzuekin lankidetza-a...
Azken eguneratzea: 2022/02/15

Ekintzailetzaren eremuan, erakunde arteko lankidetza indartzea, zehazki, Foru aldundiekin, udalekin, eskualde-garapenerako agentziekin eta eremu honetako bestelako eragile aktibo batzuekin lankidetza-akordioak gauzatuz.

Helburua
Kompromisoa 5. Mikro ekintzailetzaren sustapena eta autonomo eta mikro Eteentzako babesa.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 131.9. 2030 Bioekonomia Euskadi Estrategia hedatzea.
Azken eguneratzea: 2021/10/20

2030 Bioekonomia Euskadi Estrategia hedatzea.

Helburua
Kompromisoa 131. Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Ingurumena
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 9.2. Lan-baldintzen aplikazio zuzena indartzea eta aurreko legegintzaldian abian jarritako lan iruzurraren aurkako postontzi anonimoaren erabilera sustatzea.
Azken eguneratzea: 2021/04/20

Lan-baldintzen aplikazio zuzena indartzea eta aurreko legegintzaldian abian jarritako lan iruzurraren aurkako postontzi anonimoaren erabilera sustatzea.

Helburua
Kompromisoa 9. Lan-iruzurraren aurka borrokatzea eta laneko ikuskatzailetza indartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 9.3. Berariazko ikuskatzailetza-kanpaina bat garatzea, euskal enpresetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko lan-diskriminazioa deuseztatzeko.
Azken eguneratzea: 2020/12/15

Berariazko ikuskatzailetza-kanpaina bat garatzea, euskal enpresetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko lan-diskriminazioa deuseztatzeko.

Helburua
Kompromisoa 9. Lan-iruzurraren aurka borrokatzea eta laneko ikuskatzailetza indartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
Euskadi