Zerga-sistema

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

Ekimena 37.9. Aldundiekin eta udalekin elkarlanean, zerga-neurriak artikulatzea, hutsik dagoen parkea murrizteko eta hutsik dauden etxebizitzak alokairu eskaintzan txertatzea sustatzeko.
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Aldundiekin eta udalekin elkarlanean, zerga-neurriak artikulatzea, hutsik dagoen parkea murrizteko eta hutsik dauden etxebizitzak alokairu eskaintzan txertatzea sustatzeko.

Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 85.3. Foru aldundiekin batera, hausnarketa bat abiaraztea, seme-alabengatik ematen diren zergakenkariak handitzeko eta progresibitate handiagoko elementuak txertatzeko familien zerga tratamenduan.
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Foru aldundiekin batera, hausnarketa bat abiaraztea, seme-alabengatik ematen diren zergakenkariak handitzeko eta progresibitate handiagoko elementuak txertatzeko familien zerga tratamenduan.

Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 125.8. Foru aldundiekin elkarlanean eta Zerga-koordinaziorako Organoaren bidez, zerga-pizgarriak sustatzea sektore industrialaren, merkataritzaren eta zerbitzuen energia-eraginkortasuneko inbertsiorako.
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Foru aldundiekin elkarlanean eta Zerga-koordinaziorako Organoaren bidez, zerga-pizgarriak sustatzea sektore industrialaren, merkataritzaren eta zerbitzuen energia-eraginkortasuneko inbertsiorako.

Helburua
Kompromisoa 125. Energia-eraginkortasuna handitzea autokontsumoa eta banatutako sorkuntza sustatuz
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Industria, Zerga-sistema, Ingurumena
Eremu geografikoak
Euskadi
Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 134.9. Europar Batasunarekin lerrokatutako zerga-politika berdea planteatzea, foru aldundiekin elkarlanean eta Zerga-koordinaziorako Organoaren bidez.
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Europar Batasunarekin lerrokatutako zerga-politika berdea planteatzea, foru aldundiekin elkarlanean eta Zerga-koordinaziorako Organoaren bidez.

Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 150.6. Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sistemaren berrikuspena sustatzea, fiskalitate progresiboago baterantz aurrera eginez; horretarako, hauxe hartu beharko da ko...
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sistemaren berrikuspena sustatzea, fiskalitate progresiboago baterantz aurrera eginez; horretarako, hauxe hartu beharko da kontuan: COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren osteko errealitate ekonomiko berria; gure enpresen enpleguaren, gaitasunaren eta lehiakortasunaren balizko bilakaera eta Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak hornitutako funtsetatik lor litekeen ez-ohiko finantziazioa. Agertoki berri honetan, gobernuak eta hori eusten duten alderdiok konpromisoa hartzen dugu, erakunde eskudunekin batera, fiskalitate berri baten inguruko hausnarketa sakona egiteko. Fiskalitate berri horrek finantza-nahikotasuna bermatuko du; enplegua sortzen duen ekonomia babestuko du; zerbitzu publikoak indartuko ditu eta Europako fiskalitatearekiko konbergentzia eta progresibitaterantz joko du.

Helburua
Kompromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kudeaketa aurreratua, Zerga-sistema
Eremu geografikoak
Euskadi
Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 145.5. Euskadiko antolamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea arlo ekonomiko-finantzarioari dagokionez (aurrekontu-araubidea, laguntza eta diru-laguntza publikoak, finantza-politika eta tresnak, etab...
Azken eguneratzea: 2024/02/29

Euskadiko antolamendu juridikoa etengabe eguneratzen jarraitzea arlo ekonomiko-finantzarioari dagokionez (aurrekontu-araubidea, laguntza eta diru-laguntza publikoak, finantza-politika eta tresnak, etab.), Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren berezko gaien arauketa eraginkorra, modernoa, egonkorra eta gardena mantentze aldera.

Helburua
Kompromisoa 145. Euskadiko autogobernu ekonomikoa-finantzarioa indartzea eta garatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zerga-sistema, Araugintza-jarduera, Eskumen-sistema
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 145.4. Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren barruan, beharrezko akordioak sustatzea Ekarpenen Lege berri baterako testua onesteko, erakundeen arteko adostasunean eta euskal administrazio publikoen finantza...
Azken eguneratzea: 2024/02/12

Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren barruan, beharrezko akordioak sustatzea Ekarpenen Lege berri baterako testua onesteko, erakundeen arteko adostasunean eta euskal administrazio publikoen finantza-nahikotasuna bermatzen jarraitzen duen baliabideen banaketa-eredu baten finkapenean oinarrituko dena.

Helburua
Kompromisoa 145. Euskadiko autogobernu ekonomikoa-finantzarioa indartzea eta garatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Eskumen-sistema, Zerga-sistema
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 150.5. Finantza- eta zerga-politika erabiltzea enpleguaren, susperraldi ekonomikoaren, enpresa-errotzearen eta gizarte-kohesioaren eta berrikuntzaren alde, Finkatuz funts publikoaren ezarpenaren bidez eta, ha...
Azken eguneratzea: 2024/02/07

Finantza- eta zerga-politika erabiltzea enpleguaren, susperraldi ekonomikoaren, enpresa-errotzearen eta gizarte-kohesioaren eta berrikuntzaren alde, Finkatuz funts publikoaren ezarpenaren bidez eta, hala badagokio, hori handituz, euskal enpresa handien errotzea eta egitura ekonomikoarekiko trakzio-efektua bermatzeko. Era berean, aurreko helburu horretarako, ETEak finantzatuko dira arrisku-kapitaleko funtsen bidez; Finantzen Euskal Institutua finkatuko da finantzaketa publikoko tresnen kudeatzaile gisa eta funts jasangarriak igorriko dira, gizartekohesioa eta ingurumen-jasangarritasuna bultzatzeko.

Helburua
Kompromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zerga-sistema, Kudeaketa aurreratua
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 150.7. Foru aldundiekiko lankidetza eta koordinazioa sustatzea zerga-iruzurraren aurka eraginkortasunez borrokatzeko. Horretarako, urtero, Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, zergairuzurraren aurka borr...
Azken eguneratzea: 2023/06/19

Foru aldundiekiko lankidetza eta koordinazioa sustatzea zerga-iruzurraren aurka eraginkortasunez borrokatzeko. Horretarako, urtero, Zerga-koordinaziorako Organoaren barruan, zergairuzurraren aurka borrokatzeko baterako plan integral bat egingo da eta, gainera, administrazioen artean informazioa trukatzeko sistemak hobetuko dira eta horietan sakonduko da.

Helburua
Kompromisoa 150. Baliabide publikoak erantzukizunez kudeatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kudeaketa aurreratua, Zerga-sistema
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 145.1. Ekonomia Ituna eguneratzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artean, euskal erakundeen zerga-arloko autogobernua finkatze aldera, itundutako zergetan arautzeko gaitasun- kota handiagoak lort...
Azken eguneratzea: 2022/12/27

Ekonomia Ituna eguneratzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artean, euskal erakundeen zerga-arloko autogobernua finkatze aldera, itundutako zergetan arautzeko gaitasun- kota handiagoak lortuz eta itundutako zergen bestelako zerga berriak ezartzeko aukera emanez.

Helburua
Kompromisoa 145. Euskadiko autogobernu ekonomikoa-finantzarioa indartzea eta garatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zerga-sistema, Eskumen-sistema
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 145.2. Beharrezko akordioak sustatzea, bosturtekorako kupoa zehazteko metodologiaren lege berri bat onesteko 2022-2026 aldirako.
Azken eguneratzea: 2022/11/17

Beharrezko akordioak sustatzea, bosturtekorako kupoa zehazteko metodologiaren lege berri bat onesteko 2022-2026 aldirako.

Helburua
Kompromisoa 145. Euskadiko autogobernu ekonomikoa-finantzarioa indartzea eta garatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Eskumen-sistema, Zerga-sistema
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 132.5. Ekonomia zirkularrerako estrategia europarrarekin bat eginez, ekotasa bat edo hondakin industrialen isurketa-kanon bat ezartzea ekonomia zirkularra eta balorizatu ezin diren hondakinak murriztea sustat...
Azken eguneratzea: 2022/06/27

Ekonomia zirkularrerako estrategia europarrarekin bat eginez, ekotasa bat edo hondakin industrialen isurketa-kanon bat ezartzea ekonomia zirkularra eta balorizatu ezin diren hondakinak murriztea sustatzeko, industria-egituraren lehiakortasunik handieneko elementu gisa.

Helburua
Kompromisoa 132. Hondakinak murriztea eta horien birziklapena eta balorizazioa areagotzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Zerga-sistema
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 112.2. Kulturaren arloko profesionalen lan-baldintzak hobetzea, zerga-araudia lan kulturalaren berezitasunera egokituz eta zerga-pizgarriak aplikatuz, baita lanbide hori garatzea errazten duten mezenasgoko et...
Azken eguneratzea: 2022/05/30

Kulturaren arloko profesionalen lan-baldintzak hobetzea, zerga-araudia lan kulturalaren berezitasunera egokituz eta zerga-pizgarriak aplikatuz, baita lanbide hori garatzea errazten duten mezenasgoko eta mikro mezenasgoko formulak ere, foru aldundiekin elkarlanean.

Ekimena 145.3. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa sustatzea, Estatuaren eta Euskadiren arteko harreman ekonomiko-finantzarioak arautzeko eta gidatzeko erakunde gisa.
Azken eguneratzea: 2020/09/30

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa sustatzea, Estatuaren eta Euskadiren arteko harreman ekonomiko-finantzarioak arautzeko eta gidatzeko erakunde gisa.

Helburua
Kompromisoa 145. Euskadiko autogobernu ekonomikoa-finantzarioa indartzea eta garatzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zerga-sistema, Eskumen-sistema
Eremu geografikoak
Euskadi