Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

Ekimena 148.4. Datu irekien eta lotutako datuen estrategia indartzea. Euskadiko berrerabiltzaileen kolektiboak eta herritarrek eskatutako datu-multzoak identifikatzea eta datu horiek normalizatzea eta lotzea, erakund...
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Datu irekien eta lotutako datuen estrategia indartzea. Euskadiko berrerabiltzaileen kolektiboak eta herritarrek eskatutako datu-multzoak identifikatzea eta datu horiek normalizatzea eta lotzea, erakunde arteko zerbitzu berriak garatuz.

Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 149.6. Administrazioaren eremuko adimen artifizialeko proiektu pilotu bat abian jartzea, hori izanik adimen artifizialeko euskal zentroaren aplikazio-arloetako bat. Horrela, teknologia berriak eta berrikuntza...
Azken eguneratzea: 2024/04/18

Administrazioaren eremuko adimen artifizialeko proiektu pilotu bat abian jartzea, hori izanik adimen artifizialeko euskal zentroaren aplikazio-arloetako bat. Horrela, teknologia berriak eta berrikuntza teknologikoa baliatuko ditugu, gobernuaren ekintza eta herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetze aldera.

Ez dago jarraipenik oraindik.
Ekimena 88.1. Euskadira heltzen diren migratzaileak hartzeko euskal eredua onestea eta ezartzea. Eredu hori “Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuko VI. Jarduketa-planaren” bidez garatuko da, i...
Azken eguneratzea: 2024/02/01

Euskadira heltzen diren migratzaileak hartzeko euskal eredua onestea eta ezartzea. Eredu hori “Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuko VI. Jarduketa-planaren” bidez garatuko da, inplikatutako erakundeen eta gizarte-eragileen lankidetzatik eta Herritar immigranteen gizarteratzerako eta parte-hartze sozialerako Foroaren bidez.

Ekimena 4.1. Gizarte Elkarrizketarako Mahaian eta sindikatu- eta enpresa-eragileekin batera, plan bat abiaraztea enpleguan behin-behinekotasuna eta lanaldietan partzialtasuna murrizteko.
Azken eguneratzea: 2024/01/31

Gizarte Elkarrizketarako Mahaian eta sindikatu- eta enpresa-eragileekin batera, plan bat abiaraztea enpleguan behin-behinekotasuna eta lanaldietan partzialtasuna murrizteko.

Helburua
Kompromisoa 4. Enpleguaren kalitatearen hobekuntza.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 149.4. “Gobernu digitalaren” euskal estrategia abiaraztea, administrazioen arteko eta sektore pribatuarekiko elkarreragingarritasuna amaituko dugu eta herritarren karpeta bateratu bat sortuko dugu.
Azken eguneratzea: 2023/12/26

“Gobernu digitalaren” euskal estrategia abiaraztea, administrazioen arteko eta sektore pribatuarekiko elkarreragingarritasuna amaituko dugu eta herritarren karpeta bateratu bat sortuko dugu.

Ekimena 148.3. Mundu digital honetan, datuak oso baliagarriak dira antolakuntza zein herritarrentzat. Datuen balioa ateratzeko eta hori herritarrei itzultzeko, datuen gobernantzako base irmoa sustatuko da. Base horre...
Azken eguneratzea: 2023/12/19

Mundu digital honetan, datuak oso baliagarriak dira antolakuntza zein herritarrentzat. Datuen balioa ateratzeko eta hori herritarrei itzultzeko, datuen gobernantzako base irmoa sustatuko da. Base horrek hauxe ahalbidetuko du: adimen artifizialaren hedapena; politika publikoen ezarpena eta datuak trukatzeko eta berrerabiltzeko konfiantzazko ingurune seguruen ezarpena.

Ekimena 148.1. “Herritarren parte-hartzerako eta gardentasunerako legea” onestea, administrazioaren herritarrekiko gardentasuna bermatzeko, herritarren parte-hartzea sustatzeko gai publikoetan eta gobernu-programa be...
Azken eguneratzea: 2023/11/28

“Herritarren parte-hartzerako eta gardentasunerako legea” onestea, administrazioaren herritarrekiko gardentasuna bermatzeko, herritarren parte-hartzea sustatzeko gai publikoetan eta gobernu-programa betez garatzen diren ekintzen eta ekimenen kontuak denbora errealean ematea ahalbidetzeko.

Ekimena 149.2. Funtzio publikorako sarbide-sistemak eguneratzea eta berrikustea, gardenagoak eta arinagoak izan daitezen, erabateko bermearekin betez berdintasun, merezimendu eta gaitasuneko printzipioak.
Azken eguneratzea: 2023/11/18

Funtzio publikorako sarbide-sistemak eguneratzea eta berrikustea, gardenagoak eta arinagoak izan daitezen, erabateko bermearekin betez berdintasun, merezimendu eta gaitasuneko printzipioak.

Ekimena 149.3. Berrikuntza publikoa bultzatzea funtzionario-egitura horizontalagoen bidez, langile publikoek erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzea sustatzeko.
Azken eguneratzea: 2023/09/05

Berrikuntza publikoa bultzatzea funtzionario-egitura horizontalagoen bidez, langile publikoek erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzea sustatzeko.

Ekimena 29.5. Plangintza parte-hartzaileko tresnak sustatzea, landa- eta kostalde-guneetan garapen-eragileen sarea eta Tokiko Ekintza-taldeak indartuz.
Azken eguneratzea: 2023/07/31

Plangintza parte-hartzaileko tresnak sustatzea, landa- eta kostalde-guneetan garapen-eragileen sarea eta Tokiko Ekintza-taldeak indartuz.

Ekimena 149.5. Araudi- eta administrazio-prozesuen sinplifikazioan eta modernizazioan aurreratzea, herritarren eskariei arinago eta lasterrago erantzuteko eta araudiaren lanketa azkartzeko.
Azken eguneratzea: 2023/07/11

Araudi- eta administrazio-prozesuen sinplifikazioan eta modernizazioan aurreratzea, herritarren eskariei arinago eta lasterrago erantzuteko eta araudiaren lanketa azkartzeko.

Ekimena 8.3. Lan-harremanen eredu berri bat sustatzea, langileek enpresan parte hartuz, horrekiko duten lotura indartuz eta gardentasuna hobetuz. Konpromisoa da Eusko Legebiltzarrean 2018ko irailaren 27an aho batez...
Azken eguneratzea: 2023/05/10

Lan-harremanen eredu berri bat sustatzea, langileek enpresan parte hartuz, horrekiko duten lotura indartuz eta gardentasuna hobetuz. Konpromisoa da Eusko Legebiltzarrean 2018ko irailaren 27an aho batez onetsitako legez besteko proposamenari behar bezala erantzutea, euskal enpresaren eredu inklusibo eta parte-hartzaile batean aurrera egiteko.

Ekimena 8.1. Hiruko gizarte elkarrizketa eta etengabeko negoziazioa sustatzea eragile ekonomiko eta sozialen artean, lan-harremanen euskal sistema indartuz eta Gizarte Elkarrizketarako Mahaiko lantaldeak indartuz, ...
Azken eguneratzea: 2023/05/09

Hiruko gizarte elkarrizketa eta etengabeko negoziazioa sustatzea eragile ekonomiko eta sozialen artean, lan-harremanen euskal sistema indartuz eta Gizarte Elkarrizketarako Mahaiko lantaldeak indartuz, hain zuzen ere, Lanaren Nazioarteko Erakundearen jarraibideen arabera.

Ekimena 148.5. Gobernu irekiko eta nazioarteko aitorpeneko estrategia sustatzea. Erreferentziazko nazioarteko antolakuntzarekiko, hau da, Gobernu Irekirako Aliantzarekiko (OGP) lankidetza irekiagoak, arduratsuak eta ...
Azken eguneratzea: 2023/04/18

Gobernu irekiko eta nazioarteko aitorpeneko estrategia sustatzea. Erreferentziazko nazioarteko antolakuntzarekiko, hau da, Gobernu Irekirako Aliantzarekiko (OGP) lankidetza irekiagoak, arduratsuak eta herritarrekiko sentiberak diren gobernuak sustatzeko mekanismoak garatu eta ebaluatzeko.

Ekimena 36.4. Ebaluazio- eta segimendu-sistema bat ezartzea, Euskadiko egoeraren aldizkako txostenak igorriko dituena eta aurreikusitako helburuen betetze mailaren irismena ebaluatuko duena.
Azken eguneratzea: 2023/02/21

Ebaluazio- eta segimendu-sistema bat ezartzea, Euskadiko egoeraren aldizkako txostenak igorriko dituena eta aurreikusitako helburuen betetze mailaren irismena ebaluatuko duena.

Helburua
Kompromisoa 36. Euskadi Bultzatu 2050 Hiri-agenda hedatzea eta ezartzea.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Hiri-plangintza
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 71.7. Osasun Sailak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskatuta eta foru aldundiekin eta udalekin elkarlanean, gobernantza soziosanitarioa arautzeko tresnak garatzea.
Azken eguneratzea: 2023/02/06

Osasun Sailak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskatuta eta foru aldundiekin eta udalekin elkarlanean, gobernantza soziosanitarioa arautzeko tresnak garatzea.

Helburua
Kompromisoa 71. Lehen mailako arreta indartzea laguntza-integrazioan aurreratuz.
Hasiera-data
2020/09/05 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Osasuna
Eremu geografikoak
Euskadi
Ekimena 93.2. Herritarren gizarte-itun bat proposatzea, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka.
Azken eguneratzea: 2022/11/22

Herritarren gizarte-itun bat proposatzea, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka.

Ekimena 148.2. Beharrezko araudiaren garapena bultzatzea politika publikoen eraikuntzan eta egikaritzapenean, administrazio publikoaren eta sindikatuen eta enpresa-antolakuntzen arteko etengabeko elkarrizketa bultzat...
Azken eguneratzea: 2022/05/11

Beharrezko araudiaren garapena bultzatzea politika publikoen eraikuntzan eta egikaritzapenean, administrazio publikoaren eta sindikatuen eta enpresa-antolakuntzen arteko etengabeko elkarrizketa bultzatzeko.

Ekimena 147.2. Administrazioaren eta herritarren arteko harreman-eredua berriz diseinatzea, digitalizazioaren bultzadan eta sinplifikatzeko berritzearen filosofian oinarrituta. Zerbitzuak uneoro egon behar dira eskur...
Azken eguneratzea: 2022/05/09

Administrazioaren eta herritarren arteko harreman-eredua berriz diseinatzea, digitalizazioaren bultzadan eta sinplifikatzeko berritzearen filosofian oinarrituta. Zerbitzuak uneoro egon behar dira eskuragarri, edozein tokitik eta edozein gailuren bidez. Zerbitzuak sinplifikazioko eta aktibitateko ikuspegi batekin sortu eta diseinatu egingo dira eta herritarrei zuzenduko zaizkie, zehazki, hizkuntza sinplea erabiliz. Bide digitala sustatuko da, herritarrei arreta emateko leihatila bakarraren bidez, baita telefono mugikorraren bidezko harremana ere.

Ekimena 148.6. Herritarren parte-hartzea eta horien iritzien entzute aktiboa areagotzea eta adierazleen sistema berriz ere diseinatzea, kudeaketa publikoaren denbora errealeko informazio- eta ebaluazio prozesu etenga...
Azken eguneratzea: 2022/01/31

Herritarren parte-hartzea eta horien iritzien entzute aktiboa areagotzea eta adierazleen sistema berriz ere diseinatzea, kudeaketa publikoaren denbora errealeko informazio- eta ebaluazio prozesu etengabe batean.