GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA: Agintaldiko plana

ADINBERRI bultzatzea, Gipuzkoako zahartze osasuntsu baten aldeko erreferentziazko estrategia berri gisa.

MUBIL bultzatzea, elektromugikortasuneko erreferentziazko azpiegitura berri gisa, mugikortasun elektrikoaren eta energia biltegiratzearen esparruan jakintza, teknologia eta ekimena sortzeko eta garatzeko.

ZIUR zentroa bultzatzea, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreratu gisa, Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasun industrialeko baliabideak txertatzeko.

LABe zentroa, gastronomia digitalarekin lotutakoa, eta 2deo zentroa, euskarazko ikusentzunezko edukien sustatzekoa, erreferentziazko zentro berritzaile gisa bultzatzea.

Finantza nahikotasuna bermatuko duen finantzaketa eredu instituzionala kudeatzea, ongizate estatua definitzen duten zerbitzu publikoei eusteko.

Zerga betebeharren betetze maila hobetzea, ongizatearen estatua bermatzen duten kontribuzioei gizarteak balio sozial handiagoa emateagatik eta iruzurrezko jokabideen aurrean tolerantzia txikiagoa erakusteagatik.

Zerga sistema desberdintasun ekonomikoak murrizteko egiazko tresna bilakatzea, zerga eta finantza alorrean dugun arau ahalmena erabiltzea garapen ekonomikoa, enplegua eta ongizatea hobetzeko, Sustapen Ekonomikoko departamentuarekin elkarlanean.

Edukiera handiko sarearen konexioak hobetuko dituzten proiektuak abian ipintzea, baita industria eremuen eta hiriguneen irisgarritasuna hobetzera bideratuak eta sarearen segurtasuna eta funtzionaltasuna handituko dutenak ere.

Sarea poliki-poliki digitalizatzeko eta etorkizuneko aldaketetara egokitzeko erremintak eta kudeaketa planak garatzea.

Herritarrek gizarte zerbitzuak eskuratzeko duten eskubide subjektiboa egikaritzeko bidea bermatzea, modu efizientean hornituz foru eskumenekoak diren prestazioak eta zerbitzuak.

Gipuzkoako gizarte baliabideen sare publikoaren eskaintza premia sozialen bilakaerara egokitzea.

Hondakin uren saneamendu sarea hobetzea eta osatzea, eta edateko ura hornitzeko sistemen bermeak indartzea.

Uretako ekosistemen leheneratze morfologikoa eta ingurumen aldetikakoa bultzatzea.

Lurraldeko ibai emarien neurketa eta kalitaterako aforalekuen sarea berritzea eta modernizatzea.