Laudio: Agintaldiko plana
1. Jarduera ekonomikoa: industria, merkataritza eta zerbitzuak
Laudioren izaera industriala indartzea, udalerrirako estrategikoak diren sektoreak indartuko dituzten enpresa berrien bidez.
Laudioko merkataritza suspertzea, gure udalerria berriro Aiarako merkataritza-plaza nagusi izan dadin.
Hiri-ekonomiako sektoreen arteko sinergiak aprobetxatzea (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) Laudioko jardueraren motore gisa.
Proiektu berriak diseinatu eta martxan ipintzea, udalerriaren garapen ekonomikoan lagunduko duten beste eragile ekonomikoekin lankidetzan.
Aurrera egitea Laudioren garapen ekonomikoan, turismo-helburu gisa eta txango natural eta kulturaletarako leku gisa.
2. Kalitatezko enplegua eta ekintzailetza
Ekintzailetza eta enpresa-sormena bultzatzea, batez ere, Laudioko gazteen artean.
Laudioko langabezia tasa murriztea, lan-munduan sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboengan arreta berezia ipinita.
Udalerrian kalitatezko enplegua bermatuko duten lan-ereduen aldeko apustua egitea.
3. Auzoen eta landa-eremuaren garapen integrala
Auzoetako garapen iraunkorra bilatzea, espazio eroso eta erosoak lortuta, zeintzuek han bizi diren pertsonentzat zerbitzuak izango baitituzten.
Landa-eremu laudioarra berreskuratzea eta udalerriko hiriguneekin integratzea: landa-eremua sustatzea garapen ekonomiko eta sozialerako espazio gisa.
Laudioko espazio bereziak identifikatu eta garatzea: berdeguneak, aisialdirako espazioak eta espazio kulturalak, identitatea eta proiekzioa dutenak.
4. Lurralde antolaketa adimentsua eta iraunkorra
Udalerriko hirigintza-plangintza garatzea, etorkizunera begiratuta biharko Laudio eraikitzeko.
Hazkuntza iraunkorraren aldeko apustua egitea udalerriaren identitate-ezaugarria izan dadin: Hiri-garraio iraunkorra, energia garbiak, birziklapena eta ekonomia zirkularra.
Laudioko mugikortasun dinamikak eraldatzea, kutsatzen ez duten sistemen aldeko apustua eginda, gainera, herritarren bizi kalitatea hobetzen dutelako.
5. Kalitatezko zerbitzu eta espazio publikoak
Udal zerbitzu eta programazioa berritzea, Laudioko herritarren beharretara eta eskaeretara moldatuta.
Bermatzea zerbitzuen prestazioa kalitate-estandar handienekin, laudioarrek merezi duten legez.
Herritar, merkatari nahiz ostalarientzako espazio atseginak sortzea: Espazio garbiak, seguruak eta zainduak, oinezkoentzako eremu gehiago, kale-giroa eta -bizitza.
Beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea udal zerbitzu publikoak emateko sinergiak aurkitzeko.
6. Kultura eta kirola aisialdi osasungarriaren motore gisa
Kultura, kultura-sorkuntza eta kirolak sustatzea Laudioko herritarren artean, haien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa.
Laudioko herritarrei espazio kulturalak ematea, baita kiroletarakoak nahiz aisialdirakoak ere, euren beharretara moldatuta, bereziki azpimarratuta Antzokia.
Laudio inguruko erreferentzia-udalerri gisa berreskuratzea kultura eta kirol programazioari dagokionez.
7. Elkarrekin sortzea eta berritzea herritarrekiko harremanetan
Gertutasuna, arintasuna eta efikazia sustatzea laudioarrei ematen zaien arretan.
Laudioarrak inplikatzea udal plangintzari buruzko hausnarketetan eta zerbitzuen prestazioan.
Gardentasuna eta kontu-ematea indartzea, herritarrek udal informazioa atzitu dezaketela bermatuta.
8. Euskara eta ondarea, gure nortasunaren ardatzak
Euskararen erabilera handitzea herriko gizartearen eta ekonomiaren esparru guztietan.
Euskarazko udal zerbitzuak indartzea, Udaleko langileen erabilera lehenetsita eta euskararen ikasketa eta indartzea sustatuta.
Laudioko ondare kultural eta etnografikoari daukan balioa aitortzea, euskara jarrita udalerri gisa dugun identitatearen elementu zentral gisa.
9. Babesa eta garapen sozial integralaren aldeko apustua
Laudioko herritarren ongizatea bermatzea, arreta berezia eskainita kolektibo zaurgarrienei.
Gizarteratzea eta Laudioko bizitzan integratzea sustatzea kolektibo guztien artean.
Bizimodu aktiboak eta osasungarriak sustatzea, laudioarren bizi-kalitatea hobetzen dutelako.
Pertsonen errespetuari, elkartasunari, tolerantziari eta duintasunari lotutako baloreetan oinarritzen den herria garatzea.
10. Laudio, gazte eta feminista
Laudioko emakumeen ahalduntzea indartzea, erabateko berdintasunaren aldeko apustua eginda esparru guztietan.
Etorkizunerako prestatua dagoen gazteria izatea, etorkizunean aukerak izan ditzaten lan eginda eta, horrela, euren bizi-proiektuak bideratu eta udalerrian errotu daitezen.
11. Udal kudeaketa adimentsua
Udal kudeaketaren bikaintasunerantz aurreratzen jarraitzea, Udala efizientea eta Laudioko herritarren beharren neurrirakoa izateko.
Udal enpleguaren bitartekotasuna murriztea, langileei kalitate hobeko enplegua emanda.
Guztien ongia maximizatzeko moduari buruz hausnartzea, udal baliabideak modu arrazionalean kudeatuta, herritarrengan eragin positiboa izateko.