Lankidetza-mahaia enpresekin

Udalerriko enpresekin batera, lankidetza-mahai bat martxan ipintzea enpleguaren kalitatea hobetzeko (aldirakotasuna, lan-baldintzak, lan-arriskuen prebentzioa, etab.).

Helburua
2. Kalitatezko enplegua eta ekintzailetza
Hasiera-data
2020/10/01 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
0 €
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria, Lehen sektorea/landa-garapena
Eremu geografikoak
Guztiak
Proiektuaren garapen-maila

%80

Jarraipena

Kontratazio-laguntzak
Eguneratze-data: 2022/07/01

Laudioko gazte langabeak kontratatzeko enpresei laguntzak emateko programa abian jartzea. Enpresan sartzen diren gazteen lan-kostuen zati bat diruz laguntzen duen laguntza-lerro bat da. Guztira, 40.000 €.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Proiektuaren garapen-maila: %80
Lan eskaintzen ataria
Eguneratze-data: 2022/05/02

Udalaren webgunean enplegu-eskaintzen zerbitzu bat abian jartzea. Astero sartzen dira Laudioko, Aiaraldeko eta Bilbo-Gasteiz ardatzeko lanpostuetarako enplegu-atarietan, prentsan, enplegu-agentzietan, Lanbiden eta abarretan argitaratutako eskaintzak.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Proiektuaren garapen-maila: %70
Laudio Glass Hub: prestakuntza
Eguneratze-data: 2021/10/01

«Laudio Glass Hub» proiektuaren barruan, prestakuntza-eskaintzaren eta beiraren sektoreko enpresen beharren arteko egokitzapena hobetzera bideratutako lantalde baten lidergoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Proiektuaren garapen-maila: %40
Banakako bilerak enpresekin
Eguneratze-data: 2021/06/04

Banakako bilerak Laudioko enpresekin, haien beharrak identifikatzeko eta lankidetzarako formulak bilatzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Proiektuaren garapen-maila: %30
Lan-saioak
Eguneratze-data: 2020/10/01

Bi lan-saio egitea eskualdeko enpresekin, udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, COVID-19k enpleguan dituen ondorioak arintzen lagunduko duten irtenbideak bilatzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Proiektuaren garapen-maila: %30
Enpresekin bilerak egitea
Eguneratze-data: 2020/02/01

Banakako bilerak Laudioko enpresa handienekin, haien egoera, beharrak eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Proiektuaren garapen-maila: %30