Prestakuntza duala bultzatzea
Laudioko gazteak erakartzeko programa berriak diseinatzea, prestakuntza duala bultzatuta eta enpresak nahiz eskualdean lanbide heziketan diharduten ikastetxeak inplikatuta.
- Helburua
- 2. Kalitatezko enplegua eta ekintzailetza
- Hasiera-data
- 2020/11/01 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 0 €
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Hezkuntza, Industria, Gazteria
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%50
Jarraipena
Bilerak Laudioalderekin eta Eusko Jaurlaritzarekin
Eguneratze-data: 2021/09/01
Lan-bilerak Laudioalderekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin, espezializazio-programak abian jar daitezen sustatzeko, programa dualetan eta jardunean dauden langileei orientatutako programetan arreta jarrita.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Mondragon Unibertsitatearekin Lankidetza hitzarmena
Eguneratze-data: 2021/02/10
Lankidetza-hitzarmena sinatzea Mondragon Unibertsitatearekin, Mygade programan parte hartzeko. Prestakuntza-maila duala da, eta Laudioko Udaleko praktiketako ikasle bat hartuko du.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Unibertsitateekin harremanetan jartzea
Eguneratze-data: 2020/09/01
Euskal unibertsitateetara hurbiltzea (Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea), unibertsitate-heziketa dualaren eremuan izan daitezkeen lankidetzak baloratzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)