2.9. Berdintasunari buruzko tailerrak gazteentzat
Emakumeek sufritzen dituzten desberdintasun- eta diskriminazio-adierazpenak estrukturalak direnez gero, arazoa errotik kentzeko, lan eraginkorra egin behar da, ekintzen bidez herritarrak sentiberatzeko, kontzientzia har dezaten eta jokabideak eta baloreak alda ditzaten, konpromiso gogotsua erakutsita.
Zamudioko emakume eta gizonen arteko III. berdintasun planeko ekintzen artean aurreikusi da gazteentzako tailerrak egitea; horrela, agerian utzi da eta indartu egin da berdintasuna sustatzeko Zamudioko Udalak hartutako konpromisoa.
Desberdintasun-egoeren aurrean sentiberatzea, kontzientzia hartzea eta aurrea hartzea da helburua. Sustatu egingo da Zamudioko nerabeak eta gazteak eraldaketa sozialaren protagonistak izan daitezen, gizarte berdintsu eta emakumeenganako indarkeria gabekoa eraikitzeko bidean.
- Helburua
- 2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Berdintasuna
%0
Jarraipena
Eginiko tailer-kopuruaren proportzio berekoa (Eginiko tailer-kopurua / 8)
Eguneratze-data: 2019/01/01
Gutxienez berdintasunari buruzko zortzi tailer garatzea
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)