2.19. Ludoteka handiago egitea
Ekimen honen bidez, Ludoteka handiago egiteko beharrezkoa den obra egin gura da, eraikina Zamudioko umeen erabilerabeharrizanetara eta dinamiketara egokitzeko.
Jarduketa honen helburua da ludoteka hegoalderantz handitzea eta sarbide berria egitea alde horretatik. Gehikuntza egingo den aldetik eguzki-argia sartuko da eta herrigunearekin lotuta egongo da. Gehitutako aldeak oraingoak baino altura handiagoa izango du, eta horri esker, gaur egun garatu ezin diren jarduerak egin ahal izango dira aurrerantzean bertan.
Gehitutako aldea eta gaur egungoa aparte egongo dira, ludoteka-orduetatik kanpo; horri esker, txikigunearen antzeko erabilera izan dezake.
- Helburua
- 2. ARDATZA : GARAPEN SOZIALA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hezkuntza, Haurrak eta adingabeak, Gazteria
%0
Jarraipena
Ez dago jarraipenik oraindik.