3.2. Arian-arian ibilgailu elektrikorako prezio eskuragarriko argindar-kargarako lau gune ipintzea prezio eskuragarrian

Zamudioko Udalak ibilgailu elektrikoen erabileraren alde lagundu gura du, hiri-eremuko gas kutsagarriak gutxitzeko, airearen kalitatea hobetzeko eta hots-kutsadura gutxitzeko modu bat delako.

Jarduketa honen bidez, arian-arian, ibilgailu elektrikorako prezio eskuragarriko argindar-kargarako gune publikoak ipini gura dira.

Kultura Etxeko aparkaleku publikoan argindar-kargarako hiru gune eta Santimami auzoan beste bat ipintzeko asmoa dago.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena
Argindar-kargarako ezarritako gune publikoen helburu kuantitatiboa (4) betetzea

%0

Jarraipena

Argindar-kargarako ezarritako gune publikoen kopuruaren araberako proportzioa
Eguneratze-data: 2019/01/01

 Argindarkargarako ezarritako gune publikoen kopurua / 4

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Argindar-kargarako ezarritako gune publikoen helburu kuantitatiboa (4) betetzea: %0