3.6. Arbolantxa kalea oinezkoentzat egokitzeko obraren exekuzio-proiektua idaztea eta lehenengo jarduketak egitea
Zamudioko Udalak hartua du konpromisoa, herrigunean mugikortasun-eredu efizientea, jasangarria eta segurua ezartzearen alde, horretarako ibilgailuen joan-etorriak egokituta eta oinezkoentzat gune gehiago jarrita.
Jarduketa honen bidez, Arbolantxa kalea oinezkoentzat egokitzeko lehenengo lanak egingo dira eta obraren exekuzioproiektua idatziko da. Proiektuan aurreikusita dago, besteak beste, bidearen kotak
eta espaloiarenak bat egitea, galtzada-harrizko zoladura egitea, erabilera desberdinak bateragarriak izateko eta uren hustuketa zuzena bermatzeko. Horrekin bat, ezertan hasi aurretik, ibilgailuen trafikoa Aresti kalera eramango da, Kultura Etxeko aparkalekuko eta plazako obrak amaitutakoan.
- Helburua
- 3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
- Hasiera-data
- 2019/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Trafikoa eta mugikortasuna
%0
Jarraipena
Obraren exekuzio proiektua idatzita izatea
Eguneratze-data: 2019/01/01
% 50era arteko kalkulu-formula
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Obraren exekuzioproiektua idazteari ekitea
Eguneratze-data: 2019/01/01
% 25era arteko kalkulu-formula
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Ibilgailuen trafikoa Aresti kalera eramatea
Eguneratze-data: 2019/01/01
% 25era arteko kalkulu-formula
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)