3.13. Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko beharrezkoak diren jarduketei ekitea

Beharrezkoak diren urratsak betetzea Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko, hirigintza-araudia herritarren eta Zamudion diharduten enpresen eta eragileen beharrizanen arabera egokitzeko.

Hiri-Antolamendurako Plan Orokorra lurzoruaren erabilerak eta eraikigarritasunak arautzen dituen arau juridikoa da; zehaztu egiten ditu martxan jar daitezkeen jarduerak, non eta zenbat, eta ondorio ekonomiko zuzenak eragiten ditu udalerrian.

Lurralde-antolamendurako onartu diren tresnen, araudiaren bilakaeraren eta testuinguru sozioekonomikoan gertatu diren aldaketen ondorioz, Planaren irizpide, helburu eta aurreikuspenak gainditu egin dira, ikuspegi, beharrizan eta errealitate berriak sortu direlako. Hori dela eta, HAPO berrikuspen osoa egin behar da, etorkizunerako aurreikuspenak aurkezteko Zamudiorako, irizpideak berrikusteko eta udalerriko hirigintza-etorkizunaren plangintza egiteko.

Helburua
3. ARDATZA : LURRALDE-GARAPENA
Hasiera-data
2019/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza
HAPO berrikusteko prozedurari ekitea

%0

Jarraipena

Prozeduraren hasieran %100
Eguneratze-data: 2019/01/01

% 100era arteko kalkulu-formula

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • HAPO berrikusteko prozedurari ekitea: %0